Errugbia | Sexu erasoak: egunkariko iragarki-orrietara egin du salto eztabaidak
2016ko ekainean emakume bat bortxatu izanaz akusatu (eta absolbitu) dituzten Ulster Rugby taldeko bi jokalarien auziak hautsak harrotu ditu Irlandan. Egunkariek tarte handia eskaini diote kasuari, ez soilik kronika edota iritzi sailetan, baita iragarkientzat gordetako orrialdeetan ere. Horrek eman digu atentzioa bereziki. Martxoaren 28an absolbitu zituzten bi jokalariak (selekziotik eta euren taldetik behin-behinean kanporatuak izan zirenak). Epaiak haserrea eragin zuen Irlandan. Emakumeek...
Read MoreErrugbi Inklusiboaren Nazioarteko Txapelketan, emakumeentzako lekurik ez
Gasteizen jokatuko da Errugbi Inklusiboaren Nazioarteko Txapelketa (IMART), asteartetik ostiralera bitartean. Hamabi talde ariko dira lehian, integrazioaren alde lan itzela egiten ari den Gaztedi arabarra tartean. Gasteizko klubaren parte den talde barneratzailean gizon eta emakumeek jokatzen dute, guztiek batera. Aldiz, nazioarteko txapelketan gizonezkoek soilik hartuko dute parte. Talde mistoentzako ez dago lekurik, eta emakumezkoen talde inklusiborik ez dagoenez… “Beste behin,...
Read MoreSei Nazioen errugbi txapelketa: Irlanda bakarraren historia eta emakumezkoen urratsak
Eskozia eta Irlandaren arteko partidak irekiko du gizonezkoen Sei Nazioen txapelketa, larunbatean. Ni bezala, errugbia oso tartean behin jarraitzen duten horietakoa baldin bazara, ziurrenik lagungarri izango zaizu azken egunotan Interneten plazaratzen ari diren gidak irakurtzea, selekzio bakoitzaren inguruko ezagutza eguneratu ahal izateko. Horietako bat da Fosbury.cat webgunearen Guia de supervivència pel Sis Nacions artikulua, errugbi partidak taberna-zuloan ikusiko dituenarentzat, gainerako...
Read MoreHernani eta Ordizia, errugbi barneratzailearen alde
Gasteizko Gaztedi errugbi taldeak Spirit of Mixed Ability Rugby Trophy garaikurra jaso zuen iaz Bradford hirian (Erresuma Batua) jokatutako Munduko Errugbi Inklusiboko 1. Txapelketan. Lorpen hori akuilu, Arabako hiriburuan egingo da txapelketaren bigarren edizioa datorren urtean. Hori horrela, euren bultzada eman aldera, Hernanik eta Ordiziak larunbatean jokatuko duten partidaren sarrera-salmentatik lortutako diruaren erdia, munduko txapelketaren antolaketara bideratuko dute. 12 euro kostako du...
Read MoreEta zuk, zein izen jarriko zenioke Baiona+Biarritz balizko errugbi taldeari?
Ipar Euskal Herriko bi errugbi taldeek oraingoz behintzat ez dutela bat egingo genioen pasa den hilean. Zaletuak, dena den, balizko bateratzetik sortuko litzatekeen taldeak zein izen izan beharko lukeen proposatu dute Internetez. Sud Ouest agerkariak bere webgunean zerrendatu ditu izen horiek, hainbat ataletan sailkatuta: Izen serioak: Entente Bayonne Biarritz, Union Force Basque, Ovalie du Pays basque, La sélection basque, Racing Club Pays basque, Union Pays des Basques, BBB Basques Bayonne...
Read MoreIpar Euskal Herriko bi errugbi taldeek ez dute bat egingo
[Eguneraketa, 2015-05-19] “Azken egunetako giro bortitza ikusirik”, Baionako presidente Manu Merinek gelditu egin du Miarritzerekin bat egiteko proiektua, Berriako kazetari Eneritz Zabaletak azaldu duen moduan: “Manu Merinek, negarra begian eta eztarria unatua, denek itxaroten zuten albistea eman zuen. ‘Hurrengo sasoian bi talde profesional egonen dira Euskal Herrian: Baiona eta Miarritze’. Lehenago, baina, azken egunetako giro ozpindua aipatu zuen....
Read More
Iruzkin berriak