Black is argi-iluna
– Eta, gustatu al zaizu Ferminen komikia? – Fermin, Cano eta Alder… – Bai, tira… Gustatu al zaizu? Ni ez nau guztiz ase. Ez dakit komikien lengoaia kontrolatzen ez dudalako den edo zer, baina… Erreferentzia historiko gehiegi ditu, eszenatoki askotxo. Ez da sinesgarria tipo batek bere bizitzan Harlem, Malcolm X hil osteko protestak, Pantera beltzak, Velvet Underground, Che Guevara eta abar ezagutzea. – Black is Beltzak sentsazio berarekin utzi nau ni....
Read MoreSelma eta Anya, Maite eta Vera
Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den erizain bosniarra da Selma, Habiak komikiko protagonistetako bat. Abiadura Handiko Trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharra zaintzera etorri da. Anya gazteak institutua ez du oso gustuko. Begiko duen mutilak ez dio jaramonik egiten, bere abizen errusiarra ahoskaezina da eta, pentsatzen duenez, soberan dauzka kilo batzuk. Eskolatik bueltan zulo batera erori eta Emily izeneko mamua ezagutu du… Halaxe...
Read MoreZebraren argi-ilunak
New Orleans, 2007. Ilargi betea. Soldatapeko bi hiltzaile beltzen arrastoari segika ari da polizia. Haietako bat atzeman dute. Bigarrenak, ordea, ihes egitea lortu du, gauerdian azala zuri bilakatu baitzaio tupustean… Giza Otsoa bezalako mito klasikoak literatura beltzarekin edo Quentin Tarantinoren zinemarekin elkartzen diren bidegurutzean kokatzen da Zebra efektua, komikiaren kontrazalean irakur daitekeenez. Gustuko ditut literatura beltza, Tarantino basatiena, haren umore sasikumea;...
Read MoreAsterix eta piktoak: Zaharrak berri
[Ez dut uste komiki kritika honetan spoiler gehiegi idatzi dudanik, baina Asterix eta piktoak irakurtzeko asmotan bazabiltzate, hobe duzue hemendik alde egitea. Ezuste gutxi eskaintzen du istorioak, daudenak aurrez ezagutzeko] Goscinny gidoilaria 1977an hil zen, eta harrezkero Uderzo marrazkilariak egin ditu Asterix bildumako komiki guztiak, Zerua buru gainera datorkigu tartean –irakurle batzuen zoritxarrerako–. Liburu berriak, ordea, ez darama haren sinadura, Jean-Yves Ferri gidoilariarena...
Read MoreLupus: Zientzia fikzio lurtarra. Ederra.
Zientzia fikziozko komikia da, baina ez da zientzia fikziozkoa. Lupus-ek baditu zientzia fikzioaren ohiko osagaiak: espazio-ontziak, robotak, planeta bitxi ezezagunak… Oskol futurista horren azpian, ordea, denboraz kanpoko istorioa ezkutatzen da, road moviea bailitzan abiatzen den lehenengo atalaren hondarrean azaleratzen hasten dena. Harremanei buruzko zuri-beltzezko istorioa baita azken finean, maitasun istorioa nahiago baduzue. Inkomunikazioa, bakardadea, adiskidetasuna, zalantza eta...
Read MoreIncal: galaxia paraleloetan katramilatua
Nahitaez irakurri beharreko komikia dela uste du jende askok. Liburua utzi zidanak ere gauza bera pentsatzen du. Laga zidanean, ordea, gomendio bakar baina “inportantea” eman zidan: “Irakurtzen hasi baino lehen erre ezazu peta bat”. Garesti ordaindu nuen jaramonik egin ez izana. El Incal baino kabroiagorik! Komikiak umeentzako direla diotenei eskatuko nieke liburu hori irakurtzeko, eta ondoren idatzi dezatela fundamentuzko testu iruzkin bat, argumentuaren nondik norako guztiekin eta...
Read MorePololoak 3: Trilogia probokagarriaren amaiera apala
Guztioi pasa zaigu. Zerbaiten esperoan denbora asko ematen dugunean, dastatu ostean zapore gazi-gozoa lagatzen digu. Halako zerbait gertatu zait Patxi Gallegoren Pololoak trilogia iraultzaileari amaiera eman dion komikiarekin. Tamaina honetako trilogia kaleratzeak zein sakrifizio eskatzen duen imajina dezakegu. Helduentzako komikia euskaraz. Ausartzea ere! 600 orrialde bete dituen bost urteko lan eskerga latza. Eta imajinatzen ez bagenuen, Patxi Gallegok (Errenteria, 1973) berak esan digu...
Read MoreMalet-Tardi bikotearen klasikoa
Reyerta en la Feria Léo Malet / Jacques Tardi Norma Editorial (1. edizioa: 1997) 78 orrialde, zuri-beltzean Atsegin dut liburutegira joan eta Berrienak apaletik bi pausora, komikiari eskainitako gunean, Reyerta en la Feria moduko klasikoak aurkitzea. Heldu berri diren liburuei begiratu azkarra eman ostean, denbora gehiago pasa ohi dut gustuko aleen artean saltseatzen, sarri, nobedadeekin arriskatu baino, nahiago dugulako aseko gaituela badakigun liburua hartzea. Oraingoan ere merezi...
Read MoreEstilo aniztasuna galbide
Corto Cuentos Borja Crespo / Chema García Astiberri – 2009 128 orrialde, koloretan. 17 euro http://corto-cuentos.blogspot.com Getxoko Komiki eta Manga Azokan erosi zuen nire lagunak Corto Cuentos liburua, Astiberri argitaletxearen estandean. Komikiak atsegin ditu, baina ez da ohiko irakurlea. Gehiago gustatzen zaizkio argazki, koadro eta marrazki koloretsuak. Horregatik erosi zuen Corto Cuentos, Chema Garciaren irudiek erakarri zutelako. Arrazoi eman nion, ilustrazioak ederrak dira,...
Read MoreNola eutsi gizatasunari, putakumez inguratuta zaudenean?
Frau Tovarich. La Camarada Jun Matsuura (La Cúpula, 2009) 138 orrialde, zuri-beltzean 12 euro FRAU TOVARICH manga komikia dela irakurri dugu Público egunkariaren erreseinan. Jun Matsuuraren (Bartzelona, 1980) aita Japoniarra da eta irakurleak, agian, sumatuko du herrialde hartako komikien eraginik. Egile kataluniarraren estreinako nobela grafikoan, ordea, marrazteko estilo europarra gailentzen da. II. Mundu Gerraren krudelkeria erakusten du liburuak. Joannes Matthäus da protagonista...
Read More
Iruzkin berriak