Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

María, kirol-azafata: “Feminismoa da ulertzea emakume guztiok libre garela erabakitzeko zer izan nahi dugun eta zer ez”

2018-03-23  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

[Oharra: Artikulu laburra beharko lukeena majo luzatu zait. Asteriskoa duten esaldiak dira protagonisten hitzak irakurri ahala sortu zaizkidan zalantzak]

[Idatzitakoen artean, ideia hau nabarmenduko nuke: Soluzioa ez da azafatak errotik kentzea, haien lan moldea berplanteatzea baizik].

(gehiago…)

Seme-alaben partidetan biraoka aritzen diren gurasoentzako mezua: zein eskubide duzu horretarako?

2018-03-21  //  Hezkuntza, Saskibaloia  //  Iruzkinik ez

Frank Martin da kazetarien aurrean mintzo dena, unibertsitate-mailako South Carolina Gamecocks taldeko entrenatzailea. Ez da bere taldeak jokatutako partidaz mintzo, ordea, baizik eta hamar urteko umeen arteko saskibaloi partidetan gurasoek erakusten duten jarrera maiz lotsagarriaz. Merezi du entzuteak (edo azpialdean duzuen euskarazko transkribapena irakurtzeak).

“Badakit ez duzula nik baino energia handiagoa duen entrenatzailerik ikusiko nire taldeak jokatzen duenean. Nire semeak ikustera joaten naizenean tutik ere ez dute esaten, ez ditut besoak mugitzen, ez da nire asmoa semeak entrenatzea. Euren seme-alaben partidak ikustera doazen gurasoekiko errespetu osoz diot: uste dut saskibaloiaz gehiago dakidala eurek baino. Baina harmailetan eseri eta ez dut deus esaten”.

“Igande goiz batean, bi mutiko ari dira 4. mailako partida bat arbitratzen. Zenbat diru irabaziko dute? 20 dolar partidako? Nik 12 dolar irabazten nituen 10 urte edo gutxiago zituzten umeen partidak arbitratzeagatik, 15 dolar 15 urte edo gutxiago zituzten umeen partidengatik, eta 17-18 dolar High School mailako gazteen partidengatik. Beraz, igande goiz batean, elizara joan ordez, bi mutiko han ari dira diru apur bat irabazi nahian, fakturak ordaintzeko, euren familiei laguntzeko. Benetan uste duzu axola zaiela zein taldek irabaziko duen? Benetan uste duzu bezperan euren etxeetan daudela partida noiz iritsiko den irrikitan? ‘Irrikitan nago partida arbitratu eta ume hori jendaurrean lotsarazteko’. Benetan uste duzue hori egiten dutela?”

“Nik ez diet semeei esaten nola jokatu beharko luketen. Badakizu zer esaten diedan nigana kexaka datozenean? Zergatik galdetzen didazu niri? Ni ez naiz zure entrenatzailea. Galdetu hari. Ez nire aurrean zure entrenatzaileaz hitz egin, hala eginez gero ez zaudelako saskibaloian jokatzen ari. Ez duzu ulertzen zergatik ez zauden hobeto jokatzen ari. Zoaz entrenatzailearekin hitz egitera. Ni zure aita naiz, ez entrenatzailea. Norbaitek ez bazaitu errespetuz tratatzen, hortxe izango nauzu. Huts eginez gero altxatzen lagunduko zaitut. Baina ez iezadazu entrenatzeaz hitz egin. Nire bizimodua da eta ez dut zu laguntzen saiatzen ari den norbait kritikatuko”.

“Entrenatzaileena beste kontu bat da. Zuk uste duzu ume horien entrenatzaileak dirua irabazten ari direla? Hor kanpoan bada norbait igande batean bere denbora oparitzen ari dena beste pertsona batzuen seme-alabei laguntzeko, eta onartu egingo al dugu harmailetan jendea aritzea arbitroei gordinkeriak oihukatzen? Entrenatzailearen erabaki oro kritikatzen? Hamar urteko umeei oihukatzen Lebron James eta Dwyane Wade balira bezala NBAko final bat jokatzen?”

