Denis Urubko himalayista, bakarrik K2rantz: Badu zentzurik?
Ostiralean, hilak 23, Denis Urubko mendizale kazakhstandar-poloniarra bakarrik abiatu zen K2ren tontorrerantz, bere espedizioko liderrari entzungor eginez. Sarri aipatu duenez, berarentzat negua otsailaren 28an amaitzen da. Horregatik erabaki omen zuen oinarrizko kanpalekutik bakarrik abiatzea: tontorrera data hori pasata iritsiz gero, ez litzateke “neguan egindako igoera” izango. Ziur badela arrazoi gehiago (arazo pertsonalak tarteko), baina ez gara horretan sartuko. Azken...
Read MoreFutbola ez da zirkoa, gerra baizik
Maiz aipatu dugu futbola (gizonezkoen goi-mailakoa zehazki) zirko hutsa dela, diru-gosea oinarri, masa entretenitzea xede duen zirkoa. Bilbon bereziki baina baita beste zenbait futbol zelaitan ikusitakoak ikusita, ordea, esango nuke futbola deskribatzeko termino egokiena ez dela hori, baizik eta “gerra”, konfrontazio-esparru normalizatua. Nola uler daiteke, bestela, adiskide batek Whatsappeko foroan idatzi duen moduan, zer pasa zitekeen jakinda, erakundeen gomendioa izatea umeak...
Read MoreKirol apustuak: Iruzur arriskurik handiena, tenisean eta maila apaleko futbolean
Espainiako 2.B eta 3. mailako futbol partidetako iruzurren auziak berriro piztu du kirolaren eta ustelkeriaren arteko loturari buruzko eztabaida. Orotara 31 lagun atxilotu ditu oraingoan poliziak, arbitro bat eta futbolari ohi batzuk tartean, Athletic eta Alaves taldeetan aritu zen Jonan García besteak beste. Beste kasu batzuetan gertatu den moduan, badirudi txinatar mafiaren gerizpean antolatu dela iruzur sare hori. La Vanguardia egunkariko kazetari Sergio Herediak gaiari heldu dio Así...
Read MoreMukiak 500 rubloko billetearekin kendu dituen futbolariak: “Eman niezaiokeen benetan behar duen norbaiti, baina…”
Stanislav Manayev du izena irudiotako futbolari errusiarrak. “Billete hau eman niezaiokeen benetan behar duen norbaiti, baina mukiak ditut”. 500 rublotako (70 7 euro) billetea da mukiak kentzeko baliatu duena. Bideoak –19 urteko jokalariak berak igo duena Instagramera– haserrea eragin du, noski. Billeterik ez dakit, baina zaplasteko bat gustura emango lioke...
Read MoreKorner: Futbola eta kultura batuko ditu Donostiako jaialdiak
Hilaren 19tik 24ra bitartean egingo da Korner jaialdiaren lehenbiziko edizioa, Donostiako bi aretotan banaturik: Ernest Lluch kultur etxean eta Antzoki Zaharrean. Donostia Kulturak eta Reala Fundazioak antolatu dute, “itxuraz bereizitako bideetatik doazen bi munduren –futbola eta kulturaren– arteko elkargunea izateko helburuarekin”, sustatzaileek nabarmendu dutenez. Xabi Alonso jokalari ohiak irekiko du egitaraua, datorren astelehenean (19) 18:30ean, Ernest Lluch kultur etxean....
Read MoreRigoberto Uran ziklista eta azafata: Patriarkatua sei segundutan laburturik
Rigoberto Uran ziklista kolonbiarra ageri da irudian, bere sorterrian egindako Colombia Oro y Paz lasterketako podiumean. Zegokion saria jaso baina azafataren muxurik ez, eta… Tiene mérito resumir el patriarcado en tan pocos segundos. pic.twitter.com/NOHNIPaXZA — Nacho (@ipatolorente) 2018(e)ko otsailak 12 @Txirrindacash erabiltzaileak ziklista beraren beste argazki bat txiokatu du, gazteagoa zenekoa: “Tontakeria harroputz hori aspalditik datorkio”. Uran lo tenía como el...
Read MorePatinatzaileak uko egin dio AEBetako presidenteorde homofobo batekin biltzeari
Ohi bezala, Joko Olinpikoak, Negukoak kasu honetan, eski edota izotz pistetan gertatutakoaz adina albiste ari dira sortzen lehia hutsarekin loturarik ez dutenak. Atzo esaterako klima aldaketaz hitz egin genuen blog honetan eta, gaur, Ipar eta Hego Koreako atletek bandera beraren gibelean desfilatzeak eragin duen zalaparta da nagusi hedabideetan. Bada, ordea, ezkutuago pasa den beste albiste bat. Adam Rippon patinatzaile homosexualak uko egin dio Mike Pence AEBetako presidenteordearekin...
Read MoreNeguko hiri olinpikoetako asko, aurki beroegiak izan litezke Jokoak antolatzeko
Gaur hasi eta hilaren 25era bitartean egingo dira Neguko Joko Olinpikoak, Hego Koreako Pyeongchang hirian. Kontuan hartzen badugu 2022ko egoitza (Beijing, Txina) ere bai, 21 izango dira 1924az geroztik Jokoak jaso dituzten hiriak, haietako batzuek bi bider. Bada, klima aldaketa dela-eta, kokagune horietako asko beroegiak izan litezke epe laburrean (2050ean), izotz eta elur gaineko kirolak praktikatzeko, Waterlooko (Kanada) Unibertsitateko aditu talde batek ohartarazi duenez. Daniel Scott...
Read MoreReala ala hi: Futbolaren aldeko alegatua “listillokeriek” bultzatuta
Zumarragako Eitza auzoa ageri da irudian. Edifizio arteko kaioletan jokatzen genuen barrioko mutil koxkorrek futbolean. Futbolean-edo, nekez emango baikenituen bi pase baloia galdu edo arerioaren aterantz jaurti aurretik. Ezker eskuin genituen paretekin auto-paseak agian bai, baina gainerakoan… zirrikitu gutxi. Taldeak nola osatzen genituen ez naiz oroitzen. Uste dut etxebizitza-blokeka antolatzen ginela gehienetan. Alde batean Asier, Josu, Mikel, Iban eta enparauak. Bestean bi anaia pare...
Read MoreKaleko artea eta kirola: Esteban Chaves, Joker-en irribarrea ezpainetan
Esteban Chaves, maillot horia soinean. Eta haren alboan, txikiago, bere anaia Brayan. Espaloian eserita ageri dira biak, murala marraztu duen artistarekin (galtza urdinekin) eta hari lagundu dion adiskidearekin. Emerson Cáceres ‘Cacerolo’ du izena artistak. Ezagun egin da bere erretratuetako ezpain-alde gorriagatik bereziki. ARGIArako egin diogun elkarrizketan kontatu digu zergatik marrazten dien Batman sagako Joker gaizkilearen irribarrea, eta ile gorria eta negar-malkoa eskuineko...
Read More
Iruzkin berriak