Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Uncategorized » Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak
Ira27 2

Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak

Atalak: Uncategorized

Bada, horixe, lau hilabeteko umezain eszedentziak aitzakia eman didala aitatasunari buruzko kontu batzuk zerrendatu eta post txiki honetan biltzeko, modu desordenatu xamarrean. Litekeena da aurrerago gehiago idaztea, gaiari nahi bezainbeste tira dakioke-eta.

Has nadin amaieratik:

* Umeen besarkada beroek ipar poloa ere urtzen dute, eta eskatu gabe emandako muxu goxoek unibertsoa dantzarazi. Baina, ikastetxeko ateak zeure atzean nola ixten diren ikustea zer, e? Ez al da apur bat… nola esan, liberagarria? Bai, badakit hau esateagatik ez didatela monumeturik eskainiko, baina… [Dio, gaur bertan, idatzi hau labetik ateratzear, semea negarretan utzi dut; ez zait hain liberagarria iruditu, baina tira, pasako zait]

* Ez dakit zein umoregilek La Resistencia telebista saioan esan zuen bezala, “umeak haaaainbeste maite dituzu, uneoro zaudela lo noiz hartuko duten zain”. Eta, halere, lo hartzen lehena, zeu.

* “Ikusiko duzu, egun osoa pasako duzu lurretik trasteak jaso eta jaso”, ohartarazi ninduen lankide batek ekainak 7 zituenean. Baita bete-betean asmatu ere! Objektu (sasi) borobilkien kasua bereziki da aipagarria. Pilotak, baloiak, puxikak… egunez bakarren bat desagertzen bada, arratsalderako ordezko bat dago etxean, auskalo nondik etorria.

* Jostailu kudeaketa amaigabeari gehitu ahal zaio etxeko argi guztiak banan-banan itzaltzen aritzea, egun osoan, baita eguzki izpiak komun-zuloraino sartzen diren uneetan ere.

* Zein estresagarriak izatera hel daitezkeen jolas-parkeak batzuetan. Zein aspergarriak besteetan. Aiii, klonak diruditen aisialdi-gune prefabrikatu horiek… Azkenaldian deskubritutako alternatiba batzuk, merendaleku-igerileku-hondartza eskaintzatik harago, animalien munduarekin lotutakoak dira, Basondo babeslekua (Santimamiñe alboan) eta Basabere baserri-eskola (Lezaunen) kasu. Inork egun-pasarako bestelako proposamenik luzatu nahi badu, estimuan izango da.

* Telebista. “Aita, berriro txirrindularik? Ze kaka, jarri 3!”. “Etxoin pixkat, kamiseta gorrikoak aldapa osoa igo arte”. “Oso poliki doaz, ze kaka. Jarri 3!”. Gora ta gora beti, Dorae-mooon…

* Mugikorrak. Egunean ordu erdi, gurasoen zaintzapean. Koloreak “ikasteko” orotariko ibilgailu motorizatuen bideoekin batera, animaziozko film laburrak nagusi, animalienak bereziki. Hamaika eta bat bider ikusitako batzuk: Film Bilder estudioarenak, Minuscule sailekoak, Fat, The Box, Gopher Broke, Dustin… Hemen ere gauza bera, inork ekarpenik egin nahi badu, badaki zer egin 😉

Eredu

Gurasook, gauza bat esan eta bestea egin…

(barka ‘paint’ hain landuan islatzeagatik…)

Pasarte honek izan ditzake gurasoon inkoherentzia azaleratzen duten aldaera ugari: Umeari inori jostailurik ez kentzeko eskatzea, eskuetatik jostailu hori indarrez kentzen diogun bitartean; umeari eskatzea inor ez jotzeko, eta ostean kokoteko bat ematea… Pazientziaren mugak gainditzean, ohikoak dira horrelakoak. Bai bai, badakit badirela gida-liburuak muturreko egoeretan gurasook zuzen eta artez nola jokatu azaltzen dutenak, umea ume dela eta helduak heldu behar duela uneoro, baina…

38 egun

Demagun 37 egun igaro direla garagardo bat trankil-trankil edan zenuenetik, bi esku txikik aparretan nola sartu nahi duten sufritu gabe. “Aita, nik ere nahi det!”. Eta, noski, garagardoari lehen tragoa eman ostean jarri duzun felizidade aurpegia ikusi dutenez, ezin diezu “ez, hau kaka da” esan. “Ea, edan pixka bat goilaratxo honetatik… Zer, ez da oso ona, ala?”. “Baaai, gehiago nahi det!”. Liskar-egoera potentziala.

