Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Ekonomia » Zergatik uko egin Joko Olinpikoak antolatzeari?
Urt23 0

Zergatik uko egin Joko Olinpikoak antolatzeari?

Atalak: Ekonomia, Kirola

Joko Olinpikoen aurkako elkarretaratzea Toronton. (Artxiboko argazkia: Toronto Media Co-op)

Joko Olinpikoen aurkako elkarretaratzea Kanadako Toronto hirian. (Artxiboko argazkia: Toronto Media Co-op)

Torontok uko egin dio 2024ko Joko Olinpikoetarako hautagaitza aurkezteari. “Ez dut uste herritarren dirua erabiltzeko modu inteligenteena denik; gaur gaurkoz artxibatu egin beharra dago”, adierazi du Rob Ford alkateak.

“Agian, aurrerago, gure hiria munduaren aurrean erakusteko ideia ona litzateke hautagaitza olinpikoa baliatzea, baina orain ez da momentua”, gehitu du alkateorde Norma Kellyk. “Badira lehentasun handiagoa duten kontuak, uholde eta izotz ekaitzen kalteei aurre egin beharra, esaterako”.

Ernst and Young finantza erakundeak landutako txosten ekonomikoaren (pdf) arabera, lizitazio prozesuak 50-60 milioi dolarreko kostua izango luke, eta Joko Olinpikoak antolatzeak 3,3-6,9 bilioi dolar gehiagokoa.

Aldarrikapenak, isilaraziak

Lauren Strapagiel kazetariak, Torontok 2024ko Jokoei zergatik uko egin beharko liekeen azaldu zuen Canada.com webgunean, alkateak erabakiaren berri eman baino bizpahiru egun lehenago. Ekonomiarena adar bat baino ez da.

Onartzen du epe motzean turismoari mesede egin diezaiokeela, azpiegiturak modernizatzen lagun dezakeela, eta “prestigioa” ematen duela . “Baina, era berean, zorrak handitu ditzake, buruko mina eragin eta azpijoko politikoei bide eman”.

Kazetariak dioenez, oso litekeena da antolaketa kostuak 6,9 bilioi dolarrak aise gainditzea, aurreko edizioek erakusten duten moduan. Datu bitxia eman du: Montrealek pasa den azaroan kitatu zuen 1976ko Jokoak jaso zituen estadio olinpikoak pilatutako zorra (1,5 bilioi dolar).

2015. urtean Panamerikar Jokoak jasoko ditu Torontok. Bada esaten zuenik azpiegiturak Joko Olinpikoetarako ere baliagarri izango zirela, baina Ernst and Young-ek egindako ikerketak bestelakoa erakusten du, eraikinak elkarren artean urrunegi daudelako, adibidez. Kostuak biderkatu egingo lirateke, beraz.

Turismoari dagokionez, bi gauza hartu behar dira aintzat. Batetik, Jokoek irauten duten bitartean turismoak gora egin dezake, baita ondorengo hilabeteetan ere. Epe luzera, ordea, beheranzko joera hartzen du, 2010eko Neguko Joko Olinpikoez geroztik Vancouver hiriko turismo-datuek erakusten dutenez. Halaber, jende askok uko egiten dio Jokoek irauten duten bitartean herrialde horretara bidaiatzeari, anabasari beldur, pasa den urtean Londresen kasuan gertatu bezala.

COI Nazioarteko Olinpiar Batzordeak muga handiak inposatzen dituela gaineratu du Canada.com-eko kazetariak, ez soilik azpiegituren tamainari dagokionez, baita gizarte mugimenduen adierazpen eskubidea murrizten duelako, manifestazio eta propaganda politiko-erlijiosoak debekatzen dituen heinean. 2010ean, esaterako, Neguko Jokoekin loturarik ez zuten panfleto, kartel era graffitiak debekatu zituen Vancouverrek. Zentzu horretan, Sochiko Neguko Jokoen ingurumarian, propaganda homosexualaren kontra Errusiako Gobernuak onartutako “lege baztertzaileen” aurrean COIk erakutsi duen jarrera epela salatu du kazetariak.

Gozoki oso tentagarriak dira Joko Olinpikoak, gainerako kirol ekitaldi ponposoen gisara, herrialde anfitrioiaren egoa –eta hainbat enpresari-politikariren patrikak– puzten dutenak. Baina denboran iraun dezaketen orbanak azaltzen dira apur bat miazkatuz gero. Zorionez, orbanak geroz eta sarriago azaleratzen dituzte orain gutxi arte ezkutuan gordetzen zituzten agintari eta enparauek. Zoritxarrez, haien handikeria apur bat apaltzea lortu duena krisia izan da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA