Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Txirrindularitza » Marino Lejarreta: “Hemendik kanpoko afizioan fanatismo gehiago dago”
Api10 0

Marino Lejarreta: “Hemendik kanpoko afizioan fanatismo gehiago dago”

Atalak: Txirrindularitza, Uncategorized

Marino Lejarreta Arrizabalaga,  Berrizko ihia (El junco de Berriz, gaztelaniaz), txirrindulari profesionala izana 1979tik 1992ra bitartean, Udaberriko Klasikoan sufritu zuen eroriko gogor batek erretiroa hartzera behartu zuen arte. Eskalatzaile fina, 52 garaipen lortu zituen guztira, hiru itzuli handietan etapak tartean. 1982an Espainiako Vuelta irabazi zuen, Ángel Arroyo deskalifikatua izan ostean dopin kontrolean positibo eman zuelako. Italiako Giroan laugarren sailkatu zen 1984an eta 1987an, eta Frantziako Tourrean bosgarren 1989an eta 1990ean. Halaber, Donostiako Klasikoa hirutan irabazi zuen Marinok.

Marino Lejarreta, alboan Stephen Roche duela, 1987ko Tourrean / Joanseguidor.com

1986an, ARGIAren 1.105. zenbakian, elkarrizketa mamitsua egin zion Josu Landak. Bi urtez Alfa Lum italiar taldean aritu ostean, Seat Orbearekin fitxatu zuen Marinok urte hartan. Italiako txirrindularitzaz mintzo den hiru pasarte dituzue ondoan:

Italiara joan zinenean, zein desberdintasun nabaritu zenituen hemengo ziklismoa eta hangoaren artean?

Beno, hangoa beste ziklismo bat da. Hasteko, hamalau ekipo bazeuden, eta gero ekipoaren barruko funtzioak ere desberdinak izaten dira oso. Han, taldeburua inportanteena da eta taldeko beste guztiak hura zerbitzera eta laguntzera baino ez dira egoten. Taldean buru ez direnek ez dute inongo libertaterik nahi dutena edo ahal dutena egiteko, baina taldeburuak ere errespontsabilitate osoa dauka, bai teknikoen aurrean eta bai afizioaren aurrean. Ziklismoa egiteko modu horrek lasterketa guztiak goitik behera kondizionatu egiten ditu. Esate batera, lasterketa batetan erasoak egoten dira baina berehala guztiak atzetik abiatzen dira harrapatzera, eta pelotoia asko kontrolatzen. Guzti horren ondorioa zera da: azken ehun kilometroak arte lasterketa ez da apurtzen. Selezioa apurka aporka eginez joaten da, eta azkenik hogei bat korredore inguru inolako egunean beti aurrean ailegatzen dira. Hemengo ziklismoan desberdina izaten da, lasterketa hasieratik apurtu daiteke, anarkikoagoa izaten da. Hangoan belozitateak gehiago balio izaten du, eta oso modu diferentean egiten dira lasterketak.

(…)

Orain, Orbea-Seat taldea, zeu ez zara taldeburu bakarra, Pello ere hortxe dago eta…

Bai, baina aldaketa ez da hori bakarrik. Beste guztien funtzioa ere aldatzen da, Pello eta biok kenduta taldeko besteak ez daude espresamente geuri lasterketan laguntzera, gugaz kontuz ibili behar dute baina aldi berean libertate osoa dute aurrera joateko eta zerbait egiteko aukera izanez gero aurrera jo dezakete. Esate batera, eskapada bat egonez gero, eta gu ez bagaude, eskapada hori aurrera joan daiteke, baina Italian ez. Italian halako zerbait gertatuz gero, taldeko besteek eskapada geldierazteko obligazioa dute.

(…)

Beti esan izan da Euskadin beste inon baino zaletasun haundiagoa dagoela ziklismoarekin. Zuk Estatuko beste tokietakoak ere ezagutzen dituzu, egia al da esaten den hori?

Hemengo afizioaz lehen Italiakoaz esan dudan gauza bera esan behar da. Hemengo jendeak asko aditzen du, hurbiletik segitzen du, eta jende guztia oso ondo tratatzen du, nahiz eta kanpokoak izan. Atzerriko jendea beti oso ondo tratatua izan da Euskadiko ziklismozaleen artean. Hemen gehien ardura dena kirola da, zelan egiten den eta gehien balio duenak, ba hark merezi du irabaztea. Beste tokietan, fanatismo haundia dago. Ez daude halako adituak, eta orduan telebistak, irratiek eta prentsak zer esaten duten asko esan gura du zaletuen buruetan, eta orduan gertatzen da fanatismo gehiago dagoela. Vuelta a España-ren kasuan, “espainolek irabazi behar dute, espainolek irabazi behar dute” errepikatzen ibiltzen dira, eta halako batetan estranjero batek irabazten badu, azkenean irabazi duen hari txarto esanak botatzen ibiltzen dira, besteek hura irabazteko kapazidaderik izan ez dutenean, eta merezi izan duenak irabazi duenean. Horiek dira fanatismoaren ondorioak.

>>> Elkarrizketa osoa irakurri.

ONCE taldeko lehenbiziko kapitaina izan zen Marino.

Bada beste elkarrizketa laburxeago bat ARGIAn plazaratua, 1992koa, Frantziako Tourra duena hizpide nagusitzat. Elkarrizketatzailea nor den ez dut topatu interneten, eta paperezko aleak gordetzen ditugun artxiboa begiratzerik ez dudanez… Euskal txirrindularitzari zegokionez “munduko proba nagusitzat jotzen den honetan” zer aldatu zen galdetzean, halaxe zioen Berrizkoak:

Garai batean lehenengo hamarren artean bukatzea osa gaitza zen. Orduan, Tourra bukatzea saritzat hartzen zen. Eta denon artean etapa bat irabaziz gero, asko! Hinault jausi zenetik aldatu dira gauzak pixkanaka. Kondizioak ez dira ordea, hutsetik sortzen. Perurenaren erreleborik ez zen etorri garai hartan, eta oso krisi latza ezagutu zuen euskal txirrindularitzak zulo hori bete artean. Gaur egun berriz, beste mentalitate batez joaten dira hemengo ekipoak, irabaztera. Hori da gehien aldatu dena. Mailak gorantz egin du eta txirrindulariak hobeto prestatuta datoz.

>>> Elkarrizketa osoa irakurri.

—————————–

Elkarrizketa guztiak:

Luis Otaño: ilusio aundiena, klasika bat irabaztea… eta ezkontzea (1963)

Txirrindulari trebia, Sagardui (1964)

Gabika: Txirrindularia izateko beharrezkoena, “amor propiua eukitzea” (1965)

Jesus Loroño: “Euskaldunei Tour bat irabazteko egurra falta zaie” (1987)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA