Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Uncategorized » Luis Otaño: ilusio aundiena, klasika bat irabaztea… eta ezkontzea
Api06 0

Luis Otaño: ilusio aundiena, klasika bat irabaztea… eta ezkontzea

Atalak: Uncategorized

2020ko Euskal Herriko Itzulia gaur abiatzekoa zela-eta, hainbat ziklistari eta txirrindularitzaren munduko beste protagonista batzuei ARGIAn egin zaizkien elkarrizketak jasoko ditugu blogean, hasita, paradoxikoa gerta badaiteke ere, Itzulia lehiatzerik izan ez zuen Luis Otañori 1963an egindakoarekin.

Luis Otaño, Margnat Paloma taldeko mallotarekin, 1962-63an.

1960ko hamarkadan, Luis Otaño Arzelusek (Errenteria, 1934) bitan irabazi zuen Espainiako Txapelketa, eta Vueltako hiru etapa eta Tourreko bat ere ageri dira bere palmaresean. 1957tik 1968ra izan zen profesionala, eta ezin izan zuen Euskal Herriko Itzulia lehiatu, lasterketa honen ediziorik ez baitzen ospatu 1936tik 1969ra bitartean. Otaño erretiratu eta urtebetera egin zen Itzuliaren edizio berri bat, 1952an sortu zen Euskal Bizikletaren gerizpean. Bi lasterketen batasunak 1973ra arte iraun zuen. 1965ean Euskal Bizikletako etapa bat irabazi zuen Otañok, eta nagusian bigarren sailkatu zen. 1964ko Vuelta ere hatz puntekin ukitu zuen…

Zeruko ARGIAren 41. zenbakian ageri den elkarrizketa Saizarbitoria’tar Erramonek egin zion Otañori, artikulu batzuk Jarraiko Saizarbitoria sinadurapean publikatu zituen kazetari-idazleak. Artean, Otañok ez zekien denboraldi berria zein talderekin hasiko zuen…

– Zer taldetan egongo zera datorren denboraldian? Margnat-Paloma taldean jarraituko al dezu?
– Ez dakit, oraindikan erabakirik ezer ez dago.

Gaur egungo begietara bitxi baina erakargarria egiten den moldean idatzia, galdera-erantzun kuriosoak irakurri ditugu. Jakin dugu “beti daniko txirrindulari onena” Coppi eta garai hartakoa Anquetil zirela Otañorentzat, eta bere burua “erdi aldean” ikusten zuela. Baita, ezagututako herrialdeetatik, ordura arte gustatu zitzaion bakarra Suitza izan zela, “bear bada Euskalerriarekin daukan antza gatik”.

Eta elkarrizketaren hondarrean…

– Gizon bezela ilusiorik aundiena?
– Ezkontzea.
– Andre gairik bai al daukazu?
– Ez, bañan bai (?).
– Eta kirolari bezela?
– “Klasika” bat irabaztea.
– Bukatzeko, Gipuzkoa’ko txirrindularietzaz zer pensatzen dezu?
– Txirrindulari aundi butzuek ba dira, Mendiburu, Errandonea, Perurena, Elorza etab. Afizio asko dago eta ortikan aterako dira txirrindulari onak, kontu edukitzen baldin ba dute.

>>> Irakurri elkarrizketa osoa (1963-12-08)

“Vuelta minutu erdiagatik galdu nuen Poulidourrekin”

Otañori egindako beste elkarrizketa bat ere plazaratu zuen ARGIAk, 2010ean, Hernaniko Kronika egunkaritik ekarria. Poulidor. Zenbat bider agertzen ote da haren izena Dani Llopisek egindako elkarrizketa honetan!

Poulidor gainera pesetero samarra zen. Tourreko etapa batean biok gindoazen Manzaneque eta Bahamontesekin batera, eta Poulidour zen liderra. Dirua eskaini zidan, Anquetilen kontra laguntzeko. Nik ‘zenbat?’ galdetu nion, eta hark ez zidan erantzun. Nik , noski, ez nuen tiratu. 20 kilometroren faltan harrapatu gintuzten eta Poulidour errepideko zulo batean sartu eta erori zen. Erorikoak sortutako haserreagatik eta bizikleta aldatzeagatik bi minutu eta lidergoa galdu zituen helmugan.

Eta 1964ko Vueltan, Atotxako belodromoan irabazi zuenekoaz…

Bai, esaten zuten, etapa horretan, Perez Francesek (nire taldekideak) Poulidour gurpilean ekarri zuela helmugaraino; eta gero Madrilen Poulidourrekin galdu nuen Espainiako Vuelta 30 segundorengatik. Etapa hori Iruñetik atera zen eta Elizondora iristean Gómez espainiarrak salto egin zuen pelotoitik eta bere atzetik Momeñe, Barrutia, Uriona, Fulgencio Sánchez, Beltrán, Cazala, Melckenbeeck, Desmet eta ni neu atera ginen. Aritxulegin gora egin nuen eraso eta gero beherakoan ere dena eman nuen. Jaisten ari nintzela oiartzuar bati entzun nion, ‘honek ez dik bizia asko estimatzen…’. Belodromora bakarrik iritsi nintzen eta belodromo barruan buelta ematea bakarrik falta zitzaidanean, lasterketako epailea zen hernaniar batek gaizki seinaleztatu zidan belodromorako sarrera. Alderantzizko zentzuan eman nuen belodromoko buelta eta nire atzetik zetozen txirrindulariak parez pare aurkitu nituen Atotxako belodromoaren barruan. Agian nik ulertu nion gaizki, baina azkenean etapa irabazi nuen.

>>> Irakurri elkarrizketa osoa, PDF (2010-05-09)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA