“Hala ibiltzen dira gautxoak” – Alemaniarren ospakizunak argentinarrak haserretu ditu
Munduko Futbol Kopa igandean amaitu bazen ere, denbora luzean izango dira haren ingurukoak hizpide. Argentinan, esaterako, haserre bizia eragin dute Alemaniako jokalarien ospakizun-ekitaldian ikusitako irudiok. Mario Götze, Miroslav Klose, Toni Kroos eta beste hiru jokalari ageri dira, makurtuta lehenengo, “Hala ibiltzen dira gautxoak” abesten; zutik eta animoso gero, “Hala ibiltzen dira alemaniarrak” kantari. Bromak –burlak–polemika eragitea ez da...
Read MoreBrasilgo protestak: errepresioa datutan
Protesta ugari egin zen 2013an Brasilen, gizarte justuago baten aldeko kolektibo desberdinek deituta, Munduko Futbol Koparen ingurumarian. Informazio eta adierazpen askatasunaren alde lanean diharduen Article19 taldeak irudi batean laburbildu ditu mobilizazioen aurkako “errepresioaren” ondorioak, Brasilgo hedabide nagusiek plazaratutako datu eta txostenetatik abiatuta. Datuok Brasilek gola bere atean. Protestak, polizia eta Munduko Kopa txosten mardulean (pdf, ingelesez) bildu ditu...
Read MoreHolandaren aurreneko penaltia ez al zen gol izan?
Holanda vs Argentina, Munduko Koparen finalerdietako penaltien txandan. Ron Vlaar jokalariak penaltia jaurti eta Sergio Romero atezainak geratu egin zuen… hasiera batean. Ikusi ezazue foro sozialetan dezente zabaldu den bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=2R1AyIV-tQM Atezainak urrundu ostean, baloiak efektu bitxia egin eta aterantz zuzendu zen. Baina, gol izan al zen? Ez. Arbitroak ez zuen egiaztatu, baina baloiak ez zuen arrastoa gainditu. Gailu teknologikoek ohartaraziko zioten...
Read MoreTelebistek ezkutatu duten irudia: “Salba ditzagun faveletako haurrak”
Munduko Futbol Kopak utzi digun, eta telebistek erakutsi ez duten irudia da hau. Asteartean futbol zelaira salto egin zuen gazte honek kamisetan mezu politiko argiarekin: Faveletako haurrak salba ditzagun. Sare sozialetan mugitu da argazkilariren batek unea bikain harrapatu ostean. Brasilen Munduko Koparen eta FIFAren aurkako mobilizazioek aurrera darraite.
Read MoreMunduko Kopa amaitzean Brasilen gerta daitekeena [patua iragar dezaketen argazki aztoragarriak]
Zer pasako da Munduko Futbol Koparen aitzakian Brasilen eraiki diren azpiegitura eta estadio izugarri garestiekin, txapelketa amaitu eta milaka bisitariek alde egitean? Erantzunik ez dago oraindik, baina auziak kezka sortu du eragile ugariren artean, eraikin berrien balizko erabilera (edo erabilera eza) dela-eta. Milana Knezevic kazetariak World.mic webgunean paratutako argazkietan, kirol ekitaldi handi batzuen ostean gertatutakoa ikus daiteke. Brasilen zer pasa daitekeen aurreikusteko...
Read MoreMunduko Futbol Kopak isiltzerik izan ez duena
Askok pentsatzen genuen, nik behintzat bai, Munduko Futbol Kopa hastearekin batera Brasil astindu duten mobilizazioek ez zutela jarraipenik izango, estadioetako ikuskizunak protestak itzaliko zituela, hilabetez bederen. Hedabide nagusiek, gainera, horixe bera gertatzen ari dela sinetsarazi nahi digute, apenas ematen baitute Koparen aurkako egitasmoen informazio-irudirik, liskarrik sortzen ez bada behintzat. Protestek ez dute etenik izan, ordea. Internet bilakatu da Nao tai ter Copa, Boycott...
Read MoreEta oraindik ez dugu ulertu brasildarrak zergatik ari diren protestan…
Futbola zainetan daramaten brasildarrek zergatik egin dute Munduko Koparen aurka? Futbola nazio-harrotasun ikur nagusitzat duen herrialdean nolatan gerta daiteke hau? “Soziologo, kazetari eta aditu ugarik ulertu ez dituzten” faktoreen analisi mamitsua plazaratu dute Federico Corrientek eta Jorge Monterok Diagonal agerkarian. Merezi du irakurtzeak. Garraio publikoaren garestitzeak hasi zuen protesta uholdea, Koparen gastuek leherrarazi zuten haserrea. Orotara 14.500 dolar inguru...
Read More
Iruzkin berriak