“Markaz Tulkarem”: Palestinako errealitatea futbolaren begietatik erakusteko proiektua
Lau sortzaile nafarrek (Joseba Zabalza argazkilariak, Helena Bengoetxea errealizadore eta diseinatzaileak, Iván Pastor Hordago-El Salto aldizkariko kazetariak eta Rubén Marcilla errealizadore eta ekoizleak) crowdfunding kanpaina abiatu dute, Palestinako Markaz Tulkarem futbol talde profesionalaren eta errefuxiatuen eremuen inguruko argazki-liburua plazaratu eta erakusketa ibiltaria prestatzeko. 2017ko azaroan eta aurtengo maiatzean izan dira Palestinan, Zisjordania iparraldeko Tulkarem...
Read MoreItaliako Giroa hasiko da Israelen, baina ez nahastu kirola politikarekin
Italiako txirrindulari itzulia Israelen hasiko bada, hasiko da dirua jarri duelako. 10 milioi euro gutxi gora-behera. Netanyahuk, bideoa grabatu duenak non ikus daitekeen nola “entrenatzen” duen Israel CA taldeko ziklistekin, 10 milioi euro jarri ditu, besterik gabe, txirrindularitzaz gozatu eta gozarazi nahi zuelako (ejem). Baina tira, kirola eta politika ez direla nahasi behar, eta hau ez dela une egokia Palestinarren sufrimendua salatzeko eta hori guztia. Ezta, bide batez,...
Read MoreBartzelonatik espainiar kartzeletara: Askatasunaren alde korrika
“Correm per la Democràcia” kolektiboak antolatuta, KMS per la Llibertat errelebo-korrikaldia egingo da apirilaren 27tik 30era bitartean, Bartzelonan hasi eta Alcalá Meco, Soto del Real eta Estremerako espetxeen ateetan bukatu, preso politikoei babesa adierazteko. 300 korrikalarietako bakoitzak 10-13 kilometro egingo ditu, lauko taldeetan, ibilbideak dituen 700 kilometroak osatu arte. Azken zatia oinez egingo dute lasterka arituko diren herritarrek bezala beste hainbat jendek ere, tartean...
Read MoreGizonezkoen futbol talde bat entrenatu behar zuen emakumearen fitxaketa zapuztu du matxismoak
Paula Navarro entrenatzaile txiletarrak “historia” egin behar zuen: Santiago Morning gizonezkoen 2. mailako futbol taldea zuzenduko zuela iragarri zuen Miguel Nazur presidenteak. Aitzindaria izango litzateke, gaur arte emakume bakarrak ere ez baitu gizonezkoen talde bat entrenatu. Azkenean, baina, presidenteak atzera egin du, klubeko eta haren inguruko zenbait kideren erreakzioak bultzatuta: Luis Faúndez, presidente-ordea: “Emakume batentzat ez litzateke erraza izango...
Read MoreAnne Frank irain bezala baliatzeagatik, haren testigantza estadioan entzun beharko dute Lazioko ultrek
Kokatze aldera: Lazio eta Erroma futbol taldeko ultrek gorroto dituzte judutarrak… besteak beste. Hiriburuko taldeak dira biak, eta estadio berean jokatzen dute, asteburu batean batak, hurrengoan besteak. Erromatar ultrek hego-harmailan ikusten dituzte partidak, iparraldekoan Laziokoek. Laziok Estadio Olinpikoan jokatutako azken partidan, ordea, hego-harmailan jarri ziren, iparraldekoa itxi egin baitzuten, aurreko partidan Sassuolo taldeko jokalari beltzen aurkako irain arrazistak jaurti...
Read MoreFARC eta bere futbol talde profesionala: Gerrillariek ere “gol!” egin nahi dute oihu
Alderdi politiko bilakatu den FARCek futbolari gazteak hezi eta profesional bihurtzea du helburu, erakundeko Kirol Zuzendaritzako kide Edgar Cortések adierazi duenez. Blu Radio irratian egin dioten elkarrizketan, azaldu du vereda-guneetan futbola eta oro har kirola oinarri duten ekimenak burutuko dituztela, gizarteratzea xede. Asmoa da gazteak trebatu, erregional mailan jokatuko duten taldeak osatu eta denborarekin hiru talde profesional izatea La Paz F.C. izenpean, B mailakoa eta 20 urtez...
Read MoreSinbologia nazia, Ku Klux Klanen maskarak… eta UEFA (oraindik) isilik
Apirilak 21, futbol partida Ukrainan: Dynamo Kiev vs Shakhtar Donetsk. “%100 zuri” zioen harmailetan paratutako kartel handi batek. Haren atzean zeuden Kieveko ultrek, maskarak eta buzo zuriak jantzita, nazien svastika eta beste zenbait ikur erakutsi zituzten. Bazen Ku Klux Klanen txano ezaguna jantzi zuenik ere. Antza, haien asmoa zen UEFAko ordezkariei ongi-etorria ematea, joan zirenak 2018ko Txapeldunen Liga hartuko duen estadioaren ingurukoak ezagutzera, RT agerkariak nabarmendu...
Read MoreEspainia-Israel partidan, palestinarren eskubideak aldarri
“Txartel gorria Israeli” plataforma osatzen duten kolektiboek deituta, Palestinaren aldeko manifestazioa egingo da gaur, ostirala, Xixonen (Espainia), Atzo Hegoafrika, gaur Israel lelopean, 19:00etan. Molinon futbol zelaiaren aurrealdean amaituko da, Espainiako eta Israelgo selekzioek jokatuko duten estadioan. Gehienera ere 300 metrora hurbilduko dira manifestariak, zonaldea hartua duten segurtasun indarrek ez baitiete gehiago gerturatzen utziko. Han daudela, txartel gorriak...
Read MoreTour de Trump: Etxe Zurirako hautagaiak txirrindularitza lasterketa bat sortu zuenekoa
Aho bete hortz laga gaitu BBCren webgunean aurkitu dugun albisteak: Donald Trump AEBetako presidentetzarako hautagai errepublikarrak Tour de Trump lasterketa sortu zuen 1989an. “Uste dut Frantziako Tourra bezain garrantzitsua izatera helduko dela”, esan zuen estreinako edizioan 10 etapa zituen lasterketaz. Eta zentzu batean hala zen, soilik Frantziako Tourrak banatzen baitzituen dirutan Tour de Trump-ek baino sari potoloagoak. Ibilbide laburra izan zuen, ordea. Bitxikeria ugari...
Read MoreArmen erabilerari buruzko eztabaidaren erdian, kirolariek pistolak opari
CrossFit Games txapelketako irabazleek Glock enpresa babeslearen suzko pistola bat jasoko dute opari, antolatzaileek Facebook bidez jakinarazi dutenez. Iragarpenak zalaparta eragin du AEBetan, ez soilik herritarren artean, baita parte-hartzaileen eta Reebok bezalako gainerako babesleen artean ere. “Nahiz eta CrossFit-aren oinarriak jarduera militarrari eta lehen laguntzari loturik dauden, ez gatoz pistolak oparitzearekin bat, bereziki kontuan hartuta azkenaldian AEBetan...
Read More
Iruzkin berriak