Futbol modernoaren aurka egin, islama erasotzeko
Italiako futbol Ligak erabaki du herrialde hartako Superkopa jokatzea Saudi Arabian, zazpi milioi euroren truke (Lehenago ere hainbatetan jokatu da Italia ez den herrialde batean).
Saudi Arabiako Yeda hiriko ‘Abdullah Erregea’ estadiora emakumezkoek joan behar dute gizonezkoek lagunduta derrigor, eta ezin dira leku onenetan eseri (Saudi Arabian, kirol ekitaldi guztietan aplikatzen den araua da hori).
Italiako ultraeskuinak, Matteo Salvini Barne ministroa buru, “emakumeak diskriminatzen dituzten eta gure baloreak errespetatzen ez dituzten herrialde islamiarren” kontra egiteko baliatu du afera. “Diruaren izenean eskubide urraketak legitimatzen dituen futbola” ere gogor kritikatu du, herritar ugarik egin duten moduan.
Bi mezuak batean bildu eta filtrorik gabe zabaldu du zenbait hedabidek, ultraeskuinaren diskurtsoa normalizatuz.
Tutto bene.
Erasorako aitzakia
Halakoetan, beti oroitzen naiz Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzi Lola Lopezek ARGIAn esandakoaz: “Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa”.
Gai honi buruz blogean:
Emakumeak futbol estadioetara sartu ahal izango dira Saudi Arabian… senarra alboan baldin badute (2017-10-31)
Arabiar herrialde “aberatsak” eta kirola: komeni denean soilik kritika dezagun (2017-12-27)
Ez naiz kirolzalea: mendi bueltak eta hiri barruko bizikleta bidezko garraioa alde batera utzita, ez dut praktikatzen, eta, normalean, ez dut kirol-ikuskizunik ikusten, baina gustura irakurtzen dut zure bloga. Mila esker kirolari buruz beste ikuspegi batetik, ikuspegi gizatiarragotik idaztegatik!
Apa Nerea, ikusten dut nire sokakoa zarela (mendia eta bizikleta) jejeje… Milesker zure hitzengatik!! Aiii kirola… gizatiarragoa balitz batzuetan!