Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Komikiak zapata zolaren azpian: klasismoa? ezezagutza?

2019-02-14  //  Komikiak  //  2 iruzkin

Doraemon katu kosmikoa eta Nobita.

Doraemon marrazki bizidunen eszena batean, komiki bat irakurtzen ari da Nobita bere gelan, katu buruhandiak haserre bizian eteten duen arte: “Zer ari zara komikiak irakurtzen!? Har ezazu liburu serio bat, pertsonaia historiko baten biografia adibidez!”. Liburu “serio” bat…

Ia oharkabean igarotzen den pasadizo inuzentea da, ados, baina irudipena daukat Doraemon marrazkietan sarri xamar errepikatzen den diskurtsoa dela: komikia = gauza ez serioa. Diskurtso hori gidoilariek –pertsona helduek– dute erreproduzitzen eta normalizatzen. Doraemon manga Hiroshi Fujimotok sortu zuen; hortaz, pentsatzekoa da marrazkion asmoa ez dela, inondik ere, Komikia desprestigiatzea. Halere, eszena hori abiapuntu egokia iruditu zait komikien inguruko usteez idazteko, Miss_Adler78-ren txio batek bultzatuta: “Komikia ez daukat artetzat, Arde Eder bakar baten zapata zolara ere ere ez baita heltzen”.

Hablemos de esto. pic.twitter.com/pkHH863LRU

— Nacho MG 💙 (@Nacho_MG) February 5, 2019

Baieztapenak, zer nahi duzue esatea, ez hotz ez bero, lehen kolpean epel laga nau. “Bakoitzak pentsa dezala nahi duena”. Baina @Nacho_MG-ren txio-hariak eta erantzunetako batzuk irakurri ostean, uste dut badagoela non harraskatu, hasita askok Miss_Adler78-ri leporatu dioten “elitismotik” edota “klasismo kulturaletik”.

Zentzu horretan, hala dio @Nacho_MG-k: “Klasismo kulturalak kezkatu egiten nau, diziplina batzuen garapen ekonomikoari oztopoak jartzen dizkiolako, eta kategoria eta klase helezinak ezartzen dituelako, zeintzuetan pribilegioak babestu nahi diren”. Klasismo edo mailaketa hori non isla daitekeen pentsatzen jarrita, kulturaren esparruko jauregi eta zokoetatik haratago, hezkuntza-sistema etorri zait gogora.

Esango nuke ikastetxeetan alboratuta geratzen dela komikia. Zeren eta, literatur klaseetan-eta, zenbat komiki irakurri eta analizatzen dituzte ikasleek? Zenbat komikigileren –gidoilari zein ilustratzaileren– biografiak ikasten dira? Zenbat komikigilek eman ohi dituzte hitzaldiak? Zenbat etsaminetan ageri dira komikiari buruzko galderak?… Beldur naiz erantzuna ez ote den izango nik espero baino are tristeagoa.

Zorionez, liburutegietako apaletan geroz eta komiki gehiago aurki daiteke / zallainfo.zalla.eus

Zergatik ez da, boteprontoan bururatu zaizkidan lan batzuk aipatzearren, Santa Familia jorratzen? Edo Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak? Haur Besoetakoa, Pololoak, Justin Hiriart, Pilula urdinak, Gerezi Garaia,  Zubigileak…? Orotariko lanak argitaratzen dira euskaraz (zer esanik ez erdaraz), bide ematen dutenak hamaika konturi buruz hitz egiteko, izan barne-sentimenduez zein gizartean pil-pilean diren gaiez. Ahaztu gabe tresna paregabea daukagula ikasleak komikiaren munduan barneratzeko: Xabiroi komiki-aldizkaria, Ikastolen Elkarteak argitaratua hain zuzen ere.

Pentsatzen dut hezkuntza-sistemak (ez dakit ziur nola izendatu) zehaztu edo gomendatuko duela zein libururen inguruko lanketa egin. Litekeena da irakasle bakoitzaren esku geratzea apur bat. Beraz, sistema-buruek eta irakasleek nahikoa ezagutzarik/borondaterik ez badute…

… ezagutza handitzeko urratsak eman beharko dira 😉

 

Kirol apustuak: Aragoik arriskua usaindu du; Carlos Soberak zabor gehiago bota du

2019-02-12  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Helburuetako bat izanik “gizarteko sektore zaurgarrienak, gazteak esaterako, kirol apustuen mendera eror ez daitezen lortzea”, Aragoiko (Espainiako Estatua) Gobernuak lege berria onartu du, jokoaren sektoreko enpresen iragarkiak (kirol instalazioetan) eta babesletzak debekatzeko kirol-maila guztietan.

