Superliga: Lehenbiziko enbidoan ziurrenik kale, baina etorriko dira berriak
Ikusita Superligaren bultzatzaile nagusia Florentino Perez Real Madrileko presidentea dela, eta hura babestu duten kluben artean Europako handienetakoak zeudela, ez genuen uste presioen aurrean atzera egingo zutenik. Usteak erdia ustel. Superliga osatzen duten hamabi taldeetatik seik, tartean ziren klub ingeles guztiek (Chelsea, Manchester City, Manchester United, Tottenham, Arsenal eta Liverpool), proiektuari uko egin diote, UEFA eta FIFA erakundeez gain, haren aurka agertu direlako liga...
Read MoreSuperliga: Espainiaren batasun iruditeria kolokan?
Beti pentsatu izan dut Espainiaren batasuna gauza gutxik irudikatzen –sendotzen– duela gizonezkoen futbol ligak bezain ongi, nahiz eta nork bere identitatea gogor defendatzen duela esango didazuen. Harritu egin nau dena den, Vicent Partal kazetari kataluniarrak Vilaweb.cat agerkarian idatzitakoak. Superliga: Espainiak erreferentzia argia galduko du editorialean, Partalek dio, ikuspuntu nazional batetik, Bartzelona futbol taldea Espainiako Ligatik kanporatuko balute, “positiboa”...
Read MoreEurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu
Munduko Saskibaloi Txapelketa, ziklisten Espainiako Vuelta, Europako Futbol Txapelketa… Kirol ekitaldi handiak jaso(ko) ditu Bilbok urteotan, hiria “mapan kokatu” eta hura dizdiratsuago egingo duten diru-iturriak erakartzeko. Azkena, 2023ko Frantziako Tourra, hamar milioi euroren truke Bilbotik abiatuko dena. Bizkaiko hiriburua mapan kokatu beharra baitago. Eta inpaktu ekonomikoa, aizue, ez da makala. Zeren eta uneotan momentu txarrak bizi dituzten sektoreak lagundu behar...
Read MoreKosovo, Espainiaren kontrako partidaz: “Irrikitan gaude al-Andaluseko lurraldea zenaren aurka jokatzeko”
“Irrikitan gaude Al-Andalus-eko lurraldea zenaren aurka jokatzeko”, dio Kosovoko Futbol Federazioak asteartean bidalitako txioak, hilaren 31n Espainiako selekzioaren kontra jokatuko duen partida dela-eta. We are looking forward to be playing with the territory of former al-Andalus 💪 https://t.co/Fc2hGzX6EO — Kosovan Football 🇽🇰 (@kosovanfooty_EN) March 9, 2021 Zergatik “al-Andaluseko lurraldea” eta ez “Espainia”? Bada, lehenago...
Read MoreEskola kirola eraldatzen: “Noiz aztertuko dugu errealitatea perspektiba egokitik?”
“Zer nolako eskola kirola nahi dugu?” galderaren bueltan, hausnarketa eta proposamen interesgarriak egin zituzten otsailaren 19an Zumaian, Oinherri herri hezitzaileen sareak antolatutako jardunaldietan. Bideoan ikus ditzakezue osorik. Hizlarietako batek, Mikel Egibarrek, jardunaldietan plazaratu zituen ideiak Guraso.eus webgunean publikatu ditu, Troya zaldia hil da; gora aisialdi subiranoa! artikuluan. Duela 20 bat urte ematen ziren eztabaidetatik hona ezer gutxi aurreratu dela...
Read MoreEuskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik?
Javier Landeta izango da Euskadiko Futbol Federazioaren presidente berria, Luis Mari Elustondori lekukoa hartuta. Ipuruan (Eibar) egindako batzar nagusian 86 boto jaso ditu, eta beste hautagaiak, Koikili Lertxundik, 29. Landeta, 61 urte, Matematiketan lizentziatua, Leioa klubeko presidentea, Atletismo Federazioaren presidentea izan zen 1990eko hamarkadan. Politikan ere egin du agerpenik. 2015ean esaterako Udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Leioako EAJren zerrendan. Onena opa diogu Landetari....
Read MoreFederatuak mendian “libre”; besteok bira eta bira inguruan
.@Emffvm ak zalantza argitu du. Federatuok, entrenatzen ari garen aitzakian EAEko edozein mendira joan gaitezke, beti ere bizi garen herria eta mendia dagoen herria eremu gorrian ez badaude. Honek mendi jarduetarako bakarrik balio du, ez erosketak edo bestelako jarduerak egiteko. pic.twitter.com/CygMYao9Jj — Xabi Smithy Mujika (@smithymujika) February 16, 2021 Gustatu zait Xabi Smithy-k erabili duen hitza, “aitzakia”, mendizale federatuak erkidego osoan aritu daitezkeela-eta....
Read MoreSergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
“Sergio Ramosen higiezinen enpresak 19 milioi galdu ditu Los Berrocales-en”. Real Madrileko futbolari bat, Madrilgo auzo berri baten proiektu urbanistiko erraldoiarekin lotua. El País-en irakurri dugun albisteak ez liguke arreta berezirik piztuko, ez balitz Eroski ere tartean dagoelako. Desarrollos Inmobiliarios Los Berrocales (DILB) du izena Ramosen elkarteak. Akzioen %49,99 du berak, Sermos 32 enpresaren bitartez. José María Ramosek, futbolariaren aita eta DILB enpresako presidenteak,...
Read MoreKirolari transexualak | “Zientifikoki ezinezkoa da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera”
“Testosteronarekin, beste ezaugarri batzuekin bezala gertatzen da, aldakortasun izugarria dago, emakumeetan eta gizonetan. Oso zaila da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera. Beno, ez da zaila, ezinezkoa da zientifikoki”. (Victoria Ley, Espainiako Ikerketa Agentzia) “Kirol-legediak erronka handia du. Bi kategoriak mantentzen baldin badira, emakumezkoena eta gizonezkoena, litekeena da giza-eskubideek talka egitea berdintasuna bilatzen duten kirol-araudiekin. Nire...
Read MoreJipoitu dezagun Maradona omendu ez zuen futbolaria!
Paula Dapenak, Diego Armando Maradonagatik minutuko isilunea ez gordetzea erabaki zuen futbolariak, jazarpen itogarria eta mehatxu gogorrak jaso ditu sare sozialetan, eta bere perfil publikoak pribatu bilakatu behar izan ditu. Jende askok azaldu dio babesa futbolariari. Jaso duen irain eta mehatxu zerrenda amaigabea da. Txotxolo xamarrak dira asko, haren abizenarekin hitz-joko negargarriak egin edota larunbateko partida galtzearen errua berari egozten diotenak, esaterako. Baina badira beste...
Read More
Iruzkin berriak