Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Sexu-jazarpena kirolean: gurean ere beharrezkoa da arazoari aurre egitea

2015-07-01  //  Gizartea, Kirola  //  Iruzkinik ez

Sentsibilizazioan eta prebentzioan lagundu nahi du gidaliburu honek.

Sentsibilizazioan eta prebentzioan lagundu nahi du gidaliburu honek.

“Beharrezkoa da kirolean sexu-jazarpena eta abusua gertatzen direla aitortzea, eta eremu honetan gertatu ohi diren emakumeen kontrako indarkeriak errotik kentzeko neurriak hartzea. (…) 2014an Kataluniako hiru unibertsitatetan egindako ikerketa bateko datuek erakusten dutenez, entrenatzaileen aldetik sexu-jazarpena nabaritzen dute emakumeek, hala nola: kontaktu fisikoa, emakumeei buruzko mespretxuzko komentarioak, itxura fisikoari buruzko komentarioak, sexu-harremanak izateko proposamenak, begirada onartezinak, besteen sexu-bizitzan sartzea eta abar. (…) EAEn badaude egon sexu jazarpena eta abusua”.

Kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida (pdf) lan marduletik hartu ditugu pasarteok. Ainhoa Azurmendi Avento aholkularitza-enpresako kideak eta Matilde Fontecha EHUko irakasleak osatu dute, Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, helburu izanik, batetik, kirolari loturik dagoen pertsona oro arazoaz jabetzea eta, bestetik, gidalerro batzuk ematea, sexu-jazarpenik gertatzen bada zer-nola egin jakiteko.

Auziaz luze hausnartu eta eztabaidatzeko parada ematen duen gida osatzeko, hainbat emakume kirolari, kirolari ohi eta jarduera fisikoaren edo kirol kudeaketaren eremuan diharduten emakume profesional elkarrizketatu dituzte egileek. Hona hemen elkarrizketa horietatik ateratako lekukotza batzuk (“Horietako batzuek sexu-edukia dute, eta beste batzuek kontrol eta jazarpen egoerei buruz dihardute; sexu-jazarpenerako arrisku faktoreak dira horiek”):

“Nire igeriketa irakaslea izan zen 17 urte nituela. Gorputz-hezkuntzan lizentziatu-
ra bukatutakoan, lana eskatzera joan nintzaion, bera kirol-elkarte garrantzitsu ba-
teko zuzendaria baitzen. Alde egitera nindoala, hormaren kontra bortizki bultza-
tu, eta bularrak eskuekin eusten zizkidan bitartean hauxe esan zidan: oso gustu-
ko izan zaitut betidanik… Lasaitasuna mantendu nuen, eta askatzen ez banin-
duen oihuka hasiko nintzela esan nion. Askatu ninduen eta korrika atera nin-
tzen”.
“Hamabost urte izango genituen… entrenatzaileak ipurdiko bat ematen zigun ze-
laira jolastera ateratzear geundenean…“.
“Hamalau urte nituela entrenatzaileak ia egunero deitzen zidan etxera; orain,
hainbeste urte ondoren horretan pentsatzen dut, eta neure buruari esaten diot:
hura ez zen normala”.
“Pisua mantendu behar genuen…; bai, beharrezkoa zen, eta berak hori eskatzeko
eskubidea zuen. Baina era bortitzean esaten zuen, jendaurrean, jende askoren
aurrean”.

“Beldurra genion; bere begiradarekin topo egitea ekiditen genuen… Nik negar

egiten nuen tratatzen gintuen eragatik”.
“Berak beti esaten zigun inork ez zuela kirola bere erruz utzi. Berarengana joan
eta banan-banan bere erruz utzi zuten guztien izenak esateko gogoa ematen dit”.

Entrenatzailearen figura da gidan gehien aipatzen dena, hainbat ikerketak azaleratu duenez –NBOk 2007an plazaratutakoak kasu– hura delako indarkeria-ekintzen egile nagusia, “emakume kirolariekin harreman estua edukitzeaz gain haien erreferente nagusia ere badelako”.

Egileek diotenez, “gida honek ez du helburutzat, inondik inora ere, kirolak berezkoa duen harreman fisikoa zalantzan jartzea; beste behin ere, argi adierazten du ukitzea, besarkatzea, beste pertsona bati heltzea eta abar poztasunezko espresio naturalak direla. Hala ere, ez dira beste pertsona batzuekin izandako ukipenak norberaren beharrak asetzeko erabili behar, ez fisikoak, ez psikologikoak, ezta emozionalak ere. Garrantzitsua da gure kulturan zein jarrera den onargarria eta zein ez den zehaztea, eta horri mugak ezartzea; eta, jakina, kirol arloan sexu-jazarpenak edo sexu-abusuak izan daitezkeenak identifikatzen jakitea”.

Zentzu horretan, bi atal nagusitan banatu dute 80 orrialdeko gida:

1. Sentsibilizazioa eta prebentzioa: Datuak, definizioak, legedia, jarrera eta portaera onartezinen zerrenda, arrisku-faktoreak, prebentzioa…

2. Jarduera-protokoloa diseinatzeko jarraibidea: Protokoloan agertu beharko liratekeen atalak; falta oso larri, larri eta arinen zerrendak…

Lehendabiziko atalean bildutako eduki guztia ondorengo bi taula hauek laburbiltzen dute. Dena den, azalpen guztiak arretaz irakurtzea komeni da, zeren gainean hitz egiten ari garen jakiteko.

abusu-taula-1

abusu21 abusu22 abusu23Bigarren atalari dagokionez, egileek diote, besteak beste, protokoloak onargarriak ez diren jarrerak eta horien larritasun maila agertuko dituen falten tipifikazioa jaso beharko duela, kasu bakoitzari dagozkion isunak aplikatu ahal izateko.

Tipifikazio adibide bat:

abusu31 abusu32

Esan bezala, arretaz irakurri beharreko gida da, jasotzen dituen azalpen, datu eta bestelakoek auzia sakon aztertzea eskatzen baitute. Eragile orok (kirolariek, klubek, federazioek, administrazioek, entrenatzaileek, eskolek eta abar) hausnartu beharko luke arazoaz, eta egoeraren araberako neurriak aplikatu. Horretan lagundu nahi du gida honek.

  • Kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida. Protokoloak egiteko jarraibideak. (pdf)

Eibar taldeak jasoko du Zilarrezko Gehitu Saria, homofobiaren aurkako konpromisoagatik

2015-06-24  //  Eibar, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak Eibar futbol taldeari emango dio 2015eko Zilarrezko Gehitu Saria, Homofobiarik gabeko futbolaren alde kanpainaren baitan sortutako Ortzadar Ligari eskainitako babesarengatik.

ortzadar

Eibarrek homofobia futbol zelaietatik desagerrarazteko azaldu duen konpromisoa sarituko du Gehituk, ostegunean Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den ekitaldian.

Eibar eta Athletic taldeek, joan den otsailean Ipuruan jokatutako derbirako, #EuskalDerbiArcoiris traola sortu zuten, #LaLigaArcoiris Estatu mailako ekimenarekin bat eginez. Futbolari guztiek ostadar koloreko sokak erabili zituzten euren oinetakoetan, “homofobiaren errefusa errotik erakusteko eta diskriminaziorik gabeko kultura berria sortzeko bere konpromisoa azpimarratzeko”, Gehituk nabarmendu duenez.

Plazaratutako oharrean dioenez, “elkartzen gaituzten balioak defendatzeko eta denon artean mundu hobea lortzeko Eibar Kirol Elkarteak beti zabalik izan duen eskua” eskertu nahi du elkarteak sari honekin: “Oraindik ere hori egiten jarraitzen duela garbi ikusi dugu Gehituren ekimen berria bultzatzeko bidali diguten gutunean. Kanpaina berri hau Ortzadar Ligaren luzapen naturala da, eta futboleko profesionalez gain kirol horretako oinarriak eta zaleak ere inplikatu nahi ditu; kanpaina horretan lokarriak emango zaizkie opari homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobia futbol-zelaietatik desagerrarazteko konpromisoa hartzen duten pertsona guztiei, eta eginkizun horretarako urratsa eman duen lehenengo futbol-klub profesionala Eibar Kirol Elkartea izan da”.

Pedro Zerolori omenaldia eta Barro Rojo antzezlana

Ostegunean, hilak 25, jasoko du saria Eibarrek, Donostiako Antzoki Zaharrean 20:00etan hasita egingo den ekitaldian. Aurrez omenaldia eskainiko zaio Pedro Zerolo zenari, LGBT kolektiboaren alde egin zuen lanagatik. Amaitzeko, berriz, Javier Liñeraren  Barro Rojo (gays y lesbianas en los campos de concentración) antzezlana izango da ikusgai.

