Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin?
Zuetako batzuek gogoan izango duzue Alan Shearer futbolari ingelesa. Beste inork ez du lortu Premier ligan hark bezainbeste gol sartzea: 260. Horietatik 50 bat buruz lortu zituen. “Sartu nuen gol bakoitzeko 1.000 bider praktikatu nuen”, dio gaur egun 47 urte dituen aurrelari ohiak. Bera da BBC telebista kateak emititu duen Football, Dementia and me (Futbola, dementzia eta ni) dokumentaleko protagonista nagusia. Ba al da loturarik baloia mila bider kolpatzearen eta zahartzean...
Read MoreThe North Face edota Columbia markako arropetan substantzia toxikoak aurkitu ditu Greenpeacek
Greenpeace erakundeak “gizakien osasunerako eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren substantzia toxikoak” aurkitu ditu The North Face, Columbia, Patagonia, Mammut eta Haglöfs marketako mendiko arropetan. Salatu duenez, haien jantziak inpermeabilizatzeko PFC (per- eta poli- fluorokarbonatoak) bezalako konposatu toxikoak erabiltzen jarraitzen dute, euren burua “naturarekin konprometitutako enpresa jasangarri gisa” aurkezten duten arren. 40 produktu aztertu ditu...
Read MoreRio 2016: Joko Olinpikoetan zika birusa borrokatzeko neurri bereziak
Eltxo baten (Aedes Aegypti edo Aedes albopictus) ziztadagatik transmititzen da zika birusa. Gogor zigortu du Brasil –Latinoamerika osoa oro har– azken hilabeteotan. Haurdun diren emakumeengan arreta berezia jarri dute agintariek, umeengan malformazioak eragin ditzakeelakoan. Dengea, sukar horia edota chikungaña izeneko gaixotasunaren antzekoa da, baina ez da hain larria, Kolonbiako El Tiempo egunkarian irakurri dugunez. Joko Olinpikoak abuztuaren 5ean hasiko dira, eta Rioko agintariek...
Read More‘Seinaleak II’ komikia, genero-indarkeria saihesteko erizainentzako tresna berria
Emakumeek sufritzen duten ziber-indarkeria du oinarri Seinaleak II komikiak. SATSE erizaintza sindikatuak argitaratua, gazteek sarean bizi ditzaketen egoerak islatzen ditu gida-liburuak. “Gazteek garrantzia handia ematen diete Interneti eta gizarte sareei; mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu”, azaldu dute sindikatuko kideek: “Komikiaren helburua indarkeria salatu eta gazteei mezu alternatiboa helaraztea da. Maitasun erromantikoa...
Read MoreFutbola, alzheimerra duten gaixoei laguntzeko erreminta
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Salut i Enveillement fundazioak egindako ikerketa baten arabera, futbolaz aritzeak lagundu egiten die alzheimerra duten pertsonei, haien oroimena, arreta eta aldartea hobetzen dituen heinean. Ondorio horretatik abiatuta, Libero aldizkariak Futbola vs Alzheimerra proiektu ederra abiatu du, ikerketan sakondu eta gaixoei lagundu aldera. Horretarako, lau edizio berezi plazaratu dituzte, iraganeko itxura eta edukiekin. “Erreminta terapeutikoak...
Read MoreMaroko, Afrikako Kopatik at, ebola dela-eta hura atzeratu nahi izateagatik
Afrikako Futbol Konfederazioak (CAF) iragarri du Marokok ez duela Afrikako Nazioen Kopa jasoko, ebolaren birusa zabaltzeko beldurrak eraginda Rabatek txapelketa 2016ra arte atzeratzeko eskatu ostean. Halaber, Kopatik at utzi du herrialde afrikarra. Erabaki bezala, txapelketa urtarrilaren 17tik otsailaren 8ra bitartean egingo dela berretsi du, baina ez du jakinarazi zein herrialdek jasoko duen. Hainbat hedabidek Hegoafrika –2010eko Munduko Koparen antolatzailea– jo du hautagai nagusitzat,...
Read MorePisua galdu eta hegan egiten duten ziklistek, anorexiari bide?
Deigarria iruditu zait Joaquim Rodriguez ziklista kataluniarrak Sky taldeari buruz esandakoak: “Tentuz jokatu behar dute, haien txirrindulariek ‘pisua galdu eta hegan egiten dut’ diotenean; ume anorexiko belaunaldia sortzen ari dira”, dio Puritok, Sport egunkariak plazaratutako elkarrizketan. Ziklista profesional batek hain gordin hitz egiteak harritu nau, esaldiaren mamiak baino gehiago, maiz entzun baitugu txirrindulari batzuek –amateur zein profesionalek– zorrotz...
Read MoreDopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean
Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en España: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak. Dopinaz eta hark eragindako kalteez ari da artikulua. Hainbat adituren hitzak bildu ditu Ortizek, eta haietako batzuk ekarri ditugu hona, adar guztiei heltzen dietelakoan. Interesa baduzue, erreportajea osorik irakurtzea gomendatzen dizuet, eta agertzen diren...
Read MoreDopinak ba al du loturarik minbiziarekin?
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute? “Ez dakigu esteroideek, hazkunde hormonek eta eritropoyetinak (EPOak) minbizi zelulak sortu ditzaketen ala ez; ez...
Read More
Iruzkin berriak