Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!)
Tira, “gurasoak” baino, zuzenagoa da “aitak” erabiltzea. Mallorcan gertatu da, 12-13 urteko haurren futbol partida batean. Jokalarietako batek sarrera itsusia egin, kolpea jaso zuen mutikoa besteari oldartu, elkarri bultza egin, harmailetan giroa berotu, eta azkenean bi taldeetako jokalarien aitak elkar jotzen hasi. “Lotsagarria!” eta “nahikoa da!” egiten dute oihu emakumeek. Mutiko baten negarrak bereziki dira etsigarriak: “Aita, aita!”.
Lamentable y bochornoso que ocurra esto en un partido de infantiles disputado en Alaró. #Mallorca
Menudo ejemplo en el #DíaDelPadre pic.twitter.com/KWPZtBpk9f— #RCDMLive (@RCDMLive) 2017(e)ko martxoak 19
Horrelakoen aurrean zer esan? Lotsagarria dela, gurasoak eredu tamalgarria ematen ari direla, borrokan parte hartu dutenak estadioetatik kanporatu beharko lituzketela… ohikoak dira erreakzioetako asko. Gauza batek kezkatzen gaitu gu. Bada jendea eskatu duena aita horien semeak klubetik kanporatzeko, gertatu den bezala Zaragozan, arbitroa iraindu zuen aitaren kasuan…
Ez dakigu zer esan, baina zerbaitek huts egiten duela, ez da dudarik. Zer arraio ariko dira pentsatzen, zein ikasgai jasoko ote zuten, futbol zelaian zeuden haurrek? Eta harmailetan zeuden haien anai-arrebek? Eta gurasoak, nola sentituko dira? Nola zurituko dute haien burua? Zuritzeko borondatea baldin badute bederen…
Mallorcan gertatutakoa aztertu eta balizko zigorrak ezartzea justizia arruntari dagokio.
Iturria: Diario de Mallorca
ez egin hori!