Futbola, alzheimerra duten gaixoei laguntzeko erreminta

2015-06-23  //  Futbola, Osasuna  //  Iruzkinik ez

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Salut i Enveillement fundazioak egindako ikerketa baten arabera, futbolaz aritzeak lagundu egiten die alzheimerra duten pertsonei, haien oroimena, arreta eta aldartea hobetzen dituen heinean.

(gehiago…)

‘Podiumeko neskak’: okerrera egiterik ez zegoela uste genuenean…

2015-06-19  //  Gizartea, Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

… Belgikan egin berri den Flanders Diamond Tour emakumezkoen txirrindulari lasterketako irudi hau ikusi dugu:

This is the podium of today’s Flanders Diamond Tour, a UCI 1.1 women’s race. What an utter disgrace @LottoCyclingCup! pic.twitter.com/lVHu8ksqGe

— Marijn de Vries (@marijnfietst) June 14, 2015

UCI 1.1 mailako lasterketa da, Lotto Cycling Cup koparen barruan dagoena. Marijn de Vries kazetariaren txioa bolo-bolo zabaltzean –lehenago ez, noski– Lotto Cycling Cup-ek barkamena eskatu eta erantzukizuna lekuko antolatzaileen gain utzi zuen. Kazetariak erantzun dio barkamena eskatzea ongi dagoela, baina galdera bat gehitu du: “Hura gera zezakeen zuen erakundeko inor ere ez al zegoen bertan?”

@LottoCyclingCup It’s really good you apologise, but… was there no one of your organisation present at the race who could stop this? — Marijn de Vries (@marijnfietst) June 15, 2015

Suze Clemitson The Guardian egunkariko kazetariak dioen moduan, garaia da Borat edo Benny Hill-en eszenak oroitarazten dituzten gisa honetako irudiak betiko desagertzeko.

Portzierto, lasterketa Jolien d’Hoore belgikarrak irabazi zuen.

[Milesker argazkiaren erreferentziagatik @aldatsa]

Gai honi buruz gehiago blogean:

Azafata baten ipurdia, txirrindularitza probaren amu.

‘Josevisky’-ren estreinako komikia AEBetako ‘Vertigo’ argitaletxearentzat

2015-06-16  //  Komikiak  //  Iruzkinik ez

Joseba Larratxe ‘Josevisky’-k Waking izeneko komikia plazaratu du AEBetako Vertigo argitaletxearen Strange Sports Stories sailaren 4. alean. Zientzia fikzioaren eta fantasiaren munduan barneratu ohi den Genieve Valentine estatubatuarrak idatzi du gidoia.

Komikia lotura honetan eskuratu daiteke, paperean edo formatu digitalean: Vertigocomics.com

'Strange Sports Stories' sailean argitaratu da komikia, beste hiru istorio laburrekin batera.

‘Strange Sports Stories’ sailean argitaratu da komikia, beste hiru istorio laburrekin batera.

ARGIAn azalgile:

Joseba Larratxek hainbat ilustrazio egin du ARGIArentzako, Larrun gehigarriko azaletarako kasu, euskalgintzari buruzko hau adibidez:

Argia aldizkariaren Larrun gehigarriaren azalerako marrazkia. Lander Arbelaitzen "Euskalgintza: berritu ala hil“ artikuloa ardatz.Cover illustration for Argia magazine.

Baita 2013 eta 2014ko urtekarietarako ere:

51526donostia2016-685

488271-musika-zentralizatua

Amerika Kopa: B aldea [Argazki galeria]

2015-06-15  //  Futbola, Gizartea, Txile  //  Iruzkinik ez

Txilen jokatzen ari den Amerika Kopa futbol txapelketaren ingurumarian, mobilizazioak egin dituzte herrialde osoan, hezkuntza, osasun eta lan baldintza duinak aldarri.

La Serena espetxe ohiaren kanpoaldean marraztutako murala:

(gehiago…)

Genero ikuspegia kirol prentsan: gizarte androzentrikoaren ajeak

2015-06-12  //  Feminismoa, Hedabideak, Kirola  //  Iruzkinik ez

Susana Guerrero: "Berdintasunerantz egiteko, beharrezkoa da gizon eta emakume kazetariak genero kontuetan trebatzea".