Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Santi Orueren ildo geroz eta “xenofoboagoak” neurriak hartzera behartu du ‘TMEO’

2018-11-12  //  Komikiak  //  Iruzkin bat

El Correo egunkariak eman du albistea, “bere” modura: TMEOk betoa jarri dio Santi Orueri, Podemos, independentismo katalana eta immigrazioa satirizatzeagatik. Bi ilustraziok eta iritzi-artikulu batek jantzi dute albistea.

Erreakzioak bi eratakoak izan dira nagusiki: “TMEOk ere adierazpen askatasuna mugatu al du?! Nire elkartasun osoa Orueri” batetik; “Bazen garaia, pozten naiz!” bestetik.

Lehenbizikoen artean dago, esaterako, El Correon artikulua plazaratu duen Ángel Resa. Beste aldean,  hurbileko komikigilea aipatzearren, Patxi Huarte Zaldieroa.

Santi Oruek TMEO aldizkaria utzi du. Pozten naiz. https://t.co/Xw1YwfT1Ux

— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) 2018(e)ko azaroaren 10(a)

Zergatik poztu da, baina, Zaldieroa? Txiora ekarri duen “txisteak” (Uxue Charcos) ematen du pistarik, baita egoitza Gasteizen duen TMEOko ohiko kolaboratzaile Mauro Entrialgoren beste mezu honek ere: “Orueri ez zaio sekula ere txisterik zentsuratu. [El Correoren] titular sentsazionalista horrek ez dio errealitateari erantzuten, eta artikulua ilustratzen duten txisteak inolako arazorik gabe argitaratu zituen  TMEOk”.

No se le ha censurado ningún chiste jamás a Orue. Ese titular sensacionalista no responde a la realidad y los chistes que ilustran ese artículo aparecieron en el TMEO sin problema alguno.

— Mauro Entrialgo (@Tyrexito) 2018(e)ko azaroaren 9(a)

Izan ere, polemika eragin duten ilustrazioak ondoko bi hauen modukoak dira, TMEOko zuzendaritzaren hitzetan:

Público egunkariaren Strambotic blogak ekarri ditu bi txiste horiek, Marrazkilari baten bineta xenofoboek haustura eragin dute TMEOn artikuluan. “Xenofobo” terminoak argitzen du hainbat jende zergatik poztu den, baita artikuluan aipatzen den Orueren “deriba fatxa” horrek ere.

“Bi urte daramatzagu Orueri gustuko ez ditugun orrialdeak argitaratzen, eta gehiago ez dugula egingo esan diogu”, azaldu dio Públicori Iñaki Larrimbe Larry-k, TMEO argitaratzen duen Ezten Kultur Taldeko presidenteak. Aldizkariak ukatu egin du Orue kanporatu izana; aitzitik, jakinarazi zaio bere marrazkiak argitaratze-batzordearen galbahetik pasako direla. “Bat gehiago da Santi, baina duela bi urtetik ildoa aldatu du eta gustuko ez dugun umorea inposatu nahi digu. Ez da gauza zehatz batekin lotutako kontrobertsia; lehenbiziko txistea, ez da txistea ere”.

Zentzu horretan, Orue “bota” izana erabat zuzena ez dela dio JR Mora ilustratzaileak ere: Santi Oruek TMEO utzi du.

Eta galdetzen badidazue nik zein iritzi dudan, hemen pista bat, Entrialgoren txioa hau ere bai:

Facherío victimista. pic.twitter.com/uPW95Ow3y4

— Mauro Entrialgo (@Tyrexito) 6 de junio de 2018

Eta hemen beste pista bat, duela bospasei hilabete publikatu nuen Umorea eta botere harremanak: Irriak norabide berean kolpatzen duenean beti… erreportajearen lehenbiziko pasartea: “Zer da umorea? Galdera inuzentea dirudiena korapilatu daiteke nahi bezainbeste. Zergatik egiten dugu barre gauza batzuen inguruan eta besteez ez? Natural ateratzen zaigu irria, ala zer eta noren gainean barre egin irakatsi egin digute? Umoreak ia beti egiten baitu boterearen alde, goitik behera maiz. Nor den subjektua eta nor objektua. Nork nori. Horra gakoetako bat. Generoa, arraza, identitatea, naziotasuna… umoreak ditu hierarkiak markatzen (…)”.

Kasu honetan, kontrobertsia-iturri diren Orueren marrazkietan subjektu eta objektuak nortzuk diren ikusita…

Gran Wyoming-en barkamena

Bide batez, ez dakit Gran Wyoming telebista aurkezle espainiarraren barkamen eskaerari buruzko albistea ezagutzen duzuen, La Sexta kateko El intermedio programako esketxa dela-eta. Umoreak markatzen dituen botere harremanen inguruko erreportajean, bete-betean datorren zerbait kontatu zigun Uxoa Anduaga soziologian doktoreak: “(…) Hegemonikoak ez diren diskurtsoak direla-eta, horiek neutralizatzeko neurriak hartzen dituzte gauzak (botere-harremanak) bere horretan mantendu nahi dituzten agenteek, zeinak balio izaten duen “normaltasunaren” monopolioa nork duen gogorarazi eta ezarritako ordena berreskuratzeko. Hala, statu quo-a aztoratzen duten praktiken aurrean aplikatzen den hiru urratsetako protokoloa zein den ikusi ahal dugu: birdefinizioarena (“ez dira umore”), diskurtsoa zentsuratu eta zigortzea (“umorea ez denez diskurtsoak zilegitasuna galtzen du eta, beraz, haren hedapena moztu beharra dago”) eta, azkenik, ‘kaltea egin’ duenari dagokion menpeko posizioa berresten duen urratsa, barkamenarena“.

Kirol instalazioak: non dira emakumezkoen izenak?

2018-10-11  //  Generoa, Kirola  //  Iruzkinik ez

Kataluniako Generalitateak 4.000 kirol instalazio “ofizial” baino gehiagoren datuak jasotzen ditu bere webgunean. Izen generikoa dute gehienek: auzoaren izena, kalearena, erreka edo mendi batena, tokiko festa edo  beste erreferentziaren batena… Badira, ordea, pertsona baten izena duten 150 instalazio inguru. Kirolariak dira ia denak, baina badaude enpresari edota politikarien izena daramatenak ere,  Lluís Companys estadio olinpikoa adibidez. Bada, 150 horien artean, soilik bederatziri ematen diete izena emakumezkoek, Fosbury.cat webguneak plazaratutako datuen arabera.

Carmen Sugrañes Blay, eta haren izena jarri dieten Vilanova i la Geltrú hiriko atletismo pistak.

Bederatzi instalazio horiei, bakarren bati salbu, hamarkada honetan jarri diete orain daukaten izena. Vilanova i la Geltrú hiriko atletismo pistek, esaterako, maiatzean hartu zuten Carme Sugrañes Blay izena, 1930eko hamarkadan atleta, arraunlari eta saskibaloi jokalaria izan zenaren omenez. “Tantaka-tantaka, erreferenteak diren emakume kirolariak bistaratzea erabakitzen dute kirol instalazioek”, dio Roger Castillo kazetariak.

“Ez gara kontziente kirolean emakumeen diskriminazioa zein punturaino hautematen den zerbait naturala balitz bezala”

Aipua Helena Herrerarena da, Mallorcako (Balear Uharteak) Feministes en Acció elkarteko kidearena.

Gobernuak izena aldatu nahi dio Palma Arena belodromoari, eta herritarrei eskatu die euren proposamenak egiteko. Kirol Batzordeak bost izenen artean hautatu beharko du orain: generiko bat (Illes Balears), gizonezko bi ziklistarenak (Guillem Timoner eta Joan Llaneras), eta emakumezko beste birenak (Magdalena Rigo eta Mavi Garcia), azken hauek Feministes en Acció elkarteak proposatuak.

Mavi García txirrindulari mallorcarrak erlojuz kontrako Espainiako Txapelketa irabazi du aurten, eta hirugarrena izan da errepidekoan, Eider Merino bizkaitarrak irabazi zuen proban.

Herrerak dio belodromoari emakumezko ziklista baten izena jartzea aukera ona litzatekeela bistaratzeko emakumeek bizi duten egoera kirolean, “Balear Uharteetan bereziki, gizonezkoek kontrolatua eta egitura patriarkal sakon batekin”. Ekintzaile feministak gogorarazi du jada badaudela udal kiroldegiak “Joan Llaneras” eta “Guillem Timoner” izenekoak.

Zein da Euskal Herriko panorama?

Nire inguruko herrietako (Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Ormaiztegi, Beasain eta Azkoitiko) instalazioak zerrendatuta, jabetu naiz Kataluniakoek bezala izen generikoak dituztela kiroldegi, pilotaleku eta futbol zelai gehienek: Ispilla, Aldiri, Bikuña, Zubipe, Antzizar eta Zubi-aurre kiroldegiak; Beloki, Ederrena, Urbeltz eta Gurea pilotalekuak; Argixao, Loinaz eta Txerloia futbol zelaiak…

Eusko Jaurlaritzaren webgunean azaleko bilaketa egin eta gauza bera ikusi dut: izen generikoak dituzte kontsultatu ditudan guztiek.

Aldiz, jende gehien biltzen duten Euskal Herriko instalazioak zerrendatuta, ondorioa bestelakoa da. Izen generikoak dauzkate gehienek, baina ez dira gutxi gizonezko bat omentzen dutenak: San Mames futbol zelaia (kristau martiria izateak dakartzan “baina” guztiekin); Baionako Jean Dauger errugbi zelaia; Gasteizko Fernando Buesa Arena eta Donostiako José Antonio Gasca saskibaloi pabilioiak; eta Donostiako Atano III, Gasteizko Ogeta, Hendaiako Daniel Ugarte edota Iruñeko Labrit pilotalekuak. Azken horrek Albret edo Labrit leinuari egiten dio erreferentzia; pilotalekua, Joanes Albretekoa/Juan de Labrit kalean dago zehazki, Joanes III. erregearen kalean alegia.

Gasteizko pilotalekua. Jose Maria Palacios Moraza pilotariaren goitizena da “Ogeta” / Kirol Exprés

Gainerakoan, Mendizorrotza, Ipurua, Anoeta, Sadar, Donostia Arena, Maloste, Anaitasuna, Artaleku, Bidebieta, Lasesarre, Beotibar, Astelena… izen generikoak dituzte instalazio guztiek.

Memorialak: gizonezkoen izenak nagusi

Eraikinak alde batera utzita, bada esparru bat gizonezkoen izenak nabarmen direnak nagusi: “memorial” deitura daukaten lehiaketak. Izan pilota, atletismo, mendi lasterketa, futbol, saskibaloi edota txirrindularitza memorialak, hildako kirolari bat omentzen dutenak kasu ia guztietan: Diego Gartzia, Juan Mugertza, Luis Alejo Bolunburu, Josetxo Imaz, Jose Antonio Zuloaga, Iokin Intxausti, Jose Luis Valentziaga, Juan Etxaniz, Javi Durango… dozenaka adibide aurki daitezke.

Zerrenda horretan gehitu daitezke txirrindulari ezagunen izenak dauzkaten zikloturista martxak: Miguel Indurain, Abraham Olano, Omar Fraile, Samu Sanchez, Javier Otxoa, Iban Mayo, Juanma Garate…

Emakume baten izena daramaten memorial eta bestelakoak aldiz… Bermeoko Salome Campos igeriketa-proba (izen bereko kontserba-enpresak babesten duena) da bat, baina hortik harago, nik dakidala, ezer gutxi. [Inork beste adibideren bat ezagutzen badu, eskertuko nioke jakinaraztea]

Litekeena da urteak pasa ahala emakume kirolarien lorpenek oihartzun handiagoa izatea eta euren izenak normaltasunez txertatzea kirol instalazio eta gainerakoetan; bitartean, Kataluniako zein Euskal Herriko egoerak balio dezala gaiaz hausnartzeko…

“Markaz Tulkarem”: Palestinako errealitatea futbolaren begietatik erakusteko proiektua

2018-10-11  //  Futbola, Palestina  //  Iruzkinik ez

Lau sortzaile nafarrek (Joseba Zabalza argazkilariak, Helena Bengoetxea errealizadore eta diseinatzaileak, Iván Pastor Hordago-El Salto aldizkariko kazetariak eta Rubén Marcilla errealizadore eta ekoizleak) crowdfunding kanpaina abiatu dute, Palestinako Markaz Tulkarem futbol talde profesionalaren eta errefuxiatuen eremuen inguruko argazki-liburua plazaratu eta erakusketa ibiltaria prestatzeko.

2017ko azaroan eta aurtengo maiatzean izan dira Palestinan, Zisjordania iparraldeko Tulkarem hirian, lehen mailan jokatzen duen “Markaz” futbol taldearen ibilerak jarraitzen. Izen bereko errefuxiatu eremuko kluba da, eta bertoko errealitateak ezinbestean baldintzatzen du futbolarien egunerokoa. Zisjordaniako bigarren errefuxiatu eremu handiena da; 20.000 lagun bizi dira bertan. Intifadetan “oso aktiboa izan zen Tulkarem”, Goteo.org webgunean irakurri daitekeenez. 2000. urteaz geroztik 150 lagun hil dira, gehienak hamarkada horren hasieran. Polizia israeldarrak ia astero atxilotzen du norbait; “Markaz” taldeko presidenteak bost urte eman zituen espetxean, presidenteordeak zazpi, eta atezainen entrenatzailea ere eduki zuten preso.

Orain, bidaia horretako argazkiak eta grabatutako testigantzak baliatuta, proiektu hirukoitza garatu nahi dute –liburua, erakusketa eta webgunea–, helburu izanik indarkeriak kolpatutako futbol taldearen eta jarraitzaileen bizimodua erakustea, futbolak ihesbide bezala joka dezakeen paperaz hausnartzea, eta errefuxiatu eremuetako egoeraz kontzientziatzea.

Proiektua laguntzeko jarritako diruaren arabera, “opari” sorta desberdina jasoko dugu, Expraik diseinatutako “Football Break Walls” kamiseta, Osasunaren bufanda eta Realeko jokalariek sinatutako baloia tartean.

Superheroi-komikien “gizontasuna” arriskuan: istorioen balizko “pobretzeak” ezkutatzen duena

2018-09-13  //  Generoa, Komikiak, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

AEBetan, superheroien komiki irakurle asko haserre dago, argitaletxeek erabaki dutelako presentzia handiagoa ematea ohikoak ez diren pertsonaia eta tramei, emakumezkoei eta “euren arazoei” alegia. Sare sozialetan begiratu azkarra emanda, ohartuko gara kontrako erreakzioak bi multzotan sailka daitezkeela. Batetik, irakurle batzuek diote ez daudela haserre komikietan emakume (eta homosexual) geroz eta gehiago dagoelako, baizik eta argitaletxeek erabaki dutelako urrats hori ematea marketin kontuengatik, “garaiko modari jarraituz”. Horrek eragin omen du komikion esentzia zartatzea, pertsonaia eta trama berriak “indarrez” sartu direlako. Aldiz, beste askok erreparorik gabe esan dute superheroien komikiak gizonezkoen esparru pribatua direla, eta emakumeek ez dutela eskubiderik urtetan mantendu den eskema apurtzeko. Batzuk eta besteak Comicsgate mugimenduak bildu ditu, komikien aniztasuna (izan genero zein ikuspegi politikotik begiratuta) arbuiatzen duena, aniztasun horrek istorioak pobretzen dituela argudiatuta.

Chelsea Cain gidoilariaren ‘Mockingbird’ bildumaren 8 zenbakiaren azalak (2106) zalaparta handia eragin zuen; baita Ed Luce ‘queer’ artistaren ilustrazioa zeraman ‘Gijoe’ sagakoarenak ere (2017), “tonu homoerotiko handikoa”.

