Selma eta Anya, Maite eta Vera
Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den erizain bosniarra da Selma, Habiak komikiko protagonistetako bat. Abiadura Handiko Trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharra zaintzera etorri da. Anya gazteak institutua ez du oso gustuko. Begiko duen mutilak ez dio jaramonik egiten, bere abizen errusiarra ahoskaezina da eta, pentsatzen duenez, soberan dauzka kilo batzuk. Eskolatik bueltan zulo batera erori eta Emily izeneko mamua ezagutu du… Halaxe...
Read MoreAsterix, gaur; Tintin… 2052an!
Gaur argitaratu da Asterix eta piktoak, heroi galiarren abenturak biltzen dituen komiki berria. Goscinny gidoilaria 1977an hil zen, eta harrezkero Uderzo marrazkilariak egin zituen bildumako komiki guztiak. Liburu honek, ordea, ez darama haren sinadura, Jean-Yves Ferri gidoilariarena eta Didier Conrad ilustratzailearena baizik. Frantziarrak biak, 1959an jaio ziren, Asterixen lehendabiziko abentura –Asterix galiarra– publikatu zen urtean hain justu. Asterix eta Obelixek komiki honetan...
Read MoreTwitter eta Facebook, gure tekno-gurasoak
“Barnean dudan umearen arreta asebetetzen duten tekno-gurasoak dira Twitter eta Facebook. Baina sekula ez didate esango entzun nahi ez dudan ezer”. (Marc Maron) – El...
Read MoreWebkomikiak. Aitor Erañaren “RIP”, saritua
Webkomikiak izeneko podcast-artxiboa Entzutekoak karpetan sartu nuen duela hilabete inguru. Beste hainbat artxiboren moduan, zulo beltzean galtzeko arriskua zuen Radio3-ko saio hark ere. Duela bizpahiru egun erreskatatu egin nuen, ordea, eta horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña gasteiztarrak irabazi zuela iaz webkomiki onenaren saria Madrilgo Expocomic azokan, RIP obrarekin. Tira, horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña 2009an hasi zela sareratzen hilerri bateko gora-beherak...
Read More
Iruzkin berriak