Zergatik da hain konplikatua Londresen bizikletaz mugitzea?
Jay Foreman umoristak Why Isn’t Cycling Normal in London? bideoa 300.000 lagunek ikusi dute jada, duela lau egun Youtubera igo zuenetik. Zerrendatzen dituen oztopoek berdin balio dute beste hiri batzuetako panorama islatzeko ere. Aipatzen ditu autoekiko erakarpen-indarra, motordun ibilgailuentzat eraikitako errepide sarea, alokagai dauden bizikletak, mugikortasun politikak… eta bizikletentzako bide berezituak (“autoak eta bizikletak ezin baitira nahastu”,...
Read MoreBizikleta, indarkeriari aurre egin eta gizartea eraldatzeko tresna [dokumental-zikloa Donostian]
Karl von Drais alemaniarrak bizikleta asmatu zuela 200 urte bete direnean, Kalapie elkarteak #200BiZinema dokumental-zikloa antolatu du Donostian. Ernest Lluch kultur etxean proiektatuko dituzte lehen sortako hiru filmak, irailaren 11n, 12an eta 13an. Sarrera doakoa izango da. Urrian eta azaroan dokumental gehiago izango da ikusgai (programazioa aurrerago jakinaraziko dute). Irailaren 11n (19:00) Ovarian Psycos (2016), 72 minutu. AEB. Zuzendariak: Kate Trumbull-LaValle eta Joanna...
Read MoreErrepidean hildako ziklistengatik, legea aldatzeko eskaera
2013ko urriaren 21ean bizikletan zihoan Oscar Bautista harrapatu eta bertan hil zuen kamioi batek, Toledoko (Espainia) A-42 autobidean*. Gidariak aurrera jarraitu zuen, baina bospasei ordu geroago atxilotu egin zuen Guardia Zibilak. Epaileak, baina, ez du deliturik ikusi, “falta” hutsa baizik, eta gidariak ez du zigorrik jaso. Horren aurrean, Bautistaren emazte Anna Gonzálezek “Por una ley justa” (Lege justu baten alde) ekimena jarri zuen abian,...
Read MoreBidegorrien arriskuez ohartarazi nahi du “kamikaze” honek
Casey Neistat bizikletaz zihoan New Yorkeko kaleetatik, poliziak gelditu eta 50 dolarreko isuna jarri zionean, bizikletentzako bidetik kanpo joateagatik. Saiatu zen azaltzen zenbaitetan arriskutsuagoa dela errepidetik baino bidegorrietatik joatea, baina ez zuen polizia konbentzitu. Ez zela gezurretan ari demostratzeko bideo hau grabatu zuen. Tipoa astapotro samarra da, baina modu oso grafikoan erakutsi ditu bizikletentzako bideek gordetzen dituzten...
Read More“Pedalkadaz pedalkada, autorik gabeko herri garbia eraikiz”
Hitz horiekin amaitzen da Oñatiko Txirrinka bizikleta zaleen elkarteak egin duen Denon onerako, bizikleta bideoa. Hori baitu helburu elkarteak, txirrinduaren erabilera sustatzea, onuragarria delako erabiltzen dutenentzat, baita erabiltzen ez dutenentzat ere. “Bizikleta erabiltzaileen, oinezkoen eta motordun ibilgailuen arteko elkarbizitza sustatzea asmo garrantzitsua izan da eta izaten jarraitzen du elkarteko kideentzat”, diote. Zentzu horretan, aipatu bideoan bizikletan...
Read MoreZiklistak arautzea, automobil industriaren eta aseguru-etxeen iruzurra
“Hiri barnean bizikletan dabiltzanek kaskoa derrigor jantzi behar izatea eta zirkulazio-arauak zorroztea dute helburu automobil industriak, aseguru-etxeek eta Gobernu-funtzionarioek. ‘Guztiontzako eskubide eta betebehar berdinak’ tranparen argudioarekin, ahulenak kriminalizatzea besterik ez dute nahi, ziklistek jasan dezaketen balizko kalteen inguruko erantzukizuna saihestea, oinezko eta txirrindularientzako azpiegitura hobeak eraiki behar ez izatea, eta autoei zirkulazio...
Read More
Iruzkin berriak