Gabarra, izebergaren punta
Kalapita ederra sortu du ditxosozko gabarrak. Badakizue, Athletic-eko neskek Liga irabazi dute baina ospakizunen baitan itsasadarrean barrurako ibilaldia ez sartzea erabaki zuen klubak, gizonezkoek iaz Superkopa irabazi zutenean ere ez zelako halakorik izan, gaizki ulertu ez badut. Entzungo zenituzten erreakzioak. Zale asko haserre agertu dira mutilek Liga irabazi dutenean –azkenekoz 1984an– gabarra atera delako, baita alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak ere. Zenbait kazetarik...
Read MoreSan Mames erosi? San Mames guztiona da!
Athletic-ek hala nahi izanez gero, 66 milioi euroren truke erosi ahal izango du San Mames estadioa hemendik 50 urtera, klubaren eta San Mames Barria elkartearen arteko alokairu-kontratuak jasotzen duenez. Elkarte hau bost kidek osatzen dute: Athletic-ek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, Bilboko Udalak eta Kutxabankek. Futbol zelaiaren finantzaketarako –sabaia handitzeak ekarriko duen gastua aintzat hartu gabe–, 211 milioi euroetatik 50na milioi jarri zituzten Jaurlaritzak,...
Read More‘Diamanteak, urrea eta ikatza’ eta ‘El Portero’ komikiak, Letrak eta Futbola jaialdian
Azaroaren 2tik 6ra bitartean itxura ederra duen Letrak eta futbola jaialdia egingo da Bilbon, Athletic Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK aretoak antolatuta. Hainbat ekitaldi izango da, futbola eta kazetaritza/literatura ardatz, “kulturaren eta baloiaren munduen artean zubiak eraikitzea helburu”. Zubi-lan horretan, zutabeetako bi izango dira Diamanteak, urrea eta ikatza eta El Portero komikiak, berariaz jaialdirako sortuak. Lehenbizikoaren gidoia Unai Iturriagak idatzi du,...
Read More
Iruzkin berriak