Codere enpresak Arrasaten zuen egoitza, Jaiki taldekoek duela bi aste jarritako pankartekin / GOIENA

Codere enpresaren Arrasateko egoitza oihan pankartak jarri zituzten Jaiki taldekoek duela bi aste / GOIENA

Legea (2018ko abenduaren 19ko buletin ofizialean jasoa) urratzen duenak 6.001 eta 60.000 euro arteko isuna jasoko du, eta litekeena da kirol-lizentzia kentzea edota instalazioak ixtea, Ricardo Uribarri kazetariak azaltzen duen moduan CTXT webgunean plazaratutako artikuluan. Oraindik zehazteke dago legeak klub guztiei eragingo ote dien ala txapelketa profesionaletan –futboleko 1. eta 2. mailetan edota ACB saskibaloi ligan– salbuetsiak geratuko diren (badirudi hala izango dela); baita Aragoira jokatzera doazen talde aurkarien kasuan ere aplikatuko den ala ez (badirudi baietz).

Italiako ereduari jarraitzen dion lege honek aurre hartu dio Espainiako Gobernuaren (PSOE eta Podemosen) balizko araudi berriari, Palco123 agerkarian irakurri daitekeenez.

Carlos Sobera: “Publizitateak ez ditu ludopatak sortzen, utzi tontakeriak esateari”

Aragoiko legeaz idazten ari nintzela, txio hau topatu dut. Zera, Carlos Sobera jauna, utzi-utzi-utzi tontakeriak esateari, faborez.

Un amigo psicólogo que trata a ludópatas me contaba lo mal que lo pasan con algo que, para los que no lo somos, parece una chorrada: el "juega, juega, juega… gana, gana, gana" de @888sport_es es una auténtica tortura. Y @Carlos_Sobera un mierda. https://t.co/XIIAkx3Gir

— El Teleoperador (@teleoperador) February 9, 2019

 

Rui Pinto (Football Leaks): “Futbolaren mafia bazter guztietan dago”

2019-02-07  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Rui Pinto, elkarrizketatu duten kazetariekin. Budapesteko etxean / Der Spiegel

Rui Pinto, elkarrizketatu duten kazetariekin. Budapesteko etxean / Der Spiegel

Rui Pinto 30 urteko portugaldarra urtarrilaren 16an atxilotu zuten Budapesten, eta han da gaur egun, bere etxean atxilo, futbolaren munduko enpresa eta klubei estortsioa egitea akusaturik, iturri ofizialen arabera. 2015az geroztik ustelkeria kasu mordoa azaleratu duen Football Leaks webgunearen atzean dagoen “informatzailea”. Orotara dira 70 milioi dokumentu, “gutiz isilpekoak” horietako asko. Futbolarien kontratuen, fitxaketa-prezioen, soldaten, zergen eta abarren inguruko datuak ageri dira dokumentu horietan, izen-abizenekin. 2016ko abenduan, Der Spiegel egunkari alemana eta EIC sareko beste hedabide batzuk, zenbait futbolari zergak ordaintzea saihesten ari direla demostratzen duten dokumentuak publikatzen hasi ziren. Wikipedian irakurri daitekeen moduan, sare horretako kide den El Mundo espainiarrak argitara eman zuen Arturo Zamarriego epailearen sententzia bat, non EICri debekatu egiten zaion informazio gehiago publikatzea, “dokumentuok nola lortu diren ikerketu” artean.

Der Spiegel, Mediapart eta NDR agerkariek Rui Pintorekin egindako elkarrizketa luzea plazaratu dute otsailaren lehenean eta, hain justu, horiek dira aurreneko galderak: “Hackerra al zara?”, “Nola lortu zenituen isilpeko dokumentu horiek guztiak?”.

