Gizonezkoen futbol talde bat entrenatu behar zuen emakumearen fitxaketa zapuztu du matxismoak
Paula Navarro entrenatzaile txiletarrak “historia” egin behar zuen: Santiago Morning gizonezkoen 2. mailako futbol taldea zuzenduko zuela iragarri zuen Miguel Nazur presidenteak. Aitzindaria izango litzateke, gaur arte emakume bakarrak ere ez baitu gizonezkoen talde bat entrenatu. Azkenean, baina, presidenteak atzera egin du, klubeko eta haren inguruko zenbait kideren erreakzioak bultzatuta: Luis Faúndez, presidente-ordea: “Emakume batentzat ez litzateke erraza izango...
Read More“Emakumea eta errugbian?” – Aurreiritzien kontrako spota
Publizitate-kanpainak errezeloz begiratzen ditugu batzuetan, sinesgaitz-edo, haizatzen dituzten mezuak ez datozelakoan bat “saldu” nahi duten produktu edo dena delakoarekin. Badira salbuespenak, ordea, marka baten bertuteak goratzeaz haragoko intentzioa daukatenak eta barrenak apur bat astintzea lortzen dutenak. Horietako bat da Joma kirol-arropa markak egindako iragarkia, protagonista dituena hark babesten dituen Espainiako errugbi selekzioko emakumeak. Jarraitzeko–ostikoa...
Read MoreTxotx irekierak 25 urte, eta hamalau bider kirolariak protagonista
Urtarrilaren 15ean egingo da txotx irekiera Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Aurtengoa 25. edizioa du Sagardo Berriaren Egunak, eta Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra izango da protagonista nagusia: Hark egingo du “Gure sagardo berria” oihu, lehen kupela irekitzean. 25 urte beteko ditu ekitaldi sinboliko horrek, eta hamalaugarrenez kirolari batek edango du lehenbiziko tragoa. Zerrenda luzea da Sagardoaren Lurraldearen webgunean topa dezakeguna: 1995an Jose Mari...
Read More
Iruzkin berriak