Dopina borrokatzeko kirolariei mikrotxipak ezartzea proposatu dute
Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen World Olympians Association erakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: “Maite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?. Batzuek diote pribatutasunaren aurka egiten duela, baina kirola klub baten modukoa da: nahi ez baduzu, arauak errespetatzeko gai ez bazara, ez daukazu zertan bertako kide egin. Mahai gainean ideia berria...
Read MoreAnimaliak kirolean: “Dopin gupidagabeena”
Dopina, dopin ekonomikoa, dopin teknologikoa… “Baloia ere drogatu egiten da”, kantatzen dute The Kagas-ekoek. “Kirola bera bezain zaharra da ia”, irakurri dugu Fosbury aldizkari katalanak plazaratutako El dòping més despietat (Dopin gupidagebeena) erreportajean. Hainbat kiroletan protagonista diren animaliek jasaten duten tratuaz ari da artikulua. Hizpide ditu, besteren artean, lasterketa zakur eta zaldiak –morfina administratu zioten Ingalaterrako Erreginaren...
Read MoreDopina: agerikoak eta (apropos) ezkutuan geratzen dena
Dopinaren inguruko galdera-erantzun mamitsuak jaso ditu Guillermo Ortiz idazle eta kazetariak Jot Down webgunean, France 2 telebista kateak egindako erreportajea abiapuntu, ziklismoa ardatz hartuta. Laburtuta ekarri ditugu hona: Irabazi al daitezke Frantziako edota Espainiako itzuliak erabat garbi lehiatuz? Bai, baldin eta gainerako txirrindularietatik inor ere dopatzen ez bada. Harrapatzen ez badituzte, dopatzen ez direlako izango da… Dopin kasuak detektatzeko bitartekoak heltzen diren...
Read MoreVueltan dauden ziklisten %9,6 dopin kontuetan nahastuak egon dira
Espainiako Vuelta lehiatzen ari diren 198 txirrindularietatik 19 (%9,6) dopin eskandaluetan nahastuak egon dira, Cyclisme-dopage.com webguneak plazaratutako zerrendan ikus daitekeenez. Iazko edizioak ehuneko bera zuen. “Susmagarri” gehien dituzten taldeak Saxo-Tinkoff eta Lampre dira, hiruna bakoitzak. Webgunean paratu duten taulari dagokionez, Epinglés zutabean zenbatu dira: Dopinaren aurkako arauak hautsi dituzten txirrindulariak. Tartean daude: positibo eman dutenak, dopatu...
Read MoreDopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean
Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en España: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak. Dopinaz eta hark eragindako kalteez ari da artikulua. Hainbat adituren hitzak bildu ditu Ortizek, eta haietako batzuk ekarri ditugu hona, adar guztiei heltzen dietelakoan. Interesa baduzue, erreportajea osorik irakurtzea gomendatzen dizuet, eta agertzen diren...
Read MoreRhGas6: Dopinari irekitako ate berria?
Zer da RhGas6 delakoa? Ba al du loturarik dopinarekin? Pasaporte biologikoak detekta al dezake? Erantzun erabat zehatzak ematea zaila dela dioen arren, azalpen aberasgarriak eman ditu J.J. Muruzabalek (@Mr_Chon) txirrindularitzari buruzko Cobbles&Hills webgunean. Dopinari irekitako ate arriskutsua idatzi du goiburuan, webgune espezializatuak haizatzen hasi diren substantziaz mintzo. Galdera-erantzunak laburrean jaso ditut nik, euskarara ekarrita. Zer da Gas6 delakoa? Proteina bat da,...
Read MoreDopinaren aurkako lege berria indarrean da Espainiako Estatuan
Gaur jarri da indarrean Dopinaren aurkako Lege Organiko berria Espainiako Estatuan. Erakunde independente gisa funtzionatuko duen Dopinaren aurkako Agentziari eskumen gehiago emango dizkio ekainaren 13an onartutako legeak. Gaur arte kirol bakoitzeko federazioek erabakitzen zituzten positibo kasuentzako zigorrak. Orain, ordea, agentziarena izango da ardura hori. Bestalde, agentziak ikusten duenean kirolari bat ikertzeko nahikoa motibo dagoela, 23:00etatik 6:00etara dopinaren aurkako...
Read MoreFutbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak
“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak. Fernando...
Read MoreDopinak ba al du loturarik minbiziarekin?
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute? “Ez dakigu esteroideek, hazkunde hormonek eta eritropoyetinak (EPOak) minbizi zelulak sortu ditzaketen ala ez; ez...
Read MoreZergatik hitz egin du orain?
Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain? Galdera horixe egin dio bart Oprah Winfrey telebista aurkezleak. “Galdera logikoena hori da”, erantzun dio amerikano harroxkoak. “Ez dakit. Ez dut erantzun handirik. Berandu heldu da, hori egia da. Litekeena da jende gehienarentzat ere berandu heltzea, eta hori nire...
Read More
Iruzkin berriak