Egin dioten komentario matxistagatik dakit nor den Ada Hegerberg
Luca Modric kroaziarrak eta Ada Hegerberg norvegiarrak irabazi dute Urrezko Baloia, jokalaririk onenak saritzen dituen trofeoa. Askok ezagutzen dugu Modric, baita gizonezko gainerako hautagai ia guztiak ere. Hegerberg ordea… Parisen egindako galan parte hartu duen Martin Solveig DJak zuzendu dion galdera batek sare sozialetan eragindako zalapartagatik ezagutu dut nik, futbolaren ingurukoez egunero irakurtzen dudan arren.
“Twerking egiten badakizu?”, galdetu zion DJak Lyongo Olimpique taldeko aurrelariari. Norvegiarrak ezetz erantzun dio, eta eszenatokitik alde egiteko imintzioa egin du. Ekitaldiko aurkezle David Ginolak geratu du, eta tentsioa baretzea lortu. Azkenean, Solveigek –zeinak barkamena eskatu duen– eta Hegerbergek elkarrekin egin dute dantz, Frank Sinatraren abesti batekin.
This is the lowest point of disgust from Martin Solveig asking first ever female Ballon d’or winner;Female Official Best (ada hegerberg) to TWERK just after accomplishment her greatest individual achievement so far!..disgraceful!
..#hegerberg #BallonDor2018 pic.twitter.com/PWlUKhpoEL— Ebrima Camara (@I_Spartan20) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
Komentario matxista hori, emakumezko kirolariek sufritu behar dituzten pikukerien zerrendara gehitu beharreko beste bat, jokoz kanpo dago erabat. Tamalez, sortutako polemika eraman dute hedabideek Hegerbergek jaso duen Urrezko Baloiari buruzko albistearen titularrera. Eta, tamalez, sare sozialetako zalapartagatik dakit nik nor den Urrezko Baloia jaso duen lehenbiziko emakumea, nahiz eta, besteak beste, 2016an Europako jokalari onenaren UEFA saria jaso eta pasa den denboraldian Txapeldunen Ligako goleatzaile nagusia izan. 23 urterekin, ia 300 gol sartu ditu norvegiarrak. Hemen horietako batzuk:
Zer titular nahasgarria! “Zuzendu”-ren adiera nagusia beste bat da-eta
Arrazoi osoa daukazu. “Egin” jarriko diot, milesker!