Zergatik da hain konplikatua Londresen bizikletaz mugitzea?

2018-03-19  //  Mugikortasuna  //  Iruzkinik ez

Jay Foreman umoristak Why Isn’t Cycling Normal in London? bideoa 300.000 lagunek ikusi dute jada, duela lau egun Youtubera igo zuenetik. Zerrendatzen dituen oztopoek berdin balio dute beste hiri batzuetako panorama islatzeko ere.

(gehiago…)

Lapurdiko Arraun Taldea: emakume kirolarientzat erreferente berria

2018-03-16  //  Arrauna  //  Iruzkinik ez

Bi urte besterik ez dira pasa 2016an gizonezkoen Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) sortu zenetik, Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Angeluko Ibaialde taldeetako kideez osatua. KAE 2 ligan hamabi estropada irabazita, KAE 1 ligara igotzea lortu zuten. Ezustekoa izan zen hura, eta honakoa ere ez da gutxiagorako: emakumezkoek trainerua (Ipar Haizea) osatu dute aurreneko aldiz.

Ipar Haizea traineruko emakumeak, entrenamendu saio batean / LAT

(gehiago…)

Futbola edo: Pistoladun presidentea, heriotz mehatxuak… Arrak borrokan

2018-03-13  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Ziurrenik ikusiko zenituzten irudiak. Grezian gertatu da, Salonikako PAOK eta Atenaseko AEK futbol taldeen arteko partidan, 90. minutua pasata. Arbitroak baliogabe laga zuen PAOKen gol bat, goleatzailea jokoz kanpo zegoelako. Erabakiak etxekoen haserrea piztu zuen, eta sortu zen kalapitaren erdian Ivan Savvidis presidenteak zelaira egin zuen salto, pistola bat soinean eta bizkartzainak inguruan. Partida hura ez ezik, Liga ere aldi baterako bertan behera uztea erabaki du Gobernuak, eta poliziak agindua du Savvidis, greziar jatorriko errusiar magnatea, atxilotzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=9rKTH2GFl0s

Duela hogei egun idatzitako artikuluan, futbola zirkoa ez baizik eta gerra dela nioen, eta horrelakoek uste hori indartu besterik ez dute egiten. Gerra horretako subjektu bat gehiago da pistoladun presidentea. Baita asteburuan Ingalaterra eta Frantziako futbol zelaietara salto egin duten zaleak, eta Hanburgoko jokalariak mehatxatu dituztenak.

Ingalaterran, Londongo West Ham taldeko zaleak izan dira zelaira salto egin dutenak, jokalarien jarreragatik protestan (0-3 galdu zuten Burnley-ren aurka)

https://www.youtube.com/watch?v=2ewzWl75At4

Partida horretan, West Hameko zaleak mutur-joka aritu ziren… euren artean. Panorama ikusita, bisitarien (Burnley) ordezkoek, harmailetan ziren ume batzuk haien albora ekarri zituzten, kolpeek tartean ez harrapatzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=0bWXkUvRR2Q

Frantzian, Lille taldeko zaleak atera dira saldoan futbol zelaira, Montpellierren aurkako partidan.

https://www.youtube.com/watch?v=68C0Hr8CvZY

Eta Alemanian, Hanburgoko zaleek hamaika gurutze paratu dituzte, mehatxu moduan, taldeak entrenatzen duen zelaian.

“Heldu da zuen ordua! Ez duzue ihes egingo!”, dio gurutzeen alboan ageri den mezuak.

Amaitzeko, beste hau: Sky Sports telebista kate britainiarrak Jamie Carragher futbolari ohi eta esataria lan eta soldatarik gabe utzi du (ez dakigu zenbaterako), autoan zihoala zale batzuei txistu egin ostean.

Bitxikeria edo paradoxa edo ziur nola definitu ez dakidan moduan (termino gogorragoak erabili beharko lirateke ziurrenik), datu hau:

Goiko bideoetan ageri diren subjektu (ia) guztiak gizonezkoak dira, salbu eta Carragherren listua musura erortzen zaion 14 urteko neska (autoaren atzealdean zihoan…). Aitzakia paregabea Berria egunkarian plazaratutako bi artikuluok aipatzeko:

Baloia, munduaren metafora biribil hori (Anjel Lertxundi, 2018-03-04):

Artikulu honetarako nota batzuk hartzen harrapatu ninduten orain hamar bat egun San Mames inguruko liskarrek. Arrak ziren bertako tribalismoa eta indarkeria; maskulinitatearen baitakoak ziren liskarraren formak, oihuak, liturgia; ar usaina zerion hooliganen arteko talkari, arra zen poliziaren jazarra. Iñigo Martinezen fitxaketa-inguruko kontsiderazio batzuk taxutu nahian nenbilen ni, baina ez nituen berritu nahi fitxaketak harrotutako hautsak —diruaren munta eta distira, enegarren traizioak zaharberritutako probintzien arteko bekaitza, Martinezek erabili zuen euskara…—.

Ainhoa Azurmendi: “Gotorleku bat da futbola maskulinitate hegemonikoarentzat” (2018-02-24):

Gizarteko beste arloetan onartzen ez diren zenbait kontuk askatasun osoa dute futbolean. Gotorleku bat da askorentzat, batez ere, maskulinitate hegemonikoarentzat (…)  Guztiz maskulinoak diren gero eta espazio gutxiago geratzen dira, baina futbola horietako bat da gaur-gaurkoz oraindik. Futbola maskulinitatearen azken bastioia da. Kirola arlo maskulinoa izan da beti; baina are gehiago futbola. Maskulinitatea modurik handienean adierazteko lekurik aproposena bilakatu da; gizonek amorrua eta gorrotoa ateratzeko duten toki egokiena da, esaterako.

Nioena, zirko usaina baino, gerra kiratsa hartzen diot geroz eta gehiago honi guztiari…

[EGUNERAKETA]

‘Futbola eta indarkeria’ gaiaz post hau idatzi nuen atzo https://t.co/p8dCILQd1q Hemen asteburuko gertaerez ikuspegi osoagoa/errealagoa izateko artikulu zinez interesgarria. “Zer dago protesten atzean?” https://t.co/zLGnV9cjjc
(Milesker infoagatik @OpioErrebeldea ) pic.twitter.com/PIEOe9qcWs

— Jon Torner (@jtorner) 2018(e)ko martxoak 14

Eskola-kirola nola antolatu? Proposamenak berdintasun, parte-hartze edota adinaren inguruan

2018-03-01  //  Hezkuntza, Kirola  //  Iruzkinik ez

18 orrialdeko txostenean bildu dute Arrasateko jardunaldiek eman zutena. Hamar gakoren inguruan egin dituzte proposamenak.

25 urte dira Eskola Kiroleko programak martxan jarri zirela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.  Kirol-maila eta gaitasuna edozein izanik ere, haur guztiek kirola egiteko aukera izatea dute helburu programa horiek eta, zentzu horretan, eragileek barneratua dute etengabe eraldatzea eta behar berrietara egokitzea ezinbestekoa dela. Aurrera begirako pausuak zehaztea xede, “Eskola-kirol eredua. Gogoetak eta proposamenak” jardunaldia antolatu zuen Kirolaren Euskal Eskolak pasa den azaroan Arrasaten, hiru foru aldundien eta Debagoienako Mankomunitatearen laguntzarekin. 100 eragile pasatxok hartu zuen parte.

“Jardunaldiaren ondorioak” txostenean (PDF) jaso dute informazioa. Parte-hartzaileek adostutako ekarpen-zerrendara jo eta bakan batzuk ekarri ditugu hona, hausnarketa-prozesuak eman duena laburbiltze aldera.

 

Eskola kirolaren adina:
  • 0-6 urte: jolas librea, ez arautua eta lehiaketarik gabekoa, legeak babestu behar du.
  • 6-8 urte: psikomotrizitatea, lehiaketarik ez, legean esan zer egin daitekeen eta zer ez. Instalakuntza publikoen erabilerak mugatu.
  • 12-16 urte: Eskola Kirolaren bitartez jarduera fisikoa landu, aisialdi eta lehiaketarik gabeko jarduera eginez.
Osasun arloa:
  • Eskola Kiroleko helburuetan Osasunaren Garapenarena jasotzea. Osasunaren kontzeptu higienikoa eta sanitarioa ez ezik, osasunaren ikuspegi osoa hartu beharko litzateke aintzat. Alegia, ongizate psikofisikoa eta emozionalera hedatu behar da.
  • Doping edota sustantzia toxikoak debekatzearen aipua egitea. Bereziki, ikuspegi bikoitz batetik, osasunari kalte egin dakiokeen ikuspegitik eta bigarren alor bat, etika zehatz baten garapenarenetik.
Hezkuntzaren parte hartzea:
  • Hezkuntza formalaren jarraipena izan. Kirol koordinatzailearen figura hezkuntzatik bultzatu, ordainketan, lan kargekin edota programekin.
  •  Beharreko prestakuntza, monitoreen tituluak zehaztu.
Ibilbideak:
  • Ikastetxe eta kirol elkarteen arteko sinergiak administratiboki bultzatu.
Udalen parte hartzea:
  • Udalak parte hartzea garrantzitsua izan beharko luke koordinazio eta antolaketa mailan, egitura egonkorrak mantentzeko eta instalazioen erabileran. Konpetentzia hauek gehiago zehaztu behar dira Dekretuan.
Berdintasuna:
  • Taldeak, bai entrenamenduetan bai lehiaketan hasieran eratu ziren bezala mantendu behar dira (genero aldetik).
  • Entrenamenduetan (taldeak) eta lehiaketetan, gaitasunen arabera parte hartuko da.
  • Emakumeak ahaldundu eta arautegian ikusi arazi (epaileak, juezak, entrenatzaileak).
Inklusibitatea:
  • Programa bereziak sortzea behar bereziak dituzten umeentzat.
  • Kirol modalitateak egokitu jende gehiagok parte hartzeko.
  • Eskola Kirola antolatzen duten eragile eta elkarte espezializatuen arteko lotura erraztu.
Finantzabideak: 
  • Eskola kirolak egun duen finantziazioa hobeto kudeatu behar da: Kalitatezko eskola kirola bermatzen duten banaketa-irizpideak ezarriko dira (proiektu zehatzak); laguntzak ez monetarioak izan daitezke (koordinatzaileak, instalakuntzak…); diru laguntzen kontrola eman behar da, benetan helburu hezitzaileetara edo eskola kirolera heltzen direla bermatzeko.

 

– “Jardunaldiaren ondorioak” txostena osorik (PDF)

Denis Urubko himalayista, bakarrik K2rantz: Badu zentzurik?

2018-02-26  //  Mendia  //  Iruzkin bat

Urubko, K2 mendiko C3 kanpalekuan, 7.200 metrora.

Ostiralean, hilak 23, Denis Urubko mendizale kazakhstandar-poloniarra bakarrik abiatu zen K2ren tontorrerantz, bere espedizioko liderrari entzungor eginez. Sarri aipatu duenez, berarentzat negua otsailaren 28an amaitzen da. Horregatik erabaki omen zuen oinarrizko kanpalekutik bakarrik abiatzea: tontorrera data hori pasata iritsiz gero, ez litzateke “neguan egindako igoera” izango. Ziur badela arrazoi gehiago (arazo pertsonalak tarteko), baina ez gara horretan sartuko. Azken albisteek diote eguraldi txarrak behartuta Urubkok atzera egin duela, eta litekeena dela oinarrizko kanpalekura gaur heltzea, zorionez. Bere erabakiak, baina, zalaparta handia eragin du. Batzuek haren “kemena” txalotu dute eta besteek egin duen “zentzugabekeria” kritikatu. Esango nuke ni gehiago nagoela lerraturik bigarren multzo horretara, baina ulertzen ditut mendizalearen balentria goratzen ari direnak, are gehiago beherantz egin duela jakitean.

(gehiago…)

Futbola ez da zirkoa, gerra baizik

2018-02-23  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Maiz aipatu dugu futbola (gizonezkoen goi-mailakoa zehazki) zirko hutsa dela, diru-gosea oinarri, masa entretenitzea xede duen zirkoa. Bilbon bereziki baina baita beste zenbait futbol zelaitan ikusitakoak ikusita, ordea, esango nuke futbola deskribatzeko termino egokiena ez dela hori, baizik eta “gerra”, konfrontazio-esparru normalizatua.

(gehiago…)

Kirol apustuak: Iruzur arriskurik handiena, tenisean eta maila apaleko futbolean

2018-02-22  //  Futbola, Ustelkeria  //  Iruzkinik ez

Espainiako 2.B eta 3. mailako futbol partidetako iruzurren auziak berriro piztu du kirolaren eta ustelkeriaren arteko loturari buruzko  eztabaida. Orotara 31 lagun atxilotu ditu oraingoan poliziak, arbitro bat eta futbolari ohi batzuk tartean, Athletic eta Alaves taldeetan aritu zen Jonan García besteak beste. Beste kasu batzuetan gertatu den moduan, badirudi txinatar mafiaren gerizpean antolatu dela iruzur sare hori.

Partidak erostearen aurkako polizia-operazioa Madrilen, Bartzelonan, Tarragonan, Albaceten eta Badajozen egin da / GETTY IMAGES

La Vanguardia egunkariko kazetari Sergio Herediak gaiari heldu dio Así funciona la lucha contra los amaños en las apuestas deportivas (Horrela funtzionatzen du kirol apustuetako iruzurraren aurkako borrokak) artikuluan. Bertan kontatzen du nola futbolariek Ligaren telefono zenbaki batera hots egin dezaketen –modu anonimoan– ohiz kanpoko zerbait ikusten badute. Liga harremanetan jarriko da orduan  JDigital-ekin, on-line jokoen enpresak batzen dituen elkartearekin, hark ikerketa abiatu dezan. Elkarteak zorrotz begiratzen du, adibidez, futbol partida bateko momenturen batean apustu kopurua ohi baino askoz ere handiagoa izan ote den, eta ea loturarik dagoen apustu horien eta zelaian gertatutako zelebrekeriren baten artean (demagun, esaterako, talde batek bost minututan hiru gol sartu izanaren artean).

Tranpa gehien futbolean ote dagoen galdetuta, JDigital elkarteko presidente Mikel López de la Torrek dio alerta kopururik handiena tenisean dagoela. “Banakako kirola den heinean, aukera gehiago dago borondateak erosteko. Hamaika jokalariko kirol batean zailagoa da adostasuna lortzea”. Tenisari, futbolak jarraitzen dio, 2.B eta 3. mailek bereziki. “3. mailako jokalariek kobratu ere ez dute egiten batzuetan; edo hilean 800 euro irabazten du. Katebegi ahula da. Lehen mailako jokalari baten kasuan, haren irabaziek ez lukete iruzur bat justifikatuko”. Zentzu horretan, Espainiako jokoaren patronalak (Cejuego) adierazi du mesede egingo lukeela maila apaleko txapelketetan apustuak debekatzeak.

Federbet, kirol apustuen sektoreko enpresariak biltzen dituen elkarteak dioenez, telebista kameren begiradatik at dauden amateur mailako eta emakumezkoen futbolean dago arriskurik handiena, eta zoratzeko moduko zifra bat eman du: Asian legez kanpoko apustuek 70.000 milioi euro baino gehiago mugitzen dute astean. / GO Deporte

SPSG Consulting enpresako aholkulari-delegatua da Carlos Cantó. Haren hitzetan, urtean 30.000 euro irabazten duen futbolariari 200.000 euro eskaintzen badizkiote bere atean gol parea sartzen uzteagatik, litekeena da hala egitea, “gizakiak bere ahuldadeak baititu”. Sandalio Gómez IESE zentroko irakasleak, bestalde, Txinaren eta jokoaren arteko harremana “neurriz kanpokoa” da. “milioika txinatarrek edozer gauzaren inguruko apustuak egiten dituzte, ideiarik ere izan ez arren. 2.B mailako partida bat eskainzten badiete, badoaz…”

Talde osoa baino, errazagoa da tenislari bat erostea

“Kirol apustuek, legezkoek eta bereziki klandestinoek, diru kopuru erraldoiak mugitzen dituzte”, genioen kirol apustuen inguruan plazaratutako Azpijokoa arbitro erreportajearen sarreran (ARGIA, 2.500). “Gutizia mamitsua askorentzat, noizbehinka emaitzak baldintzatzen dituztenik ezin uka daiteke. Praktika orokortua dela esatea, ordea, gehitxo litzateke. Baita soilik mafiak edota kirolariak seinalatzea ere, botere-sistemak iruzurra maila guztietara zabaldu duenean. Gauza ugari eros baitaiteke apustu-txartelez gain”.

Besteren artean, RETA apustu-etxeko operazio zuzendari Jose Antonio Martinen hitzak jaso genituen: “Askoz ere errazagoa da tenislari bat erostea, futbol talde osoa baino”. Horretan saiatu aitzin, hobe zuzenean arbitroa limurtzea, 2006an mafiek ez baizik eta Turingo Juventusek edota Silvio Berlusconiren Milanek egin zuten moduan. “Dena den –zioen Martinek– zenbat diru ordaindu beharko litzaioke puntako tenislari bati, kontuan hartuta urtean milaka euro irabazten dituela? Ez dauka tamainako saltsetan murgiltzeko batere beharrik. Amateur mailari arrisku handiagoa ikusten diot”.

Teniseko goi-organoen “hipokrisia” gogor salatu du hainbat jokalarik, apustuak jazarri nahi badituzte, zentzurik ez duelakoan zenbait torneok apustu-etxeak izatea babesle, Australiako Irekiak adibidez. Roger Federer ageri da argazkian, William Hill operadorearen logoa atzean duela / ATP World Tour

Banaka edo binakako kirola den heinean, esku-pilota  iruzurren biktima izan ote den edo daitekeen galdetu genion: “Ez. Hemen ez dago legez kanpoko jarduerarik. Polemika bai, beti izan da; pilotariak enpresenak dira, eta enpresa bereko bik elkarren aurka jokatzen dutenean, arrisku hori badago, baina hortik aurrera… Denboran atzera eginez gero tongoak aurkituko ditugula? Ziurrenik bai, inondik inora ez da ohikoa ordea. Lehengora goaz, zenbat ordaindu beharko zenioke Irujori partida bat apropos galtzeko? Maila apalagoetan errazagoa litzateke, baina guk sekula ez dugu ezer arrarorik sumatu. Badaezpada ere, herri txikietan jokatzen diren partidak zorrotzago kontrolatzen ditugu Irujo-Olaizola bat baino, badakigulako ez dela ezer arrarorik gertatuko”.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzatik azaldu zigutenez,  lizentziak esleituta dituzten apustu-etxeek  dute, hain justu, iruzur-jarduerak prebenitu eta galarazteko interes handiena, “beren izen ona, negozioa eta jardueraren garbitasuna babestu nahi dutelako”. Teniseko polemikak hizpide, uste dute horrelako kasuak ezin zaizkiola apustu jarduerari egotzi, baizik eta, beste edozein esparrutan bezala, “zernahi egoera amarruen bidez dirua egiteko baliatu nahi duen jendeari”.

Irakurri erreportajea osorik > Kirol apustuak: Azpijokoa arbitro

Mukiak 500 rubloko billetearekin kendu dituen futbolariak: “Eman niezaiokeen benetan behar duen norbaiti, baina…”

2018-02-15  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Stanislav Manayev du izena irudiotako futbolari errusiarrak. “Billete hau eman niezaiokeen benetan behar duen norbaiti, baina mukiak ditut”. 500 rublotako (70 7 euro) billetea da mukiak kentzeko baliatu duena. Bideoak –19 urteko jokalariak berak igo duena Instagramera– haserrea eragin du, noski. Billeterik ez dakit, baina zaplasteko bat gustura emango lioke norbaitek…

14 / 55«Aurrekoa1013141516203040Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA