Seme-alaben partidetan biraoka aritzen diren gurasoentzako mezua: zein eskubide duzu horretarako?
Frank Martin da kazetarien aurrean mintzo dena, unibertsitate-mailako South Carolina Gamecocks taldeko entrenatzailea. Ez da bere taldeak jokatutako partidaz mintzo, ordea, baizik eta hamar urteko umeen arteko saskibaloi partidetan gurasoek erakusten duten jarrera maiz lotsagarriaz. Merezi du entzuteak (edo azpialdean duzuen euskarazko transkribapena irakurtzeak). “Badakit ez duzula nik baino energia handiagoa duen entrenatzailerik ikusiko nire taldeak jokatzen duenean. Nire semeak...
Read MoreEskola-kirola nola antolatu? Proposamenak berdintasun, parte-hartze edota adinaren inguruan
25 urte dira Eskola Kiroleko programak martxan jarri zirela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kirol-maila eta gaitasuna edozein izanik ere, haur guztiek kirola egiteko aukera izatea dute helburu programa horiek eta, zentzu horretan, eragileek barneratua dute etengabe eraldatzea eta behar berrietara egokitzea ezinbestekoa dela. Aurrera begirako pausuak zehaztea xede, “Eskola-kirol eredua. Gogoetak eta proposamenak” jardunaldia antolatu zuen Kirolaren Euskal Eskolak pasa den azaroan...
Read MoreGabarra, izebergaren punta
Kalapita ederra sortu du ditxosozko gabarrak. Badakizue, Athletic-eko neskek Liga irabazi dute baina ospakizunen baitan itsasadarrean barrurako ibilaldia ez sartzea erabaki zuen klubak, gizonezkoek iaz Superkopa irabazi zutenean ere ez zelako halakorik izan, gaizki ulertu ez badut. Entzungo zenituzten erreakzioak. Zale asko haserre agertu dira mutilek Liga irabazi dutenean –azkenekoz 1984an– gabarra atera delako, baita alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak ere. Zenbait kazetarik...
Read MoreKirol udalekuak: teknifikazio-gune, gurasoen aliatu, negozio-lerro
Zumarragako kaleetan ikusi dut kartela. Eibar futbol taldeko jokalari Dani Garciaren izena daraman campusa egingo da ekainaren 27tik uztailaren 1a bitartean, egunean lau orduz, 6 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta, 90 eurotan. Parte hartzaileek Adidasen ekipamendu osoa jasoko dute opari. Agian, 6 eta 12 urte bitarteko seme-alabak ditudanean, bitan pentsatu gabe eramango ditut hau bezalako teknifikazio-ikastaroetara, haien ilusioa ez zapuztearren, “klaseko arraroak” senti ez...
Read More“Umeak dira, ez zaitez hooligana izan”
Ikusleek –gurasoek bereziki– futbol zelaietan maiz erakusten duten jarrera salatu aldera, bideoa sareratu du Bartzelonako Brafa Fundazioak. Umeak dira “Ez zaitez holigana izan” ekimeneko protagonistak, futbolean “ongi pasatzeko” jokatzen duten horiek. Iturria: La...
Read More
Iruzkin berriak