Euskal selekzioa: Talka, ofizialtasunaren aldekoen artean ere bai
Euskal selekzioaren afera zeresan ugari ematen ari da egunotan, publiko egin ostean pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiako ahal izateko ituna egin dutela EAJk eta PSOEk, Espainiako Kirolaren Lege berriaren bueltan. Egoera zertan den jasoko dut artikulu honetan, baloraziorik egin gabe oraingoan ere. Atzo urrats berria eman zuen selekzioen inguruko ekimenak. Eitb.eus-en irakurri dugu albistea: “Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Kirolaren Lege berria onartu du (…) Hala,...
Read MoreAsiako Neguko Jokoak: hutsetik eraikiko den urrezko hiri bat eta hiru heriotz zigor
Kirol ekitaldirik handienen abaroan hartzen diren erabaki sozio-ekonomiko-politikoek jada nekez harrituko nindutela pentsatzen nuen, baina egunotan ikusitako bideo eta argazki-muntaia deigarriek erakusten dute errealitateak etengabe egiten duela urrats bat haratago, fikzioa bera gainditzeraino batzuetan. 2029ko Asiako Neguko Jokoak egingo dira Saudi Arabian, Jebel al Lawz inguruko mendietan, Jordaniako mugatik hurbil. Alde batean basamortua, bestean Itsaso Gorria. Erdian, ezer gutxi, oraingoz....
Read MoreRaül Romeva: “Helburua ez da presoak kirolari olinpiko bihurtzea, herritar aktibo baizik”
Raül Romeva i Rueda analista eta politikari katalana 2018ko martxoaren 23az geroztik dago preso Lledoners-eko espetxean. Generalitateko bozeramaile eta Kanpo Harremanetarako kontseilaria izandakoari sedizio delitua leporatu dio Pablo Llarena epaileak, 2017ko independentzia aldarrikapenarekin lotuta. Kirolak birgizarteratze erreminta moduan duen garrantziari buruzko doktore-tesia egiten ari da gaur egun, eta horren inguruan elkarrizketa egin dio Fosbury aldizkariko kazetari Víctor Núñezek....
Read MoreBibradore bat eta depilatzeko argizaria, squash torneo batetako emakumezkoentzako sariak
Pentsatzen duzunean emakumezko kirolariek sufritu beharrekoak jada sufritu dituztela eta gauzek hobera egingo dutela derrigor, ikusten duzu zein opari jaso duten Asturiaseko squash txapelketako emakumezko onenek eta… Benetan?! Bibradore bat, depilatzeko argizaria eta gogorguneak leuntzeko lima elektrikoa?! Lehen kolpean, jokalariak mutu geratu ziren. Ez nau harritzen, nik ere ez dakit zer demontre esan. Ez dakit antolatzaileek buruan zer zuten. Sikiera gizonezkoek ere opari bera jaso...
Read More‘The Pegasus Dream Tour’: Joko Paralinpikoen lehenbiziko bideo-joko ofiziala
Mugikortasun urritua daukaten pertsonak dira The Pegasus Dream Tour bideo-jokoaren protagonistak. Hajime Tabata ari da hura diseinatzen, Final Fantasy XV jokoaren zuzendaria, besteak beste. Joko Paralinpikoen lehenbiziko bideo-joko ofiziala da; 2020an aurkeztuko dute, Tokioko Jokoak hasi baino lehen. Desgaitasunak dituzten heroiak izango ditu protagonista, sektorean ohikoa ez dena. Ez da, halaber, ohiko atletismo-jokoa izango; rol jokoa da, kokatua Pegasus City fantasiazko metropolian, non Joko...
Read More‘SOS Pirineus’ koordinadora, 2030eko proiektu olinpikoaren aurka
Herrialde Katalanetako hainbat kolektibo ekologistak SOS Pirineus koordinadora sortu dute, borroka guztien topagune izan eta Pirinioetako ingurumena eta bizi baldintzak mehatxatzen dituzten arriskuez ohartaraztea helburu. Begi-puntuan duen proiektuetako bat 2030eko Neguko Joko Olinpikoena da, ‘Pirineus-Barcelona’-k bere hautagaitza aurkeztu baitu. Eski pistak zabaltzearen, errepide berriak eraikitzearen, autopista elektriko berrien edota meategien gehiegizko ustiatzeen aurka dauden...
Read MoreGizonezkoak espazioaren jabe, igerilekuetan ere bai?
Igerileku estaliak ez dira nire habitat naturala, inola ere ez. Aspaldian ez dut silikonazko txano profesional horietako bat jantzi, luze bakoitzaren ostean igerileku ertzean atseden hartzeko, poker aurpegia mantenduta, hori bai. Bazterretako kaleak aukeratzen nituen igeri egiteko, erdikoak uzteko jende zailduagoari. Badakit, behin kalea hautatuta, eskuinetik joan beharko nukeela. Igeri “normal” egitean (krol estiloan) zintzo betetzen nuen araua, baina bizkarrez nindoanean...
Read MoreKirol-megalomania: ‘La Vuelta’ hasiko da Torreviejan, non eta Espainiako herririk pobreenean
2019ko Espainiako txirrindulari itzulia, La Vuelta, abuztuaren 25ean abiatuko da Torreviejatik, 18 kilometroko erlojuz kontrakoarekin. Kuriosoa da –nolabait definitzearren–, hura baita Espainiako Estatuko herririk pobreena, gogorarazi duen moduan Ciclismo2005 blogariak, lasterketaren datorren urteko edizioari buruzko analisian. Pentsatzekoa da agintariek zein argudio erabiliko duten diru xahuketa justifikatzeko: herriak bueltan jasoko duena, zuzenean (egun horretan hotelek-eta irabaziko...
Read MoreKaleko artea eta kirola, harreman osasuntsua… gurean ere bai?
Urtea agurtzeko plazaratzen den “top10” zerrenden artean mordoa dira kirolari buruzkoak. Golik edota saskiratzerik onenak, lasterketarik ikusgarrienak, balentriarik aipagarrienak, bitxikeriarik bitxienak… denetik aurkituko dugu, baita kirola eta artea uztartzen dituztenak ere, BBCko hau bezala: Munduko 8 kirol-mural onenetakoak. Ezagunak zaizkigun kirolarien erretratuak dira ia denak: Jurgen Klopp, Neymark, Messi, Lebron James, Ronda Rousey, Usain Bolt, Muhammad Ali, eta...
Read MoreKirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?
Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio “ofizial” baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo beste erreferentziaren batena… Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere, Lluís Companys estadio olinpikoa adibidez. Bada, 150 horien artean, soilik...
Read More
Iruzkin berriak