Force with control, teknologiaren indarra
Duela gutxira arte talde herbeherear, alemaniar, frantziar eta bereziki italiar eta espainiarrak ziren nagusi goi mailako txirrindularitzan. Orain, ordea, estatubatuar eta britainiarrak dira indartsuenak. Tropela ingelesez mintzo da. Aurrerapen teknologikoek pisu handia dute Lance Armstrong-en Radio Shack bezalako taldeetan. Psikologoek, biomekanikariek, nutrizionistek… lagun ugarik parte hartzen dute perfekzioa xede duten proiektu anbiziotsuetan. Aurten, AEBetako hiru talde –Radio...
Read More“Guardiola paradigma” eta Bulgaria anarkikoa
“Badakigu Guardiolaren fotoa zergatik sartu duzun”, esan genion duela bi aste Onintza Irureta lankideari, “nork irakurriko du bestela eleaniztasunari buruzko zure artikulua?”. Zuzen genbiltzan, erreportajeaz jende askok hitz egin baitigu. Badakit estrategia hori bere horretan plagiatzea, inolako aldaketarik egin gabe, apur bat lotsagarria dela. Baina, kasualitatez, Iñaki Irizarren Ekintzailetasuna blogeko artikulu bat irakurtzeko gomendatu didate aste honetan bertan,...
Read MoreTAV Baskonia
Barrenak askatzera noa… Saskibaloia gustuko dut. Barçazalea naiz txikitatik. Caja Laboralekoak dira koadrilakoak, badakizue, TAU ohiaren aldekoak. “Barçak dirua du, TAUk borrokarako grina”, kokoteraino naukate Caracter Baskoniarekin. Zoritxarrez, noizean behin izaten dut euren odol beroa apaltzeko aukerarik. Pasa den asteburuan lortu nuen azkenekoz, Baskoniako jokalarien kamisetetan, Caja Laboral-eko logoaren azpian, “TAV Y Euskadi” publizitatea ikusi...
Read MoreTwitter, kirolarientzako mesede ala kalte?
Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko euren iritzia. Bada, polemikak AEBetara egin du...
Read MorePedro Horrillok ARGIAn: “Pentsatzen ez duen txirrindularia ere ez da existitzen”
80 metro. 80 metroko amildegi batetik erori zen larunbatean Pedro Horrillo txirrindulari ermuarra, Italiako Giroko 8. etapan [ikusi bideoa]. Hari laguntzera jaitsi ziren sorosleek uste zuten ez zutela bizirik aterako. Erratu egin ziren, baina Horrillok txikituta du gorputza. “Berriro bizikletan ibiliko da, baina ez profesional bezala”, esan du Rabobank taldeko medikuak. Izugarri gogorra da gertatutakoa. Putada latza. Horrillok, burua kaskoa eramateko soilik balio ez duela erakutsi...
Read MoreZinemara, futbola ikustera (falta zena…)
Geroz eta jende gutxiago joaten da zinema aretoetara. Sarrera + kokakola + palomitak = 10 euro. Gehi aparkatzeko arazoak-eta. DVDak nagusitu dira. Oro har, futbol zelaietara ere geroz eta jende gutxiago joaten da. Telebista nagusitu zaie. “Eta futbol zelaiko giroa zinemara eramaten badugu?”. Jaume Roures Mediapro taldeko akziodunaren ideia da: 2009-2010 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako partida onenak zinema aretoetan eskainiko dituzte. Jaume Roures Bartzelonan jaio zen 1951n....
Read MoreEuskal Bizikleta, UCI Pro Tour-en biktima
“Euskal Bizikletak eta Euskal Herriko Itzuliak bat egin dute”, zioen hainbat hedabidek pasa den otsailaren 5ean plazaratutako titularrak. Eta beherago: “Bi itzulien antolatzaileek, Euskal Bizikleta Elkarteak eta Diario Vasco-ko Kirol Antolakuntzak, elkarte berria sortu dute: Euskadi Txirrindulari Antolakuntzak. Elkarte horrek antolatuko ditu aurrerantzean Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa, UCI ProTour ligan dauden Euskal Herriko bi lasterketak”. Albisteak ez...
Read More
Iruzkin berriak