Ezetz dio Pintok, “interes publikoagatik” aritu den herritarra baizik. “Asmo bakarra nuen, futbol munduko legez kanpoko praktikak azaleratzea”. Dokumentuak lortzeko moduari dagokionez, zehaztasun handiegirik eman gabe, datu basea iturri askoren ekarpenari esker osatu dutela dio. Elkarrizketaren lehenbiziko zatian Doyen Sports agentziaz (El Mundo egunkariak infograma argigarria osatu zuen enpresa horren gaineko informazioarekin), Cristiano Ronaldo futbolari portugaldarraz edota Lisboako Benfica klubaz mintzo da, besteak beste.

“Cristiano Ronaldo da gustukoen dudan futbolaria. Historiako futbolaririk osoena dela uste dut. Hala ere, futbol zelaitik kanpoko jokabidea modu oso derberdin batean epaitu behar da, zuzenbide penalari dagozkion terminoetan. Helburu horretarako, Football Leaks baliagarria izan da eta da. Ez du axola gure jokalari edo talderik gustukoenak zipriztintzen diren. Demostratu dugu benetan inpartzialak garela”.

Hain justu, Portugalgo agintariak Pinto nola estraditatu bilatzen ari dira. Konfiskatutako datuak Portugalgo botere judizialak eskuratuko balitu zer gertatuko ote litzatekeen galdetuta, Pintok dio Hungariak “inola ere” ez lizkiokeela disko gogorrak eman behar. “Uste dut portugaldarrek niri buruzko ahalik eta informazio gehiena pilatu nahi dutela, nire kontrako epaiketak prestatzeko. Espero dut, Europa osoko fiskaltzek, agintari hungariar eta portugaldarrei demostratuko dietela nire informazioa interes publiko handikoa dela, eta dokumentu horiek behar dituztela delituak jazartzeko, irregulartasun-salaketek baino nabarmen larriagoak diren delituak”.

Rui Pinto zenbait hedabidek lotu dute Benfica futbol taldearen inguruan azaleratutako email batzuekin (arbitroei egindako presioak jasoko lituzketenak). Berak ukatu egin duen arren, dokumentuok Porto klubari (Benficaren arerio handienari) ematea leporatu zaio.

“Nahiko ziur naiz Portugalen ez dudala bidezko epaiketarik izango. Portugalgo botere judiziala ez da erabat independentea; interes ugari dago itzalean. Noski, badira euren lana serio betetzen duten fiskal eta epaileak, baina mafiaren futbola bazter guztietan dago. Mezu bat helarazi nahi dute: ‘inor ez dadila gure kontra oldartu'”.

(…)

“Urduri nago, erasoen jomuga naizelako, Benficako fanatikoentzat bereziki. Pasa den udazkenetik heriotz mehatxuak jasotzen ditut Facebookez. Ikertzaile frantziarrekin bildu nintzenenean erakutsi egin nizkien, eta oso serio hartzekoak direla esan zidaten. Beldur naiz Portugaleko espetxe batean sartuz gero, Lisboan bereziki, ez naizen bizirik aterako”.

(…)

“Ez FIFA ezta UEFA ere, ez dira Football Leaks-ekin harremanetan jarri. Etsigarria da. “John” ezizenarekin eman nituen elkarrizketetan argi utzi nuen dokumentuok euren esku uzteko prest nengoela, gertatutakoaz gehiago jakiteko, baldin eta seinalerik emango balute. Sekula ez dut bakarra ere jaso”.

 

>>> Irakurri elkarrizketa osoa.

>>> Football Leaks auziaz Der Spiegelen.

 

 

 

Zoparako ere balio ez duten zangoak

2019-01-31  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

“Gogor” ari da lanean Enric Mas ziklista profesionala, pasa den denboraldiko hankak izatea helburu. “Txirrindularitzako anorexia?”, txiokatu du Egoitz Lizasok argazkiaren gainean. Eskuineko argazkian Wouter Poels ageri da. “Hezurretan”, idatzi du @txirrindacash txiolariak. Astebetean, eliteko kirolarien –kasu bietan txirrindularien– “osasuna” islatzen duten bi argazki bolo-bolo zabaldu dira sare sozialetan. Zain-mendixkak eta “zopa egiteko ere balio ez duten beso eta izterrek” mesfidantza sortu dute zale askoren artean, baina ez dira gutxiago kirolarien kemena txalotu dutenak, horrelakoetan ohikoak diren “makina bat haiz” moduko hitzekin. Makinak, horixe.

