Claudia Chamorro (Gehitu), Hegosport LGTB futbol txapelketaz: “Aldarrikapena eta lehia, biak bat”
Hegoak LGTB elkarteak antolatuta, Hegosport zazpiko futboleko IX. txapelketa egingo da larunbatean Bilboko San Inazio kiroldegian. Euskal Herriko, Kataluniako edota Madrileko 100 jokalarik baino gehiagok parte hartuko du torneoan, Gehitu elkarteko emakumeek tartean. Taldeko kide Claudia Chamorrok eman dizkigu txapelketari eta oro har LGTB kolektiboak kirolean bizi duen errealitateari buruzko azalpen eta iritzia. Esan digu Hegosport torneoak bi osagai uztartzen dituela: aldarrikapena eta lehia:...
Read More“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua
Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta. Emakumezko epaile eta arbitro-laguntzaileek sufritzen duten indarkeria matxistaz...
Read MoreGeneroaren ikuspuntutik dekonstrukzio lan apur bat, Asterixen azkenari tiraka
Zesarren papiroa du izena Asterixen bildumako berrienak. Post honek komikiari buruzko kritika izan beharko luke, baina nahiago dut galiarren abentura berriko azken binetak eragin didan barne-eztabaidari heldu, emakumezko pertsonaien rola ardatz. Kontua da Asterixen komikiko azken marrazkian, Post Scriptum osagarrian, hiru gizonezko ageri direla kafetegi bateko terrazan hizketan. Laugarren figura batek erakarri du ordea nire arreta. Istorioari ez dio batere ekarpenik egiten, figurante hutsa...
Read MoreGenero ikuspegia kirol prentsan: gizarte androzentrikoaren ajeak
Susana Guerrero UMA Malagako Unibertsitateko irakasleak hainbat lan argitaratu du gaztelaniazko hedabideek erabiltzen duten diskurtso sexistaz. Zehazki kirol prentsaren lengoaiaz aritu da solasean José Luis Rojas kazetariarekin, Periodismo deportivo de calidad webgunean. Elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu, aintzat hartzekoak direlakoan, nahiz eta, zorionez, euskarazko hedabideetan ez den sumatzen espainiar kirol prentsari sarri darion naftalina...
Read MoreLilatoia, martxoaren 1ean; izen-ematea zabalik dago
Martxoaren 1ean egingo da Donostian 26. Lilatoia, emakumezkoen lasterketa herrikoia. Aurten aurrenekoz, Klub Atletiko San Sebastian elkarteak antolatu du, sortu zenetik “berdintasunaren alde” lan egin duenak, “eskola kiroletik hasita”. Izena emateko epea otsailaren 20a arte edo 3.800 dortsalak amaitu arte luzatuko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, astebetean 600 emakume baino gehiago inskribatu dira. Izen-ematea: Kirolprobak.com Lilatoia 11:00etan abiatuko da...
Read More
Iruzkin berriak