FIFAren misioa: Afrikarrek motibo gutxiago izatea itsasoa zeharkatzeko (!)
Gianni Infantino FIFAko presidenteak nahi du Munduko Futbol Txapelketa bi urtean behin jokatzea. UEFAk ordea gaur arte bezala jarraitu nahi du (lau urtean behin antolatzen da txapelketa). Ohituak gara FIFAren ahotik justifikazio xelebreak entzutera, erakundea lokaztu duten ustelkeria kasuen aurrean adibidez, baina ederra bota du Infantinok oraingoan. Munduko txapelketa bi urtean behin jokatzea nahi du, kontinente guztiei emateko aukera, eta ez soilik “guztia daukaten” horiei. Bere...
Read MoreZaintza kamerak, haize-errotak, erraustegia… Itomen sentipena geroz eta handiagoa da herriotan
Ozpinduta. Halaxe nabil azkenaldian. Zuetako batzuen moduan, pentsatzen dut, edozer gauzaren aurrean zaunka. Bizi dugun egoera berez ere nahikoa etsigarria ez bazen, zenbaitzuk are etsigarriagoa bilakatu nahi dutela sinesten hasia naiz. Sinesten hasia norbaitek gure herriak deshumanizatu nahi dituela, bizigarria lapurtu. Urretxu eta Zumarragari buruz ari naiz zehazki, baina ziur beste leku batzuetan ere bizi dituztela hemen kontatuko ditudan batzuk: Porlana porlanarekin ordezkatzen duten obrak,...
Read MoreBeasain eta Bergara arteko bidesariak, noren mesedetan?
Goizean jarri dut Abiatu sistemaren tramankulua autoaren aurrealdeko kristalean, konpainia egingo diena IAT pegatinari eta herriko zonalde batzuetan aparkatu ahal izateko “bertakoa” dioen berriago bati. Ordainpekoa bilakatu baita Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidea. Arkuak pasatzeko makurtu egin behar, Goiberri aldizkarian irakurri dugun moduan. Bizitza neurririk gabe ari da garestitzen, eta hala ere denon ongizatea dutela helburu esaten digute agintariek. “Langileak...
Read MoreManspreading zer den, irudi bakarrean
Egiari zor, Alfredo Pascualen txioa ikusi ez banu (“Movistarren omenaldia manspreading-ari”), argazkia oharkabean pasako litzaidake, ez nintzateke konturatuko gizonezko ziklistek hankak zabalik dituztela, eta emakumezkoek itxita. Baina behin hura irakurrita, ezin ukatu irudia deigarria gutxienez ez denik. Hauxe diot zeren eta txioari erantzun dioten askok, gizonezko askok esan nahi dut, argazkia ikusita ere ezer bitxirik ez dagoela diote, normal normala dela, “natural...
Read MoreSaudi Arabian jokatuko den Espainiako Superkopa bakearen Nobel sarirako izenda dezakete, behin hasita…
Gizonezkoen lau futbol taldek lehiatuko dute bihar hasita Espainiako Superkopa: Athletic, Bartzelona, Real Madril eta Madrilgo Atléticok. Txapelketa ez da Espainiako Estatuko estadio batean jokatuko, baizik eta Saudi Arabian, Riyadh hiriko Fahd Erregea estadioan, duela bi urteko bideari jarraituz. 2020an Jidda hirian ospatu zen, Espainiako Futbol Federazioaren obligazioa baita gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokan bere aletxoa jartzea, Federazioko presidente Luis...
Read More
Iruzkin berriak