Hain justu, Argaltasuna, txirrindulariaren obsesio berria artikulua plazaratu du egunotan Dani Luquek Joan Seguidor blogean, abiapuntu hartuta amateur mailan azkenaldian azaleratu diren elikadura-nahasmendu kasuak. Gaitz berria denik esatera ez gara ausartzen; duela bost urte, esaterako, Joaquim Rodriguez ‘Purito’ ziklistak “tentuz jokatzeko” eskatu zion Sky taldeari, txirrindulariek “pisua galdu eta hegan egiten dut” diotenean “ume anorexiko belaunaldia” sortzen ari direlako. Zahar ala berri, bada zer eztabaidatu.

Egia da eliteko kirolarien gorputzak mugara arte tenkatzen direla sarri, bereziki erresistentzia kiroletan (triatloia, txirrindularitza…), kategoriak pisuaren arabera banaturik daudenetan (borroka, boxeoa…) edota “estetika kirolak” deitutakoetan (gimnasia erritmikoa, patinaje artistikoa…). Kasu horietan, ordea, haien osasuna zaindu behar duten –teorian bederen– mediku eta prestatzaileen kontrolpean daude. “Kalean, bestelakoak dira gauzak”, ohartarazi du Luquek. Eta barkatuko didazue konparaketa, baina zenbatetan entzun ote dugu gauza bera dopinaren inguruan…

Sare sozialetan saltseatuz gero, kirolarien gorputz “perfektuen” zientoka irudi aurkituko dugu, entrenamenduen, elikaduraren eta errendimendua hobetu dezaketen beste faktore batzuen gaineko datuekin batera. Eta horrek, ispiluari, hurkoari edota telebistan agertzen den idoloari begira bizi den jendarte batean, badu arriskurik. Zentzuz jokatzeko eskatzea alferrikakoa izan daiteke mimetismorako joera sobera sustraitua baldin badago.

Sexu abusua “txantxa huts” bilakatzea, bizirik dirauen “matxito kultura”

2019-01-30  //  Matxismoa, Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Asteartean, hilak 28, sexu abusua leporatuta, Iljo Keisse (Deceuninck-Quick Step) ziklista salatu zuen emakume batek. San Juango (Argentina) itzulia ospatzen ari da egunotan eta, itzulia hasi aurretik txirrindulariak bere tabernara hurbildu zirela-eta, emakumezko zerbitzari batek Quick Step taldeko bost txirrindularirekin argazkia atera zuen. “Argazkia ateratzean gorputza nire kontra jartzen zutela sentitu nuen. Istripua zela uste nuen, baina barre egiten zutela ikusi nuen gero. Eta, argazkia ikustean, konturatu nintzen ez zela istripua izan, nahita egindakoa baizik”. Horregatik jarri zuen salaketa Keisseren kontra, genitalak bere gorputzaren kontra estutzeagatik, Telesol egunkariak jakinarazi zuenez.

Remco Evenepoel taldekidearen jarrerak ere eman du zeresanik, Eneko Garateren txioa adibide (‘Wolfpack’ aipatzen du, hori delako Deceuninck-Quick Step taldearen goitizena):

Wolfpack manada da gazteleraz. Evenepoel graziosoak ere hobe lituzke adarrak bere ipurtzulotik sartu. Txuloputa kuadrila #esanbeharnuen #tropela https://t.co/DW0w1cGPeh

— Eneko Garate (@egarate) 2019(e)ko urtarrilaren 29(a)

Hurrengo egunean, hilak 29, barkamena eskatu zuen Keissek: “Ez nuen inor mindu nahi, ez naiz pertsona errespetugabea. Izugarri sentitzen dut”.

I want to apologize to everybody for the gesture during a photo taken this week. I didn’t want to offend anybody and I deeply regret it. I know I’ve made a mistake but I’m not a disrespectful person. I’m really sorry. @vueltasanjuanok

— Iljo Keisse (@IljoKeisse) January 29, 2019

Bitartean, Quick Step taldeak “txantxa” bat besterik ez dela izan adierazi zuen, eta taldeko buru Patrick Lefeverek aditzera eman du emakumeak “diruagatik” jarri duela salaketa.

