Gipuzkoarren ikusmenak ‘Marca’ itsutu du
Latza Marca-ren gaurko azala:
Los ultras de la Real cantaron al Atleti “espaƱoles hijo de puta” por llevar este brazalete.
Alegia, Realeko “ultrek”, kapitainaren besokoan piperpotoa eramateagatik oihukatu zietela Atletico-ko jokalariei “Espainolak putakumeak”. Bai, noski, ate atzeko pistaren atzeko 30. lerroan eserita zeuden pipajaleek garbi ikus zezaketen besoko erraldoi horretako bandera erraldoia. Marca-koei ez zaie burutik pasa epaileak penalti bat jan eta jokaldi berean madrildarrek gola sartu zutelako hasi zela jendea builaka. Marca da gero!
Okerrena da bueltako partida berotzen hasi direla jada. Epelak entzun beharko dituzte txuri-urdinek (eta bide batez, Athletic eta Osasunako jokalariek ere bai) Vicente Calderonen hurrengo aldiz jokatzean.
Azalak, ordea, ematen du gehiagorako. Hauek azaleko elementuak:
– Madrilgo entrenatzaileari barretina jantzi nahi dion kafrea
– Maria Lapiedra aktore pornoaren bideoa
-“Sexua bizitza da” iragarkia
– Sesamo auzoko panpina eta urdaiazpikoa.
Lehertzekoa. Espainiako egunkari salduena.
Buila horiek partida osoan entzun ziren eta Anoetako partida askotan entzuten dira, penaltiekin ala gabe. “Puto vasco el que no bote” bezain lotsagarriak.
Bai, egia. Oso gutxitan izan naiz Anoetan, baina ez nau batere harritzen larunbatean hori gertatzeak. Okerrena, dena den, irainak azalera eraman eta giroa berotzea da, nire ustez.
Ados, Jon.
oindik ez det ulertzen zeba irakurtzen dan hainbeste marca. Espabilauko ote deu egunen baten???