Divac eta Petrovic: gerrak etsai bihurtu zituen anaiak
Vlade Divac eta Drazen Petrovic. Saskibaloi jokalariak ziren biak, serbiarra bata eta kroaziarra bestea. 1980-90eko hamarkadetan partida mordoa jokatu zuten elkarrekin, artean mutil koxkorrak ginenok jainkoturik geneukan Jugoslaviako selekzio mitikoan. Europako Txapelketa irabazi zuten 1989an, eta Mundukoa urtebete geroago. AEBetako NBA ligan jokatu zuten biek. “Anaiak” ziren, 1991n lehertutako Balkanetako gerrak “etsai” bilakatu zituen arte.
Ez zuten berradiskidetzerik izan, Petrovic 1993an hil baitzen auto istripuan. Divac Serbiako Olinpiar Batzordeko presidentea da egun.
Espainiako Canal+ telebista kateak euren arteko harremanari buruzko Hermanos y enemigos (Anaia eta etsaiak) dokumentala eman zuen pasa den martxoan. Jatorrizko izenburutzat Once brothers duen filma Michael Tolajian zuzendari estatubatuarrak egin zuen iaz. Ez nuen ezagutzen baina, zorionez, asteburuan haren berri eman zidan lagun batek: “Zer, ez dakizu zertaz ari naizen ala?” “Zerbait entzun dut, bai…” Badakizue, kazetari on bati ezin dio horrelako zerbaitek ihes egin. Sakrilegioa litzateke, gaueko zerbeza-tertuliako gai-ordenean sartzeko modukoa. “Dokumental ona da, gogorra, baina oso ona, benetan hunkigarria”. Lagunak arrazoi zuen.
Sei zatitan banaturik igo dute dokumentala (gaztelaniazko bertsioa) You Tubera. Divac bera da narratzaile nagusia.
https://www.youtube.com/watch?v=D5W4a3BqgS8 https://www.youtube.com/watch?v=4oObqyMgh54 https://www.youtube.com/watch?v=2Ia8SZt3UKg https://www.youtube.com/watch?v=MKVBUzr76mc https://www.youtube.com/watch?v=J687SZmi7SU https://www.youtube.com/watch?v=n8J–05r1KA
Ederra da dokumentala. Ta Kukocen matea?
ikusiko dut, esker mila informazioagatik. agur bat granadatik
Gogorra historia, baina ederra istorioa. Eskerrik asko Jon honen berri emateagatik!