Arbitro bati eraso egin diote Leioan; Portugalen, arbitroek greba egingo dute kazetarien jarreragatik
Portugalgo futbol profesionalean aritzen diren 76 arbitroetatik 73k greba deialdia egin dute, hedabideetatik-eta jasotzen dituzten kritikak direla-eta. Diotenez, bereziki larriak dira futbol talde konkretuetako zale diren zenbait esatarik euren aurka esan dituztenak. Futbol taldeek arbitroen kontrako “giro mediatikoa” apaltzeko konpromisorik hartu ezean, datorren astebururako deituriko grebari eutsi egingo diotela adierazi dute epaileek. Eta guk, inuzenteok, uste genuen...
Read MoreFutbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?
Makina bat bider, gehitxotan, esan digute futbola eta politika ez direla nahasi behar. Esaldi hori entzuteak eragiten didan amorruaz ez dut berriro hitz egingo (Quique Peinado kazetariak dioen bezala, futbola eta kirola ez direla nahasi behar esaten duen jende gehiena eskuinekoa da). Politika kontuez baino erlijioaz hitz egingo dugu oraingoan, futbolaren eta erlijioaren arteko harremanaz, aitzakia gisa baliatuta azaroaren 9an Andre Mariaren basilikan Realak egindako urteroko meza. Ez baita...
Read MoreEH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina…
EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, “euskal selekzio ofizialak sustatzeko”. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei “babes osoa” emateko, “nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko”. “Euskal selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena herritarren artean ere zabaldu behar da, eta horretarako proposatu dugu Jaurlaritzak gestioak egitea...
Read More“Llibertat! Llibertat!”, edo Palauko zaleak “siestatik esnatu” zirenekoa
Bartzelona eta Olympiacos saskibaloi taldeen arteko Euroligako partidan, Palau Blaugrana pabiloiko zaleak isilik egon ziren aurreneko bost minutuetan, zutik. Dracs 1991, Sang Culé Cor Catalá eta PBB Meritxell zale-taldeetako kideek “Llibertat presos polítics” zioten pankartak zabaldu zituzten. Bost minutuak pasata, eztanda egin zuen Palauk. Milaka zaleak oihuka hasi ziren, eta hala pasa zituzten beste bost minutu, preso hartu dituzten ANC, Òmnium Cultural eta Generalitateko...
Read More
Iruzkin berriak