Kalean baloiarekin jolastu ahal izatearen alde; futbolzentrismoaren aurka
“Baloia, azkenean ere, Bartzelonako kaleetara itzuli da”, irakurri dugu Panenka aldizkariaren webgunean. “Bartzelonako Udalak bertan behera utzi du kalean baloiarekin jokatzea eragozten zuen debekua. Ume askok irri egiten du berriro ere”. “Proiektuaren helburua da umeen jolaserako eskubidea bermatzea”, azaldu dute Ana Colau buru duen udal-gobernuko ordezkariek. “Nahi diogu hiria zabaldu umeen jolasari, eta gehiago ez kriminalizatzea, orain arte egin den...
Read MoreKomikiak zapata zolaren azpian: klasismoa? ezezagutza?
DoraemonĀ marrazki bizidunen eszena batean, komiki bat irakurtzen ari da Nobita bere gelan, katu buruhandiak haserre bizian eteten duen arte: “Zer ari zara komikiak irakurtzen!? Har ezazu liburu serio bat, pertsonaia historiko baten biografia adibidez!”. Liburu “serio” bat… Ia oharkabean igarotzen den pasadizo inuzentea da, ados, baina irudipena daukat Doraemon marrazkietan sarri xamar errepikatzen den diskurtsoa dela: komikia = gauza ez serioa. Diskurtso hori...
Read MoreKirol apustuak: Aragoik arriskua usaindu du; Carlos Soberak zabor gehiago bota du
Helburuetako bat izanik “gizarteko sektore zaurgarrienak, gazteak esaterako, kirol apustuen mendera eror ez daitezen lortzea”, Aragoiko (Espainiako Estatua) Gobernuak lege berria onartu du, jokoaren sektoreko enpresen iragarkiak (kirol instalazioetan) eta babesletzak debekatzeko kirol-maila guztietan. Legea (2018ko abenduaren 19ko buletin ofizialean jasoa) urratzen duenak 6.001 eta 60.000 euro arteko isuna jasoko du, eta litekeena da kirol-lizentzia kentzea edota instalazioak ixtea,...
Read MoreRui Pinto (Football Leaks): “Futbolaren mafia bazter guztietan dago”
Rui Pinto 30 urteko portugaldarra urtarrilaren 16an atxilotu zuten Budapesten, eta han da gaur egun, bere etxean atxilo, futbolaren munduko enpresa eta klubei estortsioa egitea akusaturik, iturri ofizialen arabera. 2015az geroztik ustelkeria kasu mordoa azaleratu duen Football Leaks webgunearen atzean dagoen “informatzailea”. Orotara dira 70 milioi dokumentu, “gutiz isilpekoak” horietako asko. Futbolarien kontratuen, fitxaketa-prezioen, soldaten, zergen eta abarren...
Read More
Iruzkin berriak