Gizonezkoak espazioaren jabe, igerilekuetan ere bai?
Igerileku estaliak ez dira nire habitat naturala, inola ere ez. Aspaldian ez dut silikonazko txano profesional horietako bat jantzi, luze bakoitzaren ostean igerileku ertzean atseden hartzeko, poker aurpegia mantenduta, hori bai. Bazterretako kaleak aukeratzen nituen igeri egiteko, erdikoak uzteko jende zailduagoari. Badakit, behin kalea hautatuta, eskuinetik joan beharko nukeela. Igeri “normal” egitean (krol estiloan) zintzo betetzen nuen araua, baina bizkarrez nindoanean...
Read MoreKirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?
Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio “ofizial” baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo beste erreferentziaren batena… Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere, Lluís Companys estadio olinpikoa adibidez. Bada, 150 horien artean, soilik...
Read MoreSuperheroi-komikien “gizontasuna” arriskuan: istorioen balizko “pobretzeak” ezkutatzen duena
AEBetan, superheroien komiki irakurle asko haserre dago, argitaletxeek erabaki dutelako presentzia handiagoa ematea ohikoak ez diren pertsonaia eta tramei, emakumezkoei eta “euren arazoei” alegia. Sare sozialetan begiratu azkarra emanda, ohartuko gara kontrako erreakzioak bi multzotan sailka daitezkeela. Batetik, irakurle batzuek diote ez daudela haserre komikietan emakume (eta homosexual) geroz eta gehiago dagoelako, baizik eta argitaletxeek erabaki dutelako urrats hori ematea...
Read More#MeToo kanpaina: San Antonio Spurs, animatzaile taldea kendu duen NBAko lehenbizikoa
San Antonio Spurs saskibaloi frankiziak erabaki du Silver Dancers emakumezkoen animatzaile taldea kentzea, eta sortzea familia osoari zuzendutako ikuskizunak eskainiko dituen talde mistoa. Erabakia, NBA ligako klub batek lehenbizikoz hartua, kokatzen da #MeToo kanpainaren testuinguruan, zeina sortu zen AEBetako zinemaren sektoreko hainbat emakumek salatu zutenean sexu abusuak sufritu dituztela. Spurseko ordezkarien hitzetan, zaleen artean nahikoa interes pizten ez zuelako kendu dute animatzaile...
Read MoreEmakumeak futbol estadioetara sartu ahal izango dira Saudi Arabian… senarra alboan baldin badute
Panenka aldizkariaren txioak jarri gaitu albistearen arrastoan: Saudi Arabiako emakumeak Jeddah, Damman eta Riyadh hirietako futbol estadiotara sartu ahal izango dira 2018an, baldin eta senarrekin baldin badoaz. A partir de 2018, Arabia Saudí permitirá a las mujeres acudir a estadios de fútbol… Acompañadas de sus maridos. ?? pic.twitter.com/AMu08anWz3 — Panenka (@RevistaPanenka) 2017(e)ko urriak 30 Mohammed bil Salman printzeak iragarritako erreformen baitan kokatzen da albistea....
Read MoreDanimarkako futbol selekzioko neskak greban, haien baldintzengatik protestan
Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak iragarri du ez duela Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko, larunbat honetan. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute. Erabaki horrekin, Danimarkako selekzioa 2019ko Munduko Txapelketatik at gera daiteke, Philip O’Connor Independent egunkariko kazetariak...
Read MoreBizikleta, indarkeriari aurre egin eta gizartea eraldatzeko tresna [dokumental-zikloa Donostian]
Karl von Drais alemaniarrak bizikleta asmatu zuela 200 urte bete direnean, Kalapie elkarteak #200BiZinema dokumental-zikloa antolatu du Donostian. Ernest Lluch kultur etxean proiektatuko dituzte lehen sortako hiru filmak, irailaren 11n, 12an eta 13an. Sarrera doakoa izango da. Urrian eta azaroan dokumental gehiago izango da ikusgai (programazioa aurrerago jakinaraziko dute). Irailaren 11n (19:00) Ovarian Psycos (2016), 72 minutu. AEB. Zuzendariak: Kate Trumbull-LaValle eta Joanna...
Read MoreAmatasuna eta kirola: 50 urtean Grand Slam bat irabazi duten emakumeen artean, soilik hiru dira ama
1968an teniseko “Open aroa” hasi zenetik, Grand Slam zirkuituko torneo bat irabazi duten emakume guztien artean, soilik hiru dira ama. Lau torneok osatzen dute Grand Slam zirkuitua, beraz, 50 urteotan 200 bat torneo jokatu dira. Haurra izan ostean lau torneo handietako bat irabazi zuen lehenbiziko tenislaria Margaret Court da: Australiako eta AEBetako irekiak eta Roland Garros irabazi zituen 1973an. Zazpi urte geroago haren herrikide Evone Goolangong-ek Wimbledon txapelketa irabazi...
Read More“Emakumeak sukaldera, gizonak estadiora”
Lyongo Olympique futbol taldeko zaleek irudiotan dituzuen pankartak erakutsi dituzte asteburuan, euren estadioan: Gizonezko baten siluetaren oinetan, “Estadioa” hitza eta harmailetara seinalatzen duen gezia; eta emakumezkoaren siluetaren oinetan, “Sukaldea” hitza eta estadiotik kanpora bidaltzen duen gezia. Mezua iraingarria da bere horretan, baina are inozo eta mingarriagoa da kontuan hartzen badugu emakumezkoen Lyongo Olympique futbol taldea dela munduko klub...
Read MoreGolik onena sartu duen emakumeari oparitu diote… xurgagailu bat!
Hala da. Marie Dølvik Markussen futbolari norvegiarrak xurgagailu bat jaso du opari, herrialde hartako Liga denboraldiko golik ederrena sartzeagatik. Horren inguruan galdetuta, ironiaz erantzun du jokalariak: “Gabon oparirik politena izan da. Zoragarria. Ohitzen naizen ikusi beharko da. Nola erabili ikasi behar dut”. @FutFemdelMundo twitter kontuko bizpahiru mezuri Ane Urkirik egindako bertxioek jarri gaituzte albistearen arrastoan: Marie Markussen ha recibido hoy el premio al...
Read More
Iruzkin berriak