Sufritzen ari diren matxismoa salatu dute Brasilgo emakumezko kirol kazetariek
“Emakumeak gara, profesionalak, eta bakean lan egin nahi dugu; errespetua eskatzen dugu”, diote bideoan ageri diren kirol kazetari brasildarrak. Euren jardunean sufritzen duten sexu jazarpena salatzea du xede bideoak, #DeixaElaTrabalhar kanpainaren barruan zabaldua. Euren aldarriak tartekatu dituzte zuzenekoetan jasaten dituzten erasoen irudiekin. Iturriak: UOL Esporte vê TV, Cheek...
Read MoreMaría, kirol-azafata: “Feminismoa da ulertzea emakume guztiok libre garela erabakitzeko zer izan nahi dugun eta zer ez”
[Oharra: Artikulu laburra beharko lukeena majo luzatu zait. Asteriskoa duten esaldiak dira protagonisten hitzak irakurri ahala sortu zaizkidan zalantzak] [Idatzitakoen artean, ideia hau nabarmenduko nuke: Soluzioa ez da azafatak errotik kentzea, haien lan moldea berplanteatzea baizik]. Igandean, hilak 25, hasiko da 1 Formulako denboraldia, Australian. Aurten, Sari Nagusien egutegia osatzen duten probetan, irteera-gunean egon ohi ziren azafaten lekua neska-mutikoek beteko dute, grid girls...
Read MoreSeme-alaben partidetan biraoka aritzen diren gurasoentzako mezua: zein eskubide duzu horretarako?
Frank Martin da kazetarien aurrean mintzo dena, unibertsitate-mailako South Carolina Gamecocks taldeko entrenatzailea. Ez da bere taldeak jokatutako partidaz mintzo, ordea, baizik eta hamar urteko umeen arteko saskibaloi partidetan gurasoek erakusten duten jarrera maiz lotsagarriaz. Merezi du entzuteak (edo azpialdean duzuen euskarazko transkribapena irakurtzeak). “Badakit ez duzula nik baino energia handiagoa duen entrenatzailerik ikusiko nire taldeak jokatzen duenean. Nire semeak...
Read MoreZergatik da hain konplikatua Londresen bizikletaz mugitzea?
Jay Foreman umoristak Why Isn’t Cycling Normal in London? bideoa 300.000 lagunek ikusi dute jada, duela lau egun Youtubera igo zuenetik. Zerrendatzen dituen oztopoek berdin balio dute beste hiri batzuetako panorama islatzeko ere. Aipatzen ditu autoekiko erakarpen-indarra, motordun ibilgailuentzat eraikitako errepide sarea, alokagai dauden bizikletak, mugikortasun politikak… eta bizikletentzako bide berezituak (“autoak eta bizikletak ezin baitira nahastu”,...
Read MoreLapurdiko Arraun Taldea: emakume kirolarientzat erreferente berria
Bi urte besterik ez dira pasa 2016an gizonezkoen Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) sortu zenetik, Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Angeluko Ibaialde taldeetako kideez osatua. KAE 2 ligan hamabi estropada irabazita, KAE 1 ligara igotzea lortu zuten. Ezustekoa izan zen hura, eta honakoa ere ez da gutxiagorako: emakumezkoek trainerua (Ipar Haizea) osatu dute aurreneko aldiz. Aitor Manterola kazetariak Ur Joko klubeko presidente eta LATeko buruetako bat den Bixente Etxegarai elkarrizketatu du...
Read MoreFutbola edo: Pistoladun presidentea, heriotz mehatxuak… Arrak borrokan
Ziurrenik ikusiko zenituzten irudiak. Grezian gertatu da, Salonikako PAOK eta Atenaseko AEK futbol taldeen arteko partidan, 90. minutua pasata. Arbitroak baliogabe laga zuen PAOKen gol bat, goleatzailea jokoz kanpo zegoelako. Erabakiak etxekoen haserrea piztu zuen, eta sortu zen kalapitaren erdian Ivan Savvidis presidenteak zelaira egin zuen salto, pistola bat soinean eta bizkartzainak inguruan. Partida hura ez ezik, Liga ere aldi baterako bertan behera uztea erabaki du Gobernuak, eta poliziak...
Read MoreEskola-kirola nola antolatu? Proposamenak berdintasun, parte-hartze edota adinaren inguruan
25 urte dira Eskola Kiroleko programak martxan jarri zirela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kirol-maila eta gaitasuna edozein izanik ere, haur guztiek kirola egiteko aukera izatea dute helburu programa horiek eta, zentzu horretan, eragileek barneratua dute etengabe eraldatzea eta behar berrietara egokitzea ezinbestekoa dela. Aurrera begirako pausuak zehaztea xede, “Eskola-kirol eredua. Gogoetak eta proposamenak” jardunaldia antolatu zuen Kirolaren Euskal Eskolak pasa den azaroan...
Read More
Iruzkin berriak