2015eko kirol azalik onenak
FIFAko ustelkeria kasuak, dopina atletismoan, munduko igeriketa edota errugbi txapelketak, Europako saskibaloi kopa… Horiez guztiez gain, kirol agerkarien azaletan tarte berezia izan dute Paris birritan jipoitu duten atentatuek, Charlie Hebdoren aurkakoak batetik, azarokoek bestetik. Hainbat webgunek urte sasoi honetan egin ohi duen moduan, azalik onenak zerrenda batean bildu ditu José Luis Rojas kazetariak, kronologikoki sailkatuta. Ale benetan ederrak daude tartean: L’Equipe...
Read MoreBizikleta martxa Oñatin, Txirrinka eta natur eskolaren eskutik, Argia Egunaren bezperan
Larunbatean, hilak 19, bizikleta martxa egingo da Oñati inguruan, bi zatitan banaturik: bidegorrian zehar lehendabizi, eta auzoetan zehar ondoren. Umeekin egiteko modukoak izango dira bi txangoak, ia maldarik gabeak. Bizikletaren erabilera sustatzea xede duen Txirrinka elkarteari eta Natur Eskolari eskerrak eman nahi dizkiegu ARGIAtik, ekimena antolatzeagatik. Non dago San Prudentzio?: Google maps (urdinez markatutako ibilbidea autoen bideari dagokio, baina erreferentzia bezala baliagarria...
Read MoreGenero ikuspegia kirol prentsan: gizarte androzentrikoaren ajeak
Susana Guerrero UMA Malagako Unibertsitateko irakasleak hainbat lan argitaratu du gaztelaniazko hedabideek erabiltzen duten diskurtso sexistaz. Zehazki kirol prentsaren lengoaiaz aritu da solasean José Luis Rojas kazetariarekin, Periodismo deportivo de calidad webgunean. Elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu, aintzat hartzekoak direlakoan, nahiz eta, zorionez, euskarazko hedabideetan ez den sumatzen espainiar kirol prentsari sarri darion naftalina...
Read MoreMarcelo Bielsaren merezitako zaplaztekoa kazetarien gremioari
Marcelo Bielsak, Marseillako Olympique futbol taldearen entrenatzaileak, Athleticen ibilitakoak, kazetari frantziar batekin eztabaidatu zuen asteburuko partida aurreko prentsaurrekoan. Kazetariak esan zion taldeari gehien kostatu zaion jokalarietako bat zelairatu beharko lukeela. Bielsak ezetz, egokienak ikusten dituenak aterako dituela. Latza 25. segunduan ematen dion erantzuna 😀 Kazetariak: “Guk ez dugu deus pentsatzen; galderak egiten ditugu, besterik ez”. Bielsak: “Bai,...
Read MoreKirolariak protagonista dituzten TB iragarki irrigarrienak
Irrigarri, xelebre, arraro, lotsagarri, bizarro… ez nekien zein adjektibo jarri. Bi ondorio atera ditut: nagusia, japoniarrek ez dutela parekorik; bigarrena, 1980- 90eko hamarkadak artistikoki askoz ere oparoagoak izan zirela ondorengoak baino. Cristiano Ronaldo / Facial Fitness Pao Egia esan, Ronaldok ez du aurpegian masajeak emateko tramankulu japoniarra probatzen… https://www.youtube.com/watch?v=1c4O6FlEktc Leo Messi (eta Punset) / Bimbo Telebistako bi izar dinamiko eta...
Read MoreEspainiako futbol jokalaria, Homer erosteko ahaleginetan
Iragan astean simpsondarrek Iruñeko entzierroa korritu dutela genioen, 25. denboraldiko 16. kapituluko sarreran, hain justu. Bada, ez ginen ohartu kapitulu berean futbolaren inguruko pasadizo mordoa agertzen zela, Brasilgo Munduko Txapelketa aitzakia. Eszena batek dezenteko zalaparta sortu du Espainiako Estatuan: Brasilgo eta Espainiako futbol selekzioen arteko partida ari da arbitratzen Homer Simpson. Espainiako jokalari bati txartel gorria erakusten dionean, jokalariak billete-sorta bat...
Read MoreThe Simpsons, Iruñeko entzierroan giriz mozorrotuta
Hala da, simpsondarrek Iruñeko entzierroa korritu dute, 25. denboraldiko 16. kapituluko sarreran. Eserleku-zezen batzuen aurrean aritu dira lasterka. [Erdiko play ikonoa sakatzean pantaila beltza jarri eta publizitate leiho berria irekiko zaizue. Itxaron hamar segundo bideoa hasi arte. Publizitate leihoari dagokionez, blokeagailuren bat instalatuta ez baduzue…] “Norbaitek irakatsi beharko die gerrikoa zuzen jartzen. Badirudi lazoa Corte Ingles-en egin dietela”, dio...
Read More“Primizia duzue hau”… milaka lagunek ikusia duten arren
“Esklusiban emango dizuegu albistea”. Zenbatetan entzun-irakurri ote ditugu hitz horiek, hedabide guztietan oro har baina kirol prentsan bereziki. “Esklusiban? Nik beste nonbait entzun dut ba!”. Ez duzue sekula halakorik sentitu? Susmoek funtsik bazutela ikusi dut gaur, La libreta de Van Gaal blogean irakurritako Exclusivas en YouTube (Esklusibak YouTuben) artikuluan. Bi adibide bildu dituzte. Sport egunkariaren azalean zera irakurri dezakegu: “Esklusiba: Zubik Ter...
Read More“Sexia” naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan
Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino. Era berean, gizonezko kirolarien bikotekide, emazte eta ustezko maitaleek aukera handiagoa dute kirol prentsan agertzeko, gizonezkoen tamainako balentriak lortu dituzten emakumezko kirolariek baino. “Sexi”...
Read MoreAStapotroak
Ikusi bi argazki hauek. Barça vs Athletic (As) Ezer arrarorik sumatu al duzue? Hala da: beheko irudian Athletic-eko atzelari bat –arrasto horiaren gainean egon beharko litzatekeena, behetik hasita bigarrena– desagertu egin da. Madrilgo As egunkariak publikatu du argazkia, Bartzelonak sartutako golean, Dani Alves jokoz kanpo zegoela argi uzteko. Zein majaderori bururatu ote zaio argazkia hala manipulatzea? Eta publikatzeko baimena ematea? (Benetan, ez dakit kirol prentsak bezalako...
Read More
Iruzkin berriak