Reala ala hi: Futbolaren aldeko alegatua “listillokeriek” bultzatuta
Zumarragako Eitza auzoa ageri da irudian. Edifizio arteko kaioletan jokatzen genuen barrioko mutil koxkorrek futbolean. Futbolean-edo, nekez emango baikenituen bi pase baloia galdu edo arerioaren aterantz jaurti aurretik. Ezker eskuin genituen paretekin auto-paseak agian bai, baina gainerakoan… zirrikitu gutxi. Taldeak nola osatzen genituen ez naiz oroitzen. Uste dut etxebizitza-blokeka antolatzen ginela gehienetan. Alde batean Asier, Josu, Mikel, Iban eta enparauak. Bestean bi anaia pare...
Read MoreReala, Qbao eta iruzur salaketak: Diru-laguntza agortzear?
Realaren babesle Qbao konpainiaren jabe Zhang Xiaoleik bere burua entregatu du Nanjingeko (Txina) komisaldegian. Poliziak ikerketa jarri du abian, enpresako buruak iruzur egin dielakoan inbertsore eta bezeroei, piramide-egitura bat medio. 2014an urtebeterako babesletza-akordioa sinatu zuen Realak teknologiaren sektorean diharduen Qbao enpresarekin, eta 2015ean beste bost urtez luzatzea adostu zuten. Urtean 1,2 milioi euro jartzen ditu enpresa txinatarrak, eta Anoeta berriaren zati bat...
Read MoreReala eta ‘Panama Paperak’ | Jokin Aperribay: “Realak gaizki egin zuen zerbait, eta hori ordaintzen ari gara”
[2016-04-08] Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “2008a baino lehenago Realak gaizki egin zuen zerbait. Jokalariak kontratatu zituen modu ez zuzen batean, eta hori ordaintzen ari gara”. Elkarrizketa osoa Onda Cero irratian, gaztelaniaz. “La Real tuvo una práctica que no debió tener” (Noticias de Gipuzkoa) [2016-04-07] Imanol Lasak, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak, azaldu du Iñaki Badiolak jarritako salaketaren berri komunikabideen berri izan dutela, epaileek...
Read MoreAnoeta eraberritzeko obrak: lehiaketa hutsetik hastera behartua?
[2014-02-13] Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek “erabateko desadostasunoa” agertu du OARCren erabakiarekiko. Kexu agertu da Anoeta eta ingurua hobetzeko obrak atzeratu egingo direlako, baina estadio berria errealitate bihurtzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du. Alkateak defendatu egin du lehiaketa deitzeko prozesua, alderdi politiko guztien oniritzia izan eta “gardentasunez” jokatu dutelako. “Pleguek Europaren oniritzia ere bazuten”, nabarmendu du....
Read More
Iruzkin berriak