Denis Urubko himalayista, bakarrik K2rantz: Badu zentzurik?
Ostiralean, hilak 23, Denis Urubko mendizale kazakhstandar-poloniarra bakarrik abiatu zen K2ren tontorrerantz, bere espedizioko liderrari entzungor eginez. Sarri aipatu duenez, berarentzat negua otsailaren 28an amaitzen da. Horregatik erabaki omen zuen oinarrizko kanpalekutik bakarrik abiatzea: tontorrera data hori pasata iritsiz gero, ez litzateke “neguan egindako igoera” izango. Ziur badela arrazoi gehiago (arazo pertsonalak tarteko), baina ez gara horretan sartuko. Azken...
Read MoreZenbat diru behar da Everest igotzeko?
Eskalatzaile gehienek 40.000 euro inguru ordainduko dute 2017an, Alan Arnette mendizale eta kronistak bere blogean jasotako datuen arabera. Nepaletik ala Tibetetik igo, eta “erosotasun”/”segurtasun” maila apal ala handiagoarekin egin, ordaindu beharreko kopurua desberdina izango den arren, gutxi gora-beherako batez bestekoa zifra horretan kokatu du Arnettek, sektorean lan egiten duen hainbat enpresak emandako datuetan oinarrituta, How much does it cost to climb mount...
Read MoreThe North Face edota Columbia markako arropetan substantzia toxikoak aurkitu ditu Greenpeacek
Greenpeace erakundeak “gizakien osasunerako eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren substantzia toxikoak” aurkitu ditu The North Face, Columbia, Patagonia, Mammut eta Haglöfs marketako mendiko arropetan. Salatu duenez, haien jantziak inpermeabilizatzeko PFC (per- eta poli- fluorokarbonatoak) bezalako konposatu toxikoak erabiltzen jarraitzen dute, euren burua “naturarekin konprometitutako enpresa jasangarri gisa” aurkezten duten arren. 40 produktu aztertu ditu...
Read MoreEhunmilak 2015, txorien begietatik
Ehunmilak asteburuan egindako 168 kilometroko mendi lasterketaren airetik grabatutako irudiak jaso ditu Gattiken Produkzioak-ek bideo eder honetan: https://www.youtube.com/watch?v=LnWGGq0qNsE Argazki-galeria ere sareratu dute:...
Read MoreZergatik itxi beharko lukete Everest? (4 arazo nagusiak)
Nepal astindu duen lurrikarak eta goi-mendietan eragin dituen elur-jauziek (ber)piztu egin dute espedizio gaindosiaren inguruko eztabaida. “Everest jendez lepo eta oso zikin dago”, idatzi du Justin Wm. Moyer kazetariak The Washington Post egunkarian. “Azken bi urteotan sekula baino mendizale gehiago hil da bertan“, nabarmendu du. “Alpinista asko kexu da Everesten komertzializazioaz, tontorrerako bidea auto-ilarekin alderatzeraino”, zioen duela urtebete...
Read MoreEuskal selekzioko mendi korrikalariekin saio irekia Zumarraga-Urretxun
Datorren igandean, otsailak 22, mendi lasterketetako Euskal Selekzioko kideak Zumarraga eta Urretxun izango dira. Entrenamendu gisa, maiatzaren 23an egingo den UZTRAIL lasterketaren ibilbide eraberritua osorik beteko dute, edonorentzat irekia dagoen korrika saioan. Ez dago izena eman beharrik, ezta ezer ordaindu beharrik ere. Goierri Garaia mendi lasterketako kideek jakinarazi dute anoa-gune txiki batzuk jarriko dituztela 22 kilometroko ibilbidean. Aukera benetan polita da selekzioko atleten...
Read MoreHernioko gurutzeak: argazki zaharrak
Mendizaleen kexek bultzatuta, eta inguruko udalen eta Erniozale kultur taldearen ekimenez, tontorra hartua zuten gurutzeak kentzen hasi ziren duela urtebete. “Azken hamarkadan asko ugaritu dira eta Hernioko tontorra kanposantu itxura hartzen ari zen”, azaldu du Albizturko alkate Gregorio Iraolak Aiurri aldizkarian. “Oso zilegi da norbere familiartekoak gogoratu nahi izatea, baina hau ez da oroigarriak jartzeko toki egokia. Herri guztietan ditugu hilerriak eta jende gutxik...
Read MoreJoska Natke (‘Mendira’): “Euskal mendizale gehienok nahi dugu presoak etxera itzultzea”
Uztailean aurkeztu zuten hainbat eskalatzailek Mendira ekimena, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri mugimendua. Kolektiboko kide Joska Natke zaldibiarrarekin izan gara haren lantokian, Donostiako Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan, egitasmoaren zioez eta larunbatean Oiartzunen egingo den jaialdiaz hitz egiteko. Inork ez al dizue esan kirola eta politika ez direla nahastu behar? Egia esan kritika zorrotzagoak espero genituen. Uztailean aurkezpen prentsaurrekoa eman zuten Zuriñe...
Read More
Iruzkin berriak