Gaiaren inguruan luze hitz egi du Alex Serranok Xataka agerkarian: Así es el Comicsgate, el fenómeno que tiene en pie de guerra a la industria y los fans del cómic de superhéroes (Horrelakoa da Comicsgate, superheroien industria eta zaleak borrokarako prest dauzkan fenomenoa).

Erreportajea ICV2 webguneak emandako hainbat daturekin ireki du Serranok: AEBetan, komiki erosleen artean %63 gizonezkoak dira, %57ak 13 eta 29 urte artean du, eta %69 zuriak dira. Superheroien generoari dagokionez, gizonezkoak dira irakurleen %78; erdiak 13-29 urte ditu eta beste erdiak 30-54. Aldiz, mangaren kasuan, genero aldetik kopuruak parekatuagoak dira (gizonezkoak dira irakurleen %56, eta emakumezkoak %44); halaber, irakurleen %76 30 urtez azpikoak dira.

Bestalde, sektorean nagusi diren bi argitaletxeak (Marvel eta DC) sortu zituzten enpresari gehienak gizonezko zuriak ziren, baita pertsonaia ezagunenak sortu zituzten artistak ere. Gaur egun, bi argitaletxeetako langileen %15 inguru dira emakumezkoak.

Aldaketa mota bati beldur

Serranok dioen moduan, superheroien komikien industriak maiz aldatu ditu gauzak, “guztiak berdin jarraitzeko”. Aldaketa batzuek (pertsonaia bat hil eta biziberritzea, euren izaera edota uniformeen koloreak aldatzea…) haserrea eragin dute lehenago ere, baina ez aniztasun handiagoa bilatzea helburu duten aldaketek bezain beste. Haserre horren abanderatuak nortzuk diren aipatzen da artikuluan, AEBetakoak lehenbizi eta Espainiako Estatukoak gero. Eta, hara non, Comicsgate fenomenoaren ikur agian ezagunena euskaldun bat den, Ibai Canales, “kickboxing entrenatzailea, Twitter kontuan Donald Trumpen aldarri ultrakontserbadoreekin bat egiten duena eta marrazkilari bezala bidea egin nahi duena”.

Espainiako Estatuko hainbat daturekin amaitu du artikulua Serranok. Iruzkinen atalean ordea bada zer irakurri; ekarpen batzuk aberasgarriak dira, beste batzuk ordea…

Komikizale batzuek diotenez, dibertsifikazioa da komiki salmentak jasan duen jaitsieraren erantzule nagusietakoa. Beste artikulu batean, baieztapen hori gezurtatzen duten datuak eman ditu Xataka agerkariak: Si Marvel está en crisis no es por culpa de la diversidad, sino por culpa del propio sistema Marvel (Marvel krisian badago, ez da dibertsifikazioaren erruz, Marvelen sistema beragatik baizik)

Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa: Galdua zegoena berreskuratzeko ahaleginean

2018-09-06  //  Pilota  //  Iruzkinik ez

Pilota-joko zuzenen artean zaharrena da Bote Luzea, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa, azaldu duen moduan Oiartzungo Txost klubak, Euskal Herriko Txapelketaren antolatzaileak.

Asteburu honetan hasiko da hirugarren edizioa. A multzoko lehen faseko partidak jokatuko dira Sarako Errugbi zelaian (larunbatean 10:30ean) eta Berrizko Berrizburu plazan (larunbatean 11:00etan). B multzokoak Oiartzungo Beko plazan (larunbatean 11:00etan) eta Donapaleuko plazan (igandean 9:30ean). Finala urriaren 7an jokatuko da. Ikusi egutegi osoa.

I. Euskal Herriko Txapelketaren finala Leitzan, 2016ko urrian. Iparralde 1 taldeak (gorriz) irabazi zuen / D. CARBALLO

Txapelketa honetan parte hartuko duten taldeak dira: Lapurdi 1/Iparralde1 (2016ko txapelduna), Lapurdi 2/Iparralde 2, Lapurdi 3/Iparralde 3, Nafarroa Beherea/Iparralde 4, Nafarroa, Bizkaia (2017ko txapelduna), Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 (2016 eta 2017ko txapeldunordea). Talde bakoitza zortzi pilotarik osatzen dute. Bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago.

Paretarik ez da behar berez

Modalitate hau Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesuan dago, Txost kluba bezalako eragileen eskutik. Wikipedian irakur dezakegun moduan, luzeko pilota jokoen artean esku huska jokatzen den bakarra da Bote Luzea. Aurkariek aurrez aurre dihardute, eta pilotak ez du hormarik jotzen, errebotean ez bada. “Berez paretarik ez da behar” azaldu digu Txost taldeko kide Anton Mendizabalek: “Pilota soroetan ez zen paretarik izaten. Geroztik, herriko plazetan hasi zirenean, paretaz baliatzen ziren batzuetan, erreboteatzeko. Plekan, hau da, hormaren aurka, XIX.en gizaldiaren erdialdean hasi ginen euskaldunak jokatzen. Ordurarte beti zuzenean; bote luzean, pasakan, laxoan edo errebotean”. Antzina oso zabaldua zegoen Europan. XX. mendearen bigarren erdian galdu zen Euskal Herrian; Zuberoan gorde zen hobekien, 1950-1960 urteen inguruan jaiotako zuberotarrek ezaguna baitute jokoa.

Bote Luzeko partida Zumarragan (2016)

Informazio gehiago:

Joko-araudia. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza (71. orrialdea, 4.1).

Jokamoldeaz azalpenak, Bote Luze blogean.

Galzorian zena berpizteko (Ilargi Agirreren erreportajea Berrian, 2015)

Nafarroako Komiki Azoka: 1978ko San Ferminetan errealitate bilakatu zen distopia basatia

2018-09-06  //  Komikiak  //  Iruzkinik ez

Ohikoa den moduan, ostegunean (hilak 6) hasi eta urriaren 7ra arte luzatuko den Iruñeko 9. Komiki Azokan egingo dira tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, bisita gidatuak… Kondestablearen jauregian gehienak, eta Civican zentroan besteak.

Edizio honetako protagonisten artean daude, besteak beste: Rubén Pellejero (Corto Maltés), Miguel Ángel Martín (Subterfuge), Mikel Santos “Belatz” (Gerezi garaia), Natacha Bustos (Moon Girl eta Dinosaurio Diabólico), Mamen Moreu (Marcela-El Jueves) eta Álvaro Ortiz, komiki azokako kartelaren egilea. Artikulu honetan, baina, erakusketa-programazioari helduko diot, atentzioa eman didan fanzine bati tiraka.

Polizia-robotak tiroka

Dozena bat erakusketa izango dira ikusgai Iruñean, horietako bi kolektiboak: Hemen gaude, bildu dituena Mikel Santos eta Pedro Osés ilustratzaileek Munduko Medikuak elkartearentzat emandako tallerreko proiektuak; eta SF [1978-2018], abiapuntutzat duena Guk taldeak (Pedro Osés, Joaquin Resano, Ernesto Murillo eta Luis Garrido) 1978an kaleratu zuen ¡Viva San Fermin! fanzinea, non aurki zitezkeen uztailaren 8an errealitate bilakatu ziren istorio distopiko odoltsuak. Ageri ziren polizia-robotak zezen-plazan bildutako jendeari tiro egiten, ama umea besoetan ihesi, hildakoak… Fanzineak imajinatu zituen batzuk, tamalez, benetan gertatu ziren San Fermin horietan.

Gara egunkariko kazetari Aritz Intxustak erreportaje mamitsua plazaratu du fanzinearen harira: El “mundo feliz” de la Iruñea de 1978 (1978ko Iruñeko “mundu zoriontsua”)

SF [1978-2018] erakusketak atzera begira jarri ditu hamar artista nafar, komikiaren eta ilustrazioaren bidez hausnartzeko festaren, indarkeriaren monopolioaren edota Iruñeko errealitatearen inguruan. David Osés, Araitz Urbeltz, Irati Fernandez Gabarain, Ernesto Murillo “Simónides”, Jose Javier Aos Garralda, Idoia Iribertegui, Agustin Ferrer-Casas, Mónica Logar eta Silvia Echandi dira erakusketan parte hartu duten sortzaileak.

2017ko edizioaren lapurpena:

Informazio gehiago:

Azoka antolatzen duen Tiza elkarteari elkarrizketa, gaztelaniaz (Kulturklik)

Espainiako Ligako futbol talde guztiek dute babesleen artean apustu etxe bat, Realak salbu (oraingoz)

2018-08-21  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Eibar eta Athleticen arteko partida, iaz Ipuruan. Atzealdean Bet365en publizitatea ikus daiteke / SD EIBAR

Apustu etxeen inguruko eztabaida geroz eta biziago dagoenean, Expansión-en irakurri dugu Espainiako lehen mailako futbol talde guztiek apustu etxe bat daukatela babesle nagusien artean. Guztiek, Realak salbu, “oraingoz”, Estela S. Mazo kazetariak nabarmendu duen bezala, litekeena baita aurrerago akordioa sinatzea enpresaren batekin, aintzat hartuta orain gutxi arte bazuela gisa horretako babesle ofizial bat, KirolBet. Alavesek Betway-rekin sinatu du akordioa, eta Athleticek eta Eibarrek Bet365-ekin.

Halere, babesleen artean nagusi den sektorea ez da jokoarena (19 babesletza), edariena baizik (41 babesletza). Horien artean Coca-cola da buru, 15ekin; nabarmentzekoa da, halaber, garagardo markek duten presentzia.

Datu kezkagarriak

Gurera ere heldu den eztabaidaren gakoetako batzuk The Guardian egunkariak plazaratu ditu, Britainia Handiko errealitatea ardatz. Premier Ligako taldeen %60ek eramango dute apustu etxe edo kasinoen logoa euren kamisetaren aurrealdean; 430.000 pertsona helduk dituzte arazoak jokoarekin; 2 milioi gehiago daude arrisku egoeran; 11-16 urteko 370.000 gaztek egiten dituzte apustuak astero.

 

Gizonezkoen “harmaila sakratuan” emakumerik ez esertzeko deia

2018-08-21  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Lazio futbol taldeko ultrek, Erromako estadio Olinpikoaren Curva Nord delakoan jartzen direnek, emakumeei zuzendutako panfletoak banatu dituzte asteburuan jokatutako partidan. “Guretzat leku sakratua da Curva Nord, idatzi gabeko kodea duen giroa behar da errespetatu”, irakur daiteke. “Lehenbiziko ilarak trintxera bat bailiran bizi izan ditugu beti, eta barruan ez dugu onartzen emakumerik, emazte edo bikotekiderik. Dei egiten diegu hamargarren ilaratik atzera esertzeko. Estadioa aukeratzen duena Villa Borghesesa egindako eskapadatxo erromantiko baten alternatiba moduan, eser dadila estadioko beste eremu batzuetan”.

Emakumeak hamargarren ilaratik atzera esertzera “gonbidatzen” ditu testuak.

Idatziak haserrea eragin du, baita harmaila horretan esertzen diren zenbait emakumeren artean ere. Erakundeetako ordezkariek, aldiz, garrantzia kendu diote. Lazio taldeko komunikazio arduradunak, esaterako, adierazi du “gutxiengo” baten ekimena izan dela; eta Italiako Futbol Federazioko komisario Roberto Fabbriciniren hitzetan, “udako broma” bat besterik ez da izan.

Agian, Lazioko ultrek Anne Frank irain bezala baliatu zutenekoa ere “broma bat” irudituko zitzaion…

(Batzuetan zalantza egiten dut horrelako panfletoei-eta oihartzuna eman beharko ote niekeen…)

Komikiak: kritika + balorazioak

2018-08-20  //  Komikiak  //  Iruzkinik ez

Irakurritako komikien tituluak eta egileen izenak gogoan izateko arazoak medio, etengabe eguneratuko dudan post honetan zerrendatuko ditut guztiak, bakoitzari buruzko beroan egindako azaleko balorazio erabat subjektiboekin batzuen kasuan, blogean idatzi ditudan kritika landuagoetara loturekin besteenean, nire ganbara ordenatzeaz gain, komikiak gustuko dituen irakurlearentzat interesekoa izan daitekeelakoan.

Hemen zerrenda, egilearen arabera alfabetikoki ordenatuta. Oroitzen ditudan heinean gehituko ditut jada irakurriak ditudan beste batzuk.

Bide batez, inork komikiren bat proposatu (edo jipoitu) nahi badu, ekarpena gustura asko jasoko dugu.

 

 EUSKARAZKO KOMIKIAK

* Etxean

Gartxot

Gartxot

ASISKO / MARKO / JOKIN

Argia, 2003

72 orrialde, koloretan

Komikiaz: ARGIA

———————–

Gidoia: 8

Marrazkiak: 8

 

 

* Etxean

Okatxu

Okatxu

ASISKO / MATTIN IRIGOIEN / ADUR

Argia, 2010

Koloretan

Komikiaz: ARGIA

———————–

Gidoia: 7

Marrazkiak: 8

 

* Etxean

Black is Beltza

Black is Beltza

HARKAITZ CANO – FERMIN MUGURUZA / DR. ALDERETE

Bang edizioak, 2014

144 orrialde, 8 koloretan

Komikiaren kritika: Black is argi-iluna

 

 

 

 

* Etxean

Zebra efektua

Zebra efektua

HARKAITZ CANO / IÑAKI G. HOLGADO

Ikastolen Elkartea, 2013

48 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Zebraren argi-ilunak [Orain ohartu naiz ‘Black is Beltza’ eta ‘Zebra efektua’-ren kritikei izenburu bera jarri diedala…]

 

 

 

* Etxean

TeleAtoi

Kalabaza haluzinogenoak

DANI FANO

Ikastolen Elkartea (2005-2007)

Egileaz eta komikiaz gehiago: “Hemen komikigileak konplexuz beteta egon gara”

 

 

 

 

 

* Utzia

Munduko bandarik txarrena

Munduko bandarik txarrena

JOSE CARLOS FERNANDES

Txalaparta, 2013

192 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Huskerien garrantzi neurrigabea.

 

 

 

 

 

* Etxean

Asterix eta Piktoak

Asterix eta piktoak

JEAN-YVES FERRI / DIDIER CONRAD

Bruño, 2013

48 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Zaharrak berri

 

 

 

 

* Etxean / liburutegian

Pololoak

Pololoak I, II eta III

PATXI GALLEGO

Elkar, 2004-2009

Orotara 600 orrialde inguru

Kritika: Pololoak 3: Trilogia probokagarriaren amaiera apala

 

 

 

 

 

* Etxean

Nork

Nork

XABI PAYA / PATXI GALLEGO

Bertsozale Elkartea, 2015

142 orrialde, koloretan

Prezioa: 12 euro

Komikiaren kritika: NORK esango zidan, komiki batek adiskidetuko ninduela bertso munduarekin

 

 

 

 

* Etxean

Habiak

Habiak

MAITE GURRUTXAGA / DEJABU PANPIN LABORATEGIA

Txalaparta, 2013

132 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Irakurri beharreko artelana.

 

 

 

 

 

Baleak ikusi ditut

“Baleak ikusi ditut”

JAVIER DE ISUSI

Astiberri, 2014

168 orrialde, koloretan

18 €

———————–

Gidoia: 8 (Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago).

Marrazkiak: 7,5

 

 

Pilula urdinak (Jat.: Pilules bleues)

“Pilula urdinak”

FREDERIK PEETERS (egilea, Catirekin bizi duen istoriaz mintzo da, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez)

Astiberri, 2016

216 orrialde, zuri-beltzean

18 €

———————–

Gidoia: 8

Marrazkiak: 7,5

 

 

Santa Familia

Santa Familia

EIDER RODRIGUEZ / JULEN RIBAS

Ikastolen Elkartea, 2017

48 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Familia, instituzio sakratu eta moldakaitz (?) hori

 

 

 

 

* Etxean

Zimurrak

Zimurrak

PACO ROCA

Astiberri, 2014

104 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Zahartzaroaren zimurrak [nik gaztelaniazko bertsioa irakurri nuen]

 

 

 

 

 

azken300

Azken garaipena

Azken garaipena

IBAN ZALDUA / JULEN RIBAS

Ikastolen Elkartea, 2011

48 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Eta naziek irabazi izan balute?

 

 

 

 

 

ERDARAZKO KOMIKIAK

“Basura”.

Basura (Jat.: Trashed)

DERK BACKDERF (egileak, zabor biltzaile bezala lanean aritu zeneko esperientziak jaso ditu komikian)

Astiberri, 2016

240 orrialde, zuri-beltz-urdin (bi tonu)

20 €

—————————

Gidoia: 7,5

Marrazkiak: 7

 

 

* Liburutegian

Pin up

Pin up (edizio integrala)

PHILIPPE BERTHET / YANN

Norma, 2014

496 orrialde, koloretan

Komikiaz: Norma

—————————

Gidoia: 8 (azken bi kapituluek batez-bestekoa jaisten dute)

Marrazkiak: 8,5

 

 

* Liburutegian

Cairo Blues

Cairo Blues

PINO CREANZA

Ediciones del Oriente y del Mediterraneo, 2014

110 orrialde, 3 koloretan

Sinopsia: Casa arabe

—————————–

Gidoia: 7,5

Marrazkiak: 7

 

 

* Liburutegian

Pyongyang

Pyongyang

GUY DELISLE

Astiberri, 2007

176 orrialde, zuri-beltzean

Komikiaren kritika: Ipar Koreari buruzko dokumentalik onena?

 

 

 

 

 

* Etxean

Blacksad

Blacksad (Edizio integrala: 5 liburu)

JUAN DIAZ CANALES / JUANJO GUARNIDO

Norma editorial, 2014

308 orrialde, koloretan

Prezioa: 50 euro

———————–

Gidoia: 8,5 (Bost kapituluetako bik batez-bestekoa jaisten dute)

Marrazkiak: 8,75

 

Sólo un peregrino

Sólo un peregrino

GARTH ENNIS / CARLOS EZQUERRA

Norma editorial

240 orrialde, koloretan

Prezioa: 22 euro

———————-

Gidoia: 8

Marrazkiak: 8

 

 

 

* Liburutegian

Vals con Bashir

Vals con Bashir

ARI FOLMAN / DAVID POLANSKY

Salamandra, 2009

128 orrialde, koloretan

Jatorrizko filmari buruz: Wikipedia

—————————————–

Gidoia: 8

Marrazkiak: 7,5

 

 

 

* Liburutegian

Brancaccio

Brancaccio

GIOVANNI DI GREGORIO / CLAUDIO STASSI

Norma argitaletxea, 2008

96 orrialde, zuri-beltzean.

Komikiaren kritika: Siziliako ‘fumetto’ beltza

 

 

 

 

 

* Liburutegian

* Liburutegian

El asesino de Green River

JEFF JENSEN / JONATHAN CASE

Norma, 2013

240 orrialde, zuri-beltzean

Sinopsia: Norma argitaletxea

———————————–

Gidoia: 8

Marrazkiak: 7,5

 

 

* Liburutegian

* Liburutegian

El corazón coronado (edizio integrala)

JODOROWSKY / MOEBIUS

Norma argitaletxea.

192 orrialde, koloretan

Sinopsia-eta: Norma editorial.

———————————–

Gidoia: 8

Marrazkiak: 8

Kolorea: 8

 

* Utzia

* Utzia

El Incal (edizio integrala)

JODOROWSKI / MOEBIUS

Norma argitaletxea (Sei liburuk osatzen dute L’Incal saila. 1981 eta 1989 artean plazaratu ziren)

312, koloretan

Komikiaren kritika: Incal, galaxia paraleloetan katramilatua.

 

 

 

 

* Liburutegian hartua.

* Liburutegian

Los combates cotidianos (edizio integrala)

MANU LARCENET

Norma argitaletxea, 2. edizioa, 2012

244 orrialde, koloretan

Sinopsia-eta: Norma editorial.

—————————

Gidoia: 8,5

Marrazkiak: 8

Kolorea: 8

 

* Utzia

* Utzia

Batman. El regreso del caballero oscuro

FRANK MILLER (gidoia + marrazkiak) / LYNN VARLEY (kolorea)

Planeta De’Agostini (DC Comics bilduma)

230 orrialde, koloretan

Jatorrizko edizioa (Batman. The Dark Knight): 1986

—————————

Gidoia: 8

Marrazkiak: 7,5

 

 

* Utzia

* Utzia

Batman. Año uno

FRANK MILLER / DAVID MAZZUCCHELLI

Planeta De’Agostini (DC Comics bilduma)

144 orrialde, koloretan

Jatorrizko edizioa (Batman. Year One): 1988

—————————

Gidoia: 8,5

Marrazkiak: 8

 

 

 

oina

NonNonBa

NonNonBa

SHIGERU MIZUKI

Astiberri, 2010

412 orrialde, zuri-beltzean

Sinopsia-eta: Astiberri

—————————

Gidoia: 7,5

Marrazkiak: 7

Kolorea: 7

 

* Liburutegian

Watchmen

Watchmen

ALAN MOORE / DABE GIBBONS

DC Comics

416 orrialde, koloretan

Sinopsia-eta: DC Comics

——————————

Gidoia: 9

Marrazkiak: 8

Kolorea: 8

 

 

V_de_Vendetta_3edicion_okBR

V de Vendetta

V de Vendetta (edizio integrala)

ALAN MOORE / DAVID LLOYD

Vertigo-ECC Comics

288 orrialde, koloretan

Sinopsia-eta: ECC

———————-

Gidoia: * Gustatu zitzaidan, baina ez dut ongi oroitzen.

Marrazkiak: * Ez ditut gogoan

 

 

 

* Liburutegian

From Hell

From Hell

ALAN MOORE / EDDIE CAMPBELL

Planeta de Agostini, 2001

624 orrialde, zuri beltzean

Sinopsia-eta: Wikipedia

——————————-

Gidoia eta marrazkiak: * Ez ditut gogoan, baina komikia gustatu zitzaidan.

 

 

 

* Liburutegian

Akira

Akira (6 liburu)

KATSUHIRO OTOMO

Jatorrizko bertsioa 1982-90 artean osatu zuen Otomok.

Orotara 2.000 orrialde inguru.

Jatorrizkoa zuri-beltzean marraztu zuen Otomok. Bertsio berriago batzuek kolorea eman diote.

————————————–

Irakurri dudan komiki ederrenetakoa. Gomendagarria guztiz.

 

 

* Utzia

Lupus

Lupus (edizio integrala)

FREDERIK PEETERS

Astiberri

400 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Zientzia fikzio lurtarra. Ederra

 

 

 

 

 

* Liburutegian

Las calles de arena

Las calles de arena

PACO ROCA

Astiberri, 2009

102 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: Hondarrezko kale as(al)dakorrak

 

 

 

 

 

* Liburutegian

Chagall en Rusia

Chagall en Rusia

JOANN SFAR / KOLOREA: BRIGITTE FINDAKLY

451 argitaletxea, 2011

128 orrialde, koloretan

Komikiaren kritika: 1917ko iraultza osteko garai surrealistak.

 

 

 

 

 

Gurasoen etxean

Bone

Bone (9 liburuko bilduma)

JEFF SMITH / STEVE HAMAKER

Astiberri

128 eta 224 orrialde artean, koloretan

Sinopsia-eta: Astiberri

—————————

Gidoia: 8

Marrazkiak: 8

Kolorea: 8

 

* Utzia

Maus

Maus

ART SPIEGELMAN

Reservoir Books,  2007

296 orrialde, zuri-beltzean

Sinopsia-eta: Wikipedia

—————————–

Gidoia: 8,5

Marrazkiak: 7

 

 

Batman: The Cult

Batman: The cult

JIM STARLIN / BERNIE WRIGHTSON (marrazkiak) / BILL WRAY (kolorea)

Jatorrizkoa: DC Comics, 1988

192 orrialde, koloretan

15 euro

————-

Gidoia: 7

Marrazkiak + kolorea: 7

 

 

 

“El caminante”, manga komikia

El Caminante (Jat.: Aruku Hito)

JIRO TANIGUCHI

Ponent Mon, 2015 (Jat.: 1992-2005)

240 orrialde (230 koloretan + 10 zuri beltzean)

24 euro

————-

Gidoia: 7,5

Marrazkiak: 7,5

 

 

* Etxean

Blankets

Blankets

CRAIG THOMPSON

Astiberri

592 orrialde, zuri-beltzean

Sinopsia-eta: Astiberri

———————-

Gidoia: * Gustatu zitzaidan, baina ez dut ongi oroitzen.

Marrazkiak: * Ez ditut gogoan

 

 

oina

Dr. Slump

Dr. Slump (3. zenbakia)

AKIRA TORIYAMA

Planeta DeAgostini, 2009

242 orrialde, gehiena zuri-beltzean

Sinopsia-eta: FNAC

————————

Gidoia: 8

Marrazkiak: 7

Kolorea: 6

 

La francesa

La francesa

CARLOS TRILLO / PABLO TÚNICA

Norma Editorial

116 orrialde, koloretan

22 euro

———–

Gidoia: 8,5

Marrazkiak: 8

#Paraemojis: Kirol egokituak emoji propioak izateko kanpaina

2018-07-20  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

Hilaren 17a emojien nazioarteko eguna izan zela baliatuz (bai, hau ere badaukagu!), beste bultzada bat eman nahi izan diote maiatzaren 8an abiatutako #paraemojis kanpainari.  Liberty Seguros enpresak abiatutako ekimenak helburutzat dauka kirol egokituak emoji eta sticker propioak izatea, gaur gaurkoz kirola oinarri duten iruditxoetako bakarrak ere ez baititu aniztasun funtzionala duten kirolariak errepresentatzen.

28 irudi sortu dituzte, “kirol paralinpikoaren ikusgaitasuna handitzeko” asmoarekin. Jada 3.500 lagunek baino gehiagok sinatu dute UNICODE kontsorzioari zuzendutako eskaera.

12 / 55«Aurrekoa11121314203040Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA