Saskibaloi talde batek txapelketa uztea erabaki du, bere jokalariek aurkaria iraindu dutelako
Madrilgo (Espainia) Santa Maria del Pinar (SMP) ikastetxeak erabaki du mutilen saskibaloi taldea “Copa Colegial” txapelketatik ateratzea, zentroko ikasle eta jokalari batzuek sare sozialen bitartez aurkaria (Obispo Perelló taldea) iraindu dutelako, plazaratutako oharrean irakurri daitekeen moduan. SMP ikastetxeak “barkamena” eskatu du, eta adierazi eskola-kirolaren baloreak errespetatzea “oso garrantzitsua” dela. SMP kolegioak babes eta zorion mezu ugari...
Read MoreErrepidean hildako ziklistengatik, legea aldatzeko eskaera
2013ko urriaren 21ean bizikletan zihoan Oscar Bautista harrapatu eta bertan hil zuen kamioi batek, Toledoko (Espainia) A-42 autobidean*. Gidariak aurrera jarraitu zuen, baina bospasei ordu geroago atxilotu egin zuen Guardia Zibilak. Epaileak, baina, ez du deliturik ikusi, “falta” hutsa baizik, eta gidariak ez du zigorrik jaso. Horren aurrean, Bautistaren emazte Anna Gonzálezek “Por una ley justa” (Lege justu baten alde) ekimena jarri zuen abian,...
Read MoreJoko Olinpikoak eta gehiegizko diru-xahuketa: Rio 2016ko instalazio erdi-abandonatuak
Hainbatetan ikusi dugu jada gauza bera: Kirol ekitaldi ponposo bat jasotzeko eraikitzen dituzten azpiegitura erraldoi eta garestiak apenas erabiltzen diren gero. Rio dugu adibide berria, iazko abuztuan Joko Olinpikoak antolatu zituen hiria. O Globo aldizkari brasildarrak plazaratutako irudiotan, ikus daitezke Barra da Tijucako ur-esparrua edota Deodoroko olinpiar parkea, desmuntatze-prozesuan lehena, itxia bigarrena. Rioko udal-agintarien hitzetan, “instalazioak hobetzeko lanetan”...
Read MoreXakea: Emakumerik onenak planto egin du, gizonen aurka lehiatu nahi duelako
Sekula ikusi gabeko zerbait gertatu da Tradewise Gibraltar Chess xake torneoko azken errondan. Munduko emakumezko jokalari onenak, Hou Yifan txinatarrak, nahita galdu zuen Lalith Babu indiarraren aurka, bost mugimendu inozo eginda. Protesta egitea zen bere helburua, torneoan egokitu zaizkion hamar aurkarietatik zazpi emakumezkoak izan direlako, parte-hartzaileen artean nesken proportzioa askoz ere txikiagoa zenean. Antolatzaileek adierazi dute ez dela “nahita” egindako zerbait...
Read MoreMadrilgo Atlético klubeko futbolari bat atxilotu dute bikotekidea jipoitzeagatik
Lucas Hernández, 20 urteko futbolaria, atxilotu du poliziak, ustez bere bikotekidea jipoitzeagatik. Antza mozkorturik heldu zen etxera, eta neska-laguna jo. Neskak ospitalera joan behar izan zuen. Polizia-etxean eman du gaua Hernándezek, El Mundo egunkariak jakinarazi duenez. Paul Abasolo Urrezko Baloirako hautagai ez izatea eskatu dute Kasu honen berri jakin dugu, hain justu, Durangoko Udalak eskatu duenean Paul Abasolo ez izatea Urrezko Baloirako hautagaia, ARGIAn jaso dugun bezala....
Read MoreSei Nazioen errugbi txapelketa: Irlanda bakarraren historia eta emakumezkoen urratsak
Eskozia eta Irlandaren arteko partidak irekiko du gizonezkoen Sei Nazioen txapelketa, larunbatean. Ni bezala, errugbia oso tartean behin jarraitzen duten horietakoa baldin bazara, ziurrenik lagungarri izango zaizu azken egunotan Interneten plazaratzen ari diren gidak irakurtzea, selekzio bakoitzaren inguruko ezagutza eguneratu ahal izateko. Horietako bat da Fosbury.cat webgunearen Guia de supervivència pel Sis Nacions artikulua, errugbi partidak taberna-zuloan ikusiko dituenarentzat, gainerako...
Read MoreFutbolari “naziaren” fitxaketa atzera bota dute Rayoko zaleek
Ukrainarra da Roman Zozulya futbolaria. Espainiako Ligan ari da, Betis taldean. Bazirudien denboraldia amaitu bitartean Vallecaseko (Madril) Rayo taldean jokatuko zuela, baina azkenean ez dute fitxatu, Rayoko zaleek egindako presioa dela-eta, haien iritziz, Zozulya bezalako “nazi” baten baloreak ez datozelako bat klubak ordezkatzen duenarekin. Jokalariak ukatu egin du Donbassen borroka egin duten talde paramilitar ukrainarrak babesten dituenik; baina “ultraeskuinaren...
Read MoreJokalariaren aitak arbitroa iraindu, eta klubak semea kanporatu. Zerbaitek huts egiten du…
[2017-02-02] Ranillas taldeak atzera egin eta adinez txikiko bi jokalariak ez kanporatzea erabaki du, errurik ez dutela iritzita. Euren aitek, ordea, ezin izango dute partidetara joan (Iturria: El Periódico de Aragón) [2017-02-01] Alebin mailako futbol partida Zaragozan (Espainia). Mamadow Sow zen arbitroa, 20 urteko mutil beltza. Partida amaitzean, Ranillas taldeko jokalari baten aitak “negrito” deitu zion, eta muturrean jotzeko imintzioa egin. Gainerako ikusleek gerarazi zuten....
Read More
Iruzkin berriak