Bada, hori, 37 egun pasa direla jada. Imajinatu 38. egunean gizon-plan bat proposatu dizutela lagun batzuek. Bi aukera dituzu: ez ala bai. Uko eginez gero, bakarren batentzat traidore bat izango zara kontrakoa demostratu bitartean. Alegia, betiko. Eta baiezkoa emanez gero, bakarren batentzat bizizale bat izango zara kontrakoa demostratu bitartean. Alegia, betiko.

Poz txiki handi horiek…

Aitatasunak momentu eder ugari du, eta gure buruaz harro egoteko motibo piloa ematen du, umeak putzu batean saltoko ari zireneko hura bezala… Dio, basamortu erdian ere topatuko lukete putzu zikinen bat hauek. Nioena, hor ari ziren putzuan saltoka, atso batek zuk-ez-duzu-batere-fundamenturik-a-zer-aita-ganorabakoa aurpegiarekin esan zidanean: “¿No les vas a decir nada?“.

– Ah, sí, sí, ahora voy. Bikote, segi saltoka pixka batean. Saltar un poco más“.

(Dio, ze poza)

Zeren eta ganorabako sentitzeko, nahikoa daukagu gure buruak bidaltzen dizkigun mezuekin. Ez daukazue gogoratu beharrik, benetan. Tira, bai, bakarren batzuk behar duzue gogoraraztea 😉

 

 

2 Iruzkin

  1. Nerea | 2019-10-11 at 10:31

    Oso identifikaturik sentitu naiz egoera guztiekin. Kontutxo bat gehituko nuke: amok, umerik gabe gabiltzanean (berdin dio lanera zoazen, erosketak egitera, zinera lagunekin edo poteatzera) entzun behar izaten ditugunak: “Ene! Nolatan zabiltza bakar-bakarrik? Umeak norekin utzi dituzu ba?”. Susmoa dut gizonok ez dituzuela horrelakoak entzun behar izaten, ez dakit zergatik…

    Egun pasa ederra egiteko tokiak: Bizkaian, Karpinabentura, Karrantzan; Gipuzkoan, Burdinbidearen Euskal Museoa, Azkoitin, eta Araban, Gasteizko Natur Zientzia Museoa + Santa Katalina Lorategi Botanikoa. (Arabarra izanik, hemen inguruko toki gehiagoren erreferentziarik nahi izanez gero, baditut franko, oso museo eta natura zaleak gara-eta).

    Mugikorrak: Guk mugikorrik ez, DVDak batez ere. Ene Kantak eta Pirritx eta Porrotx alde batera utzita, euskaraz ezer gutxi, zoritxarrez. Potxokien bilduma osoa lortu genuen supermerkatu handiren batean behin. Eta Kontu Kantari gomendagarria oso, abestiak eta ipuinak maite badituzte.

    Reply
    • Jon Torner | 2019-10-14 at 11:57

      Egunon Nerea!

      Azkenaldin oso gutxitan ibiltzen gara umerik gabe. Nik, egia da, horrelakoak ez ditut entzuten. Bikotekideak agian… Baina bai, ama baten bizipenek luzeagorako emango lukete, ziur.

      Milesker egunpasarako infoagatik!!!

      Mugikorrak. A ze gaia… Euskaraz oso gauza gutxi, egia da, baina marrazki bizidun mutu on ugari dago. Potxokiena badago Youtuben jjj. Kontu kontari ez nuen ezagutzen. Milesker berriz ere, gaur gauean saltseatuko det.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA