Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Txirrindularitza » Txirrindularitza: Zer egin ikusle artaburuekin?
Uzt04 1

Txirrindularitza: Zer egin ikusle artaburuekin?

Atalak: Txirrindularitza

Frantziako Tourra abiatzear denean, lasterketa bertatik bertara ikustera joango diren zenbait illuminati hasiak izango dira txirrindularien alboan korrika egiteko zapatila egokien eta mozorro ahalik eta tontoenaren bila. Ez, ez zarete halakoak  ikusi ezin dituzten bakarrak. Sare sozialetan ia urtero errepikatzen da eztabaida: Zer egin tamainako artaburuekin?

tour600

Tiroa eman, amildegitik behera bota, zuhaitzetatik eskegi, isun gogorrak ezarri, 48-72 ordurako atxilo hartu, motoetan kazetari gutxiago eta metrailadore gehiago eraman, errepide bazterrean polizia gehiago jarri, segurtasun-publizitate hesiak aurrerago ipini, alkoholaren kontsumoa mugatu, telebistaz haien irudirik ez eman (ez behintzat errepikapenak)… makina bat dira foro sozialetan irakur daitezkeen proposamenak. Astakeriak batzuk, koherenteagoak besteak.

Isunena iruditzen zait neurririk eraginkorrena, baina… Nor nork nola zigortu? Delinkuenteak nola identifikatu? Txirrindularien albo-atzean korrika hasten den jende oro gaztigatu behar al da? Ukitzen dituena? Haien segurtasuna arriskuan jartzen duena? Errepide bazterrean zintzo asko dauden zale batzuek ere –talde horretakoa naiz ni– ez al dituzte txirrindulariak arriskuan jartzen, igoera pikoetan bereziki, pasabide estu estua uzten dutenean? Auziak ez du soluzio errazik.

Hesi gehiago? Zertarako? Ikusleek aurrealdera egingo lukete salto. Gainera, antolatzaileei interesatzen al zaie? Txirrindularitza –ikuskizuna- ez litzateke bera izango, hori ziur. Polizia gehiago? Ez, milesker.

Cyclingnews webguneko foroan pista batzuk eman ditu Wirral izeneko erabiltzaileak, galdera batetik abiatuta: Zergatik egiten du hori jendeak? Hainbat faktore zerrendatu ditu.

  • Aukera dute horretarako.
  • Dibertigarria da (haientzat).
  • Mozkorturik daude.
  • Telebistan agertzen dira.
  • Kirolari ezagun bat gertu gertutik jarraitu/ukitzea zirraragarria da.
  • Ausardiaren erakusgarri da.
  • Ez du ondorio negatiborik; ez da inor zigortzen.
  • Uste dute ziklista animatzen eta laguntzen ari direla.

Bere hitzetan hauxe da funtsezko galdera: Faktore horietako zenbat desagerrarazi edo murriztu daitezke?

Zigorrik eza eta neurri apalagoan telebista emanaldiak –protagonismo kontua- dira nire ustez gako nagusiak, ergelkeria dosi handiak lagunduta, hori bai.

Tira, ez dakit telebistarengatik ote den, edo Youtubemaniagatik, norberak bere burua Interneteko –edo Whatsappeko– ikusienen artean paratu nahi izateagatik, gero eta gehiago baitira txirrindularien alboan korrika egiten hasi eta balentria mugikorrez grabatzen dutenak.

Ez, ez da erraza.

Zuek epaitu:

Goiko bi argazkietako eszena

Wouter Poels txirrindularia aurtengo Italiako Giroan

Aurtengo Giroan ere, Francesco Bongiorno, bera eta Rogers etapako buru zirenean…

https://www.youtube.com/watch?v=LUpk1pUP6aw

Alberto Contador, 2011ko Frantziako Tourrean

 

Iruzkin bat

  1. JohnJoe | 2014-07-07 at 23:05

    Ados. Baina batzuetan ikuslearen gehigozko parte-hartzea ez da soberan,

    http://youtu.be/KlLi0Hrx9QE

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Selfiak, txirrindularientzat ipurdiko min | Slump doktorearen zaintiratua - […] Ikusle artaburuei buruzko posta sareratu nuen pasa den astean blogean. Besteak beste, zale askoren protagonismo goseaz hitz egin nuen,…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA