Sinbologia nazia, Ku Klux Klanen maskarak… eta UEFA (oraindik) isilik
Apirilak 21, futbol partida Ukrainan: Dynamo Kiev vs Shakhtar Donetsk. “%100 zuri” zioen harmailetan paratutako kartel handi batek. Haren atzean zeuden Kieveko ultrek, maskarak eta buzo zuriak jantzita, nazien svastika eta beste zenbait ikur erakutsi zituzten. Bazen Ku Klux Klanen txano ezaguna jantzi zuenik ere. Antza, haien asmoa zen UEFAko ordezkariei ongi-etorria ematea, joan zirenak 2018ko Txapeldunen Liga hartuko duen estadioaren ingurukoak ezagutzera, RT agerkariak nabarmendu...
Read MoreIñigo Cabacas oroitu dute San Mamesen
Apirilaren 9an bost urte beteko dira Iñigo Cabacas basauriarra hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jo ostean. Hura gogoratu eta “justizia” eskatzeko, Iñigo Cabacas Herri Harmailak 10.000 karteltxo banatu ditu asteartean Athleticek San Mamesen jokatu duen partida ikustera joan diren zaleen artean. 28. minutuan erakutsi dituzte, Cabacasek 28 urte baitzituen zendu zenean. Zein polita den guztiok batera justizia eskatzen dugunean. Zein polita litzateke justizia....
Read MoreHaur kategoriako nesken talde batek “historia” egin du, mutilen Liga irabazita
Lleidako (Herrialde Katalanak) AEM taldeak, 12 eta 14 urte arteko neskek osatua, irabazi du mutilen 2. Mailako Liga. Duela hiru urte osatu zuten taldea, neskek futbolean jokatzen jarraitzeko aukera izan zezaten, mutilen aurka lehiatu behar baldin bazuten ere. Hasieran partida gehienak galtzen zituzten, baina Ligan hirugarren sailkatu ziren hurrengo urtean, eta irabazi egin dute aurten, txapelketa amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, gainera. Jokatutako 22 partidetatik bakarra galdu dute;...
Read More
Iruzkin berriak