Beste behin ere, txantxaren aitzakia. Enegarren nagusikeria.

Lasterketaren antolatzaileak talde horretako arduradunekin jarri ziren harremanetan, Keisse zigor zezaten eskatzeko, baina lasterketa uzten ez zuela ikusita, esku hartzea erabaki du: Keisse kanporatu egin du. Merezita.

Hauxe txiokatu du @gabiriakopa erabiltzaileak:

Honek izan behar du bidea, kirolean eta beste esparru guztietan. Babosoek eta nagusikeriaz jokatzen dutenek jakin dezatela ez zaiela dohainik irtengo. https://t.co/Xml3HUiAgw

— Gabiria Kopa (@gabiriakopa) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)

Interesgarriak dira Eneko Garate edota Gabiria Koparen txioen erantzunetan irakurri daitezkeenak: Deceuninck-Quick Step osoa kanporatu beharko ote litzatekeen ala ez (nik, printzipioz, ezetz esango nuke, baina ikusita “txantxaren” astakeria eta antolatzaileei men egin ez izana, ez dakit zer erantzun), txirrindularitzan bizirik dirauen “matxito kultura”, sexuak/sexualitateak tropelean duen presentzia/papera…

Badira erantzunak (gizonezkoenak) “txantxaren” azalpena bere egiten dutenak eta, hura arbuiatzen duten batzuen erreakzioa ere, mamma mia. “Zeren eta ziur emakume horren bikotekideari argazkiarenak ez diola batere graziarik egin”.

Seguro que si la chica tiene pareja no creo que le haga ni chispa de gracia ver la actitud de esos niñatos .
El límite de una broma no es el mismo para todos .

— PRUDEN (@PrudenLeonmur) January 29, 2019

Bitartean, lasterketaren podiumean, Evenepoel (argazkian emakumeari V keinua egiten ageri dena), bi azafatarekin. Antolatzaileek euren zilborrari begiratzea ere badute, emakumeen papera aldatu aldera.

Two days into his first pro race and @EvenepoelRemco has already made his first trip to the podium, to receive the #VueltaSJ2019 best young rider jersey.
Photo: Sigfrid Eggers pic.twitter.com/lpZvaaOSSs

— Soudal Quick-Step Pro Cycling Team (@soudalquickstep) January 29, 2019

 

Tebas (Espainiako futbol Ligako presidentea): “VOX bozkatuko dut”

2019-01-16  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Tira, ezin esan Javier Tebas jaunaren hitzek ezustean harrapatu gaituztenik, baina merezi du hona ekartzea, Espainiako futbol Ligako burua zehazki nor den berriro gogoratzeko.

COPE irratiak egindako elkarrizketan adierazi du VOX  moduko alternatiba behar zela, eta alderdiak orain arteko ildoa mantentzen badu, hari emango diola botoa.

? ¿A quién va a votar el presidente de @LaLiga?

??? @Tebasjavier: “Hacía falta una alternativa como @vox_es. Yo voy a votarles”#PartidazoTebas pic.twitter.com/pPO6Tia9e3

— El Partidazo de COPE (@partidazocope) 2019(e)ko urtarrilaren 16(a)

Bien bitartean, Bartzelona klubeko presidente Josep Maria Bertomeuk preso politiko katalanak bisitatu ditu Lledonersen.

Iturria: Ara.cat

Info gehiago: Javier Tebas, unionismoak deitutako manifestazioan. (2017-10-09)

Futbol modernoaren aurka egin, islama erasotzeko

2019-01-10  //  Futbola  //  2 iruzkin

Juventus eta Milan taldeetako eta Ligako ordezkariak, Saudi Arabiako agintari batekin. Kuriosoa da, Milangoak “Fly Emirates” du kamisetan, baina inork gutxik kritikatu du hori…

Italiako futbol Ligak erabaki du herrialde hartako Superkopa jokatzea Saudi Arabian, zazpi milioi euroren truke (Lehenago ere hainbatetan jokatu da Italia ez den herrialde batean).

Saudi Arabiako Yeda hiriko ‘Abdullah Erregea’ estadiora emakumezkoek joan behar dute gizonezkoek lagunduta derrigor, eta ezin  dira leku onenetan eseri (Saudi Arabian, kirol ekitaldi guztietan aplikatzen den araua da hori).

Italiako ultraeskuinak, Matteo Salvini Barne ministroa buru, “emakumeak diskriminatzen dituzten eta gure baloreak errespetatzen ez dituzten herrialde islamiarren” kontra egiteko baliatu du afera. “Diruaren izenean eskubide urraketak legitimatzen dituen futbola” ere gogor kritikatu du, herritar ugarik egin duten moduan.

Bi mezuak batean bildu eta filtrorik gabe zabaldu du zenbait hedabidek, ultraeskuinaren diskurtsoa normalizatuz.

Tutto bene.

Erasorako aitzakia

Halakoetan, beti oroitzen naiz Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzi Lola Lopezek ARGIAn esandakoaz: “Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa”.

Gai honi buruz blogean:

Emakumeak futbol estadioetara sartu ahal izango dira Saudi Arabian… senarra alboan baldin badute (2017-10-31)

Arabiar herrialde “aberatsak” eta kirola: komeni denean soilik kritika dezagun (2017-12-27)

Kirol-megalomania: ‘La Vuelta’ hasiko da Torreviejan, non eta Espainiako herririk pobreenean

2018-12-27  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

2019ko Espainiako txirrindulari itzulia, La Vuelta, abuztuaren 25ean abiatuko da Torreviejatik, 18 kilometroko erlojuz kontrakoarekin. Kuriosoa da –nolabait definitzearren–, hura baita Espainiako Estatuko herririk pobreena, gogorarazi duen moduan Ciclismo2005 blogariak, lasterketaren datorren urteko edizioari buruzko analisian.

Pentsatzekoa da agintariek zein argudio erabiliko duten diru xahuketa justifikatzeko: herriak bueltan jasoko duena, zuzenean (egun horretan hotelek-eta irabaziko dutena) eta zeharka (telebista irudiek gerora erakarriko duten turismoarekin). Kuriosoa da hau ere bai, urte luzez Torreviejaren ikur izan den “turismo merkeak” zartako latza jaso duela aintzat hartuta.

Enfin, kirol ekitaldi handiek eragiten duten ilusio sarri faltsuaren adibide berria.

Torreviejari buruzko informazio gehiago:

  • Pozuelo da Espainiako herririk aberatsena, eta Torrevieja umilena (El País, 2017)
  • Pozuelo berriz ere aberatsena, eta Torrevieja pobreena (El País, 2016)
  • Krisia turismo merkearen gunean (El País, 2015)

Kaleko artea eta kirola, harreman osasuntsua… gurean ere bai?

2018-12-27  //  Artea, Kirola  //  Iruzkinik ez

Urtea agurtzeko plazaratzen den “top10” zerrenden artean mordoa dira kirolari buruzkoak. Golik edota saskiratzerik onenak, lasterketarik ikusgarrienak, balentriarik aipagarrienak, bitxikeriarik bitxienak…  denetik aurkituko dugu, baita kirola eta artea uztartzen dituztenak ere, BBCko hau bezala: Munduko 8 kirol-mural onenetakoak. Ezagunak zaizkigun kirolarien erretratuak dira ia denak: Jurgen Klopp, Neymark, Messi, Lebron James, Ronda Rousey, Usain Bolt, Muhammad Ali, eta Leicester City futbol taldearen inguruko bi, entrenatzaile eta jokalariena batetik eta zaleena bestetik.

Muhammad Ali boxeolariaren horma-irudiak deitu du bereziki nire arreta, duen ukitu gamer horrengatik. Eszena ezagun honetan Alik hankapean du arerioa; hura, ordea, ez da Sonny Liston, baizik eta Ryu, Street Fighter bideo-joko arrakastatsuko pertsonaia bat.

Muhammad Ali vs Ryu, Pariseko kale batean.

Muhammad Ali vs Ryu, Pariseko kale batean.

Gainerakoen artean ere badira oso onak (Leicester klubeko entrenatzaile eta jokalarien erretratuak esaterako maila handikoak dira), baina esango nuke beste batzuk gehiago daudela zerrenda horretan kirolari ezagunak direlako, muralen kalitate edo originaltasunagatik baino. Iritzi erabat subjektiboa da, onartzen dut. Azken finean, BBCren artikulua aitzakia bezala baliatu nahi nuen Euskal Herriko kale eta eraikinetan topa ditzakegun muralak aipatzeko. Baina ez ditut asko gogoan. Aitzitik, burura etorri zaizkidan bakanetakoak Alaves futbol taldearen estadioa (Mendizorrotza) inguratzen duten hogeita hamar margolanak dira, Iraultza 1921eko kideen ekimenez egin dituztenak Fill in Culture, Tifo Ekintza eta Psychograffs kolektiboetako kideek. Hona horietako batzuk:

Urretxun, bestalde, badira hiru graffiti eder, Xabier Ormazabal eta Jon Maroto mendizaleen omenezkoak, bigarrenaren anaia Josu Marotok, Sebas Velascok eta Andoni Martinezek marraztuak.

Gainerakoan, herri batzuetako kiroldegiak-eta apaintzen dituzten muralak salbu, ez dut besterik gogoratzen, baina ziur badirela… ala? Baduzue inguruan beste adibiderik?

Egia esan, kaleko artea baliatuz, aukera legoke hain ezagunak ez diren kirolarien figurak modu eder batean gizarteratzeko… Zeren eta

Gaiarekin lotuta:

Kaleko artea eta kirola: Esteban Chaves, Joker-en irribarrea ezpainetan. Irudiotan duzuen muralaren egile ‘Cacerolo’ artistarekin elkarrizketa.

Bogota iparraldean dagoen Tenjo udalerrian marraztu du murala ‘Carcerolo’-k, Esteban Chavesen alboan eserita dagoen artistak.

Bogota iparraldean dagoen Tenjo udalerrian marraztu du murala ‘Carcerolo’-k, Esteban Chavesen alboan eserita dagoen artistak.

Egin dioten komentario matxistagatik dakit nor den Ada Hegerberg

2018-12-04  //  Futbola  //  2 iruzkin

Luca Modric kroaziarrak eta Ada Hegerberg norvegiarrak irabazi dute Urrezko Baloia, jokalaririk onenak saritzen dituen trofeoa. Askok ezagutzen dugu Modric, baita gizonezko gainerako hautagai ia guztiak ere. Hegerberg ordea…  Parisen egindako galan parte hartu duen Martin Solveig DJak zuzendu dion galdera batek sare sozialetan eragindako zalapartagatik ezagutu dut nik, futbolaren ingurukoez egunero irakurtzen dudan arren.

“Twerking egiten badakizu?”, galdetu zion DJak Lyongo Olimpique taldeko aurrelariari. Norvegiarrak ezetz erantzun dio, eta eszenatokitik alde egiteko imintzioa egin du. Ekitaldiko aurkezle David Ginolak geratu du, eta tentsioa baretzea lortu. Azkenean, Solveigek –zeinak barkamena eskatu duen– eta Hegerbergek elkarrekin egin dute dantz, Frank Sinatraren abesti batekin.

This is the lowest point of disgust from Martin Solveig asking first ever female Ballon d’or winner;Female Official Best (ada hegerberg) to TWERK just after accomplishment her greatest individual achievement so far!..disgraceful!
..#hegerberg #BallonDor2018 pic.twitter.com/PWlUKhpoEL

— Ebrima Camara (@I_Spartan20) 2018(e)ko abenduaren 3(a)

Komentario matxista hori, emakumezko kirolariek sufritu behar dituzten pikukerien zerrendara gehitu beharreko beste bat, jokoz kanpo dago erabat. Tamalez, sortutako polemika eraman dute hedabideek Hegerbergek jaso duen Urrezko Baloiari buruzko albistearen titularrera. Eta, tamalez, sare sozialetako zalapartagatik dakit nik nor den Urrezko Baloia jaso duen lehenbiziko emakumea, nahiz eta, besteak beste, 2016an Europako jokalari onenaren UEFA saria jaso eta pasa den denboraldian Txapeldunen Ligako goleatzaile nagusia izan. 23 urterekin, ia 300 gol sartu ditu norvegiarrak. Hemen horietako batzuk:

11 / 55«Aurrekoa10111213203040Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA