Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Ogasuna zergatik da permisiboa futbolak pilaturiko zorrarekin? (Espainiako Estatuko kasua)

2016-01-12  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

oinaa

“Futbol finanzas” webguneak bost puntutan laburbildu du hamaika erreportajerako materiala emango lukeen galderaren erantzuna.

1. Futbola, Estatuko motor ekonomikoetako bat. Futbolak zor izugarri handia –750 milioi euroraino heldu zen– pilatu du azken urteetan, ekonomiarentzat sostengaezina izateraino. Dena den, Estatuari ematen dion diru kopurua hain da handia, Ogasunak epelegi jokatu duela sarri.

(gehiago…)

Bideo-jokoak: Egia al da pirateria bi urteren buruan desagertuko dela?

2016-01-08  //  Bideo-jokoak  //  Iruzkinik ez

3DM foro txinatarraren fundatzaileak egin du iragarpena: “Litekeena da hemendik bi urtera bideo-jokoak pirateatzerik ez izatea”. Kontua da foroko kideak saiakerak egin ohi dituztela bideo-jokoak kopiatzeko, eta geroz eta nekezagoa zaiela helburua lortzea, kopien aurkako sistemen konplexutasuna dela-eta. Alarma piztu duena Just Cause 3 jokoa izan da. Hura kopiatzen saiatu diren guztiek porrot egin omen dute, bigarren enkriptaketa hausterik ez dutelako izan.

'Just Cause 3' jokoa kopiatzeko  zailtasunek etsipena areagotu dute pirata informatikoen artean.

‘Just Cause 3’ jokoa kopiatzeko zailtasunek etsipena areagotu dute pirata informatikoen artean.

(gehiago…)

“Oletakorta”, ekonomia soziala zer den ulertzeko komikia

2016-01-04  //  Ekonomia, Komikiak  //  Iruzkinik ez

oletakorta

Amaia Ballesterosek egin ditu gidoia eta marrazkiak.

Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat komikia plazaratu dute Alboan Fundazioak eta REAS Euskadi sareak, ekonomia soziala zer den azaltzea helburu duena.

Bost lagun ageri dira lehendabiziko binetan, mahaiaren bueltan eserita: “Proiektu bat jarri nahi dute martxan, gizartea eraldatzeko asmoz. Nekazaritza-turismoko baserri bat ireki nahi dute Mendatan (Gernika). Bertan, animalia batzuk, ortu ekologiko bat eta gozogintza eta ogi lantegi bat jarri. Funtsean, ekonomia solidarioko proiektu bat jarri nahi dute martxan”.

“Ekonomia solidarioak ez du irabazi asmorik, eta honako irizpide hauen arabera jarduten du: ekitatea, lankidetza, ingurumen-iraunkortasuna, lanaren aitortza eta inguruarekiko konpromisoa”.

(gehiago…)

#A20 binetak

2015-12-21  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Tasio (Gara)

1-tasio

(gehiago…)

2015eko kirol azalik onenak

2015-12-17  //  Hedabideak, Kirola  //  Iruzkinik ez

FIFAko ustelkeria kasuak, dopina atletismoan, munduko igeriketa edota errugbi txapelketak, Europako saskibaloi kopa… Horiez guztiez gain, kirol agerkarien azaletan tarte berezia izan dute Paris birritan jipoitu duten atentatuek, Charlie Hebdoren aurkakoak batetik, azarokoek bestetik.

Hainbat webgunek urte sasoi honetan egin ohi duen moduan, azalik onenak zerrenda batean bildu ditu José Luis Rojas kazetariak, kronologikoki sailkatuta. Ale benetan ederrak daude tartean:

1hebdoL’Equipe (Frantzia) – Urtarrilak 8

Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatua eta ondorengo gertaerak hainbatetan eraman zituen azalera L’Equipe egunkariak. Hau izan zen lehenengoa.

 

 

 

 

 

(gehiago…)

‘Seinaleak II’ komikia, genero-indarkeria saihesteko erizainentzako tresna berria

2015-11-30  //  Gizartea, Komikiak, Osasuna  //  Iruzkinik ez

Emakumeek sufritzen duten ziber-indarkeria du oinarri Seinaleak II komikiak. SATSE erizaintza sindikatuak argitaratua, gazteek sarean bizi ditzaketen egoerak islatzen ditu gida-liburuak.

Erizaintza agente garrantzitsua da emakumeenganako indarkeriaren prebentzioan

SATSE: “Erizaina agente garrantzitsua da emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan”

“Gazteek garrantzia handia ematen diete Interneti eta gizarte sareei; mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu”, azaldu dute sindikatuko kideek: “Komikiaren helburua indarkeria salatu eta gazteei mezu alternatiboa helaraztea da. Maitasun erromantikoa inguratzen duten mito batzuk desmuntatzeko, jarrera kritikoa sustatzeko, beren intimitatea kontrolatzeko eta besteenagatik errespetua eta enpatia sustatzeko mezua zabaldu nahi dugu”. Erizainek diotenez, teknologia berriek pribatutasun urraketarekin lotutako arazoak sor ditzakete, lehen seinaletzat dituztenak gehiegizko kontrola, jelosia, jazarpena edota umiliazio publikoa.

Osakidetzako ospitale zein lehen mailako arreta zentroetan lan egiten duten erizainen artean banatu du komikia SATSEk: “Ohikoak diren arazoen artean honako hauek daude: zefaleak, depresioa, estres postraumatikoa, insomnioa, elikadura-arazoak edo emozio-sufrimendu larria. Horregatik, oso garrantzitsua da erizainak, emaginak eta fisioterapeutak indarkeria mota hori hautemateko gai izatea”.

Komikia deskargatzeko:

– Seinaleak II komikia (pdf)

– Seinaleak I komikia (pdf). Gazteek haien bikote harremanetan bizi duten indarkeriaz ari da. 2013an plazaratu zuen SATSEk.

Rio 2016: Kirol olinpikoak sakonago ezagutzeko gida infografikoak

2015-11-25  //  Joko Olinpikoak  //  Iruzkinik ez

Kirol olinpikoez –salbuespenak salbuespen– soilik lau urtean behin hitz egiten dela eta haietako asko herritarrentzat arrotz samarrak direla aintzat hartuta, 2016ko Jokoen antolatzaileek 42 kirol-diziplinen gida infografikoak sareratu dituzte, bakoitzari buruzko araudi, errekor eta bestelako datu batzuk ezagutarazteko.

arku1

Lehiaketaren formatua, joko-eremuari buruzko xehetasunak (360 graduko irudiekin), partida edo borroka bakoitzaren iraupena, puntuazio sistema, jokaldi motak, penalizazioak edota  kirolarien janzkeren ingurukoak jasotzen dituzte gida horiek, baita diziplina bakoitzaren ezaugarri erakargarrienak, datu historikoak, aurreko edizioko bideoak, izar handienen markak, bitxikeriak…

arku2

Merezi du begiratu bat emateak, datorren abuztuaren 5etik aurrera telebistaz ikusiko ditugun kirolak hobeto ezagutu nahi izanez gero bederen. Portzierto, Hego Amerikan egingo diren lehenbiziko Joko Olinpikoak izango dira Brasilgoak. Izango dugu tarterik haiei buruz hitz egiteko…

LGBT kolektiboa eta bideo-jokoak: estereotipoak apurtzea helburu

2015-11-20  //  Bideo-jokoak  //  Iruzkinik ez

GaymerX, LGBT kolektiboari zuzendutako geek jardunaldien hirugarren edizioa abenduaren 11tik 13ra bitartean egingo da AEBetako San Jose hirian. Bideo-jokoak ardatz, diskriminazio eta jazarpen oro borrokatzea helburu duten ekimenak egingo dira: mahai-inguruak, proiekzioak, erakusketak, tailerrak, txapelketak…
Eldiario.es

Estereotipoetatik urrun dauden pertsonaiak sortzeak garrantzia handia duela uste du LGBT kolektiboak. (Irudia: Eldiario.es)

Matt Conn fundatzailearen hitzetan, “bideo-joko bat barnizatzeko indarkeria erabiltzeak ez du ezer txarrik, ezta heroi erakargarri, txuri eta heterosexualak izateak ere, baina ekoizpen handien %96ak hori islatzen duenean sistemiko bihurtzen da. Horren aurka egin nahi dugu”.

Bideo-jokoetan ikuspegi maskulino eta heterosexuala gailentzen da, ziurrenik “matxista” esatea zuzenagoa litzatekeen arren, Jesús Rocamora kazetariak La Marea aldizkarian plazaratutako Los videojuegos salen del armario erreportajean dioen moduan. Besteren artean Gaming in color dokumentalaz (Philip Jones, 2014) mintzo da Rocamora, produktu klonikoak nagusi diren merkatuan homosexualitateak duen presentzia eta pertzepzioa aztertzen dituen filma.

Badira jokoak non homosexualitatea (gizonezkoen kasuan nabarmenago) presente dagoen (transexualitatea beste kontu bat da…): The Sims-eko musuak, Mass Effect [1][2] edota Dragon Age bezalako frankizien eszena esplizituagoak, eta Fable sagako ezkontza eta adopzioak adibide. Bikote lesbianak egon badaude, baina, oro har, “gizon txuri unibertsitarioek” sortutako produktuak dira, Anna Antrophy bideo-jokoen diseinatzaileak Rise of Videogame Zinesters liburuan azaltzen duenez. Bideo-joko batzuen eta fanzineen arteko antzekotasunez mintzo da Antrophy, autogestioak, mikro-mezenasgoak edota biraltasunak izan dezaketen garrantziaz. “Zuk zeuk egin ezazu” ideiaren inguruan ari da, “manifestu queer bat bailitzan”, Rocamorak dioen bezala. “Programazioaz deus jakin gabe ere” bideo-jokoak sortzeko Gamemaker edota Twine bezalako erremintak balia ditzakegula dio Anthropyk. Halaxe garatu du bere esperientzia eta barne-gatazkak islatzen dituen Dys4oria jokoa.

Mass

‘Mass Effect’ moduko bideo-jokoek bide ematen dute harreman homosexualak izateko, baina, oro har, estereotipo negatiboak dira nagusi.

José Carlos Castillo FS Gamer blogeko kazetariak ez du uste bideo-jokoa definizioz matxista denik, baina gaur egungo titular batzuek “normalizazioa oztopatzen duten klixe homosexualak” indartzen dituztela dio. “Arreta deitzen hasita, kontrako estrategia erabiltzen saiatzen naiz, homosexualitatea tonu konstruktiboan jorratzen”. Errealitateari ikuspegi komikotik heldu behar zaiola deritzo, baina profil histrionikoak –maritxuen txisteak– alboratuta. Adibide positiboetako bat Bill izan daiteke, The Last of Us super-produkziokoa, 2013ko pertsonaia gay onena izendatu zutena, estereotipoetatik urrun izanagatik erabat sinesgarria dena. LGBT kolektiboarentzat hori da, hain justu, normalizaziorantz egiteko bideetako bat: multinazionalek estereotipoetatik urrun dauden pertsonaia nagusiak sortzeko ausardia izatea. Antonio Santo FS Gamer blogeko kazetaria ere iritzi berekoa da, La homosexualidad en los videojuegos artikuluan irakurri diogunez.

Zentsuraren artaziak

Mikel Calvo diseinatzaile eta Pulsar Concept konpainia bizkaitarraren fundatzaileetako batek, Hegoak elkarteak Bilbon antolatutako Ahoan bilorik gabe jardunaldien bigarren edizioan, bideo-jokoetako pertsonaia homosexualek izan duten garapen historikoa laburbildu zuen. Lau fase nabarmendu zituen, zinemak egindako ibilbidean ere ikus daitezkeenak: zentsura, burla, onarpena eta ikusgarritasuna. Zentsura kasurik zaharrenetakoa Final Fight (Capcom, 1989) japoniarrarekin gertatutakoa da: Europa eta AEBetako merkatuetan, Poison eta Roxy pertsonaia transexualak Billy eta Sid izeneko punkiek ordezkatu zituzten.

Street of Rage 3 (Sega, 1994) istorioko Ash izeneko gaizkilea, Vendetta-koak (Konami, 1991)… estereotipoak muturrera eraman dituzten hainbat pertsonaia (gaizto) aurkituko ditugu denboran atzera eginez gero.

Calvoren hitzetan, bideo-jokoen markatua nahikoa handia da LGTB kolektiboari zuzendutako produktuek haien lekua izan dezaten, mugikorretarako hainbat aplikazio dauden moduan. Dena den, entretenimenduaz hitz egiten denean, uste du LGTB edukia edozein jokotan “integratu” beharko litzatekeela, publiko zabalarengana heldu eta zabalpenean laguntzeko. Alegia, ikusgarritasuna irabazi, istorioari eragin gabe.

Informazio gehiago: El colectivo homosexual busca normalizar su imagen en los videojueogos (Julen Zaballa, 2013)

 

“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua

2015-11-18  //  Feminismoa, Kirola  //  Iruzkin bat

Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta.

Zakila

Arbitroek epelak entzun behar izaten dituzte asteburu oro. Emakumezkoen kasuan, irainen gordintasuna are nazkagarriagoa da.

Emakumezko epaile eta arbitro-laguntzaileek sufritzen duten indarkeria matxistaz hainbatetan idatzi dute blogean. Azurmendik hizpide duen kasua, esaterako, horietako bat da. Sevillako futbol zelai batean gertatutakoa halaxe jaso du arbitroak aktan:

“Zale bat termino hauetan zuzendu zitzaion nire laguntzaileari: ‘Arbitratzeaz ideiarik ere ez duzu. Zoaz etxera harrikoa egitera, hori baita egin beharko zenukeena (…) Idatzi ezazu Molares klubeko presidentea zu iraintzen ari dela. Hala jarraituko dut negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte’. Partida ez zen eten, fisikoki arriskurik jasaten ez genuelakoan”.

Arbitroen Sindikatuak beste zenbait kasu gogorarazi ditu –Andaluzian gertatuak gehienak–, agerian uzteko halakoen aurrean sekula ez dela neurririk hartzen:

  • “Eskuan har ditzakezun makila bakarrak erratzak eta zakilak dira”.
  • “Zoaz etxera garbiketa egitera eta ezkondu zaitez”.
  • “Zakilak jateko besterik ez duzu balio”.
  • “Zoaz ontziak garbitzera zure ama putarekin”.
  • 14 urteko neska batek arbitratzeari utzi dio.
  • 6.000 euro eta 2 urteko isuna irainka aritu zen zaleari.

Soilik azken kasu horretan jarri zen isuna, Estatu mailako txapelketa izanik –3. mailatik aurrerakoa–Indarkeriaren Aurkako Batzordea tartean  sartu zelako. Gainerakoetan, Espainiako zein lekuan lekuko federazioek ez zuten deus egin.

14 urteko neskari gertatutakoak erakarri du gure arreta. Zaira Mora, 14 urteko Asturiasko neska bat, 10-11 urteko alebinen partida bat arbitratzen ari zen, aita batek –beste behin ere– iraindu egin zuenean: “Ez duzu arbitratzeko balio; bai, ordea, etxe horretan [zonaldeko putetxe batean] lan egiteko”. COPE irratiak egindako elkarrizketan kontatu zituen jasaten zituenak: “Futbola gustuko dut, eta arbitro egin nintzen futbolari beste ikuspegi batetik begiratu nahi niolako. Partida batzuetan izugarri disfrutatzen nuen, baina besteetan ez, irain ugari entzun behar izaten nuelako, ez jokalarien aldetik, gurasoengandik baizik (…) Futbol zelaitik negarrez atera nintzen, oihu egin zidan aitak, irri ironikoa aurpegian, txalo egin eta oso ongi arbitratu nuela esaten zidan bitartean”.

Eta orain, nola esan neska horri arbitratzeari ez lagatzeko, gustuko duen horretan aritzeak merezi duela, puta zakil astakirtenak jasan beharko dituen arren? Nola azaldu halakoen aurrean federazioek-eta apenas eskainiko diotela babesik?

Ez dakit gure zelaietan halakoak entzuten ote diren. Badira urteak futbol partidarik ikusi ez dudala. Ziur naiz, dena den, heziketa dosi potoloa beharko dutela inguruko guraso zenbaitek ere. Eta ziur naiz erakundeen partetik lan handiagoa egin beharko litzatekeela. Oker egotea gustatuko litzaidake, baina…

Gurasoen jardun lotsagarriaz gehiago:

Guraso ipurterreentzat komikia, futbol zelaietan azaltzen duten jarrera zuzentzeko.

Gabiria Kopa, txirrindularitza zaleen topagune izateko asmoz jaioa

2015-11-10  //  Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

[Eguneraketa: Gabiria Koparen lehen edizioaren inguruan Goierriko Hitzak plazaratutako kronika, bideo eta argazkiak]

Larunbatean, hilak 14, Gabiria Kopa sariketaren lehendabiziko edizioa egingo da Gabiriako (Gipuzkoako Goierrin) Osinalde elkartean, ziklismoa gustuko duen edonork izena eman dezakeen bazkari baten bueltan. Hainbat txirrindulari izango da bertan, omenaldia jasoko duen Txomin Perurena buru.

kartela....

kartela….

(gehiago…)

26 / 55«Aurrekoa1020252627284050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA