Ezbehar gehiago ekiditeko, kirol instalazio guztiek desfibriladoreak izateko eskaera
Hilaren 2an bihotzekoak jota hil zen Tolosako futbol jokalari Urtzi Gurrutxagaren anaiak sinadura bilketa abiatu du Change.org webgunean. Kirol instalazio guztiek desfibriladore automatikoak izateko eskatu diote Urtziren senideek Jaurlaritzari.
“Bihotz geldialdi baten aurrean azkartasuna eta urgentzia direnez beharrezko, desfibriladore automatikoen beharra ezinbestekoa dela deritzot edozein kiroldegi edo zenbait instalazioetan, horrela eta ahal den neurrian istripu larriak ekidituz”, dio Enetz Gurrutxagak. “Espero dut nire anaia Urtziren heriotza alferrikakoa ez izatea”.
Jada 5.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.
Bai