Guardiola katalanez mintzatzearen alde, UEFAk kazetariari errieta egin arren
Municheko Bayern futbol taldeko entrenatzaile Pep Guardiola prentsaurrekoa ematen ari zen atzo iluntzean Madrilen, Catalunya Radio irratiko kazetaria gaztelaniaz hasi zitzaionean: “Atzo UEFAk katalanez galdetzeagatik errieta egin zidanez, gaztelaniaz galdetuko dizut gaur”. Guardiolaren erantzuna: “Oker zaude, katalanez egin diezadakezu”.
Ziur badela entrenatzaile katalanaren erreakzioa baztertzailetzat joko duenik. Kontuan har dezala, baina, Guardiolak gaztelaniaz, alemanez eta ingelesez ere hitz egin zuela prentsaurrekoan, inolako arazorik gabe.
Bestalde, Alemaniako ZDF telebista kate publikoak Guardiolari buruz emititutako erreportajeaz mintzo da gaur Ara.cat agerkaria. “Katalunia da nire aberria; eta Katalunia ez da Espainia” esaldia bota du Twitterren kate alemaniarrak.
Guardiola: „Katalonien ist meine Heimat & Katalonien ist nicht Spanien.“ Pep & die Politik gleich im auslandsjournal: http://t.co/z8TRl9easU
— ZDF Sport (@ZDFsport) April 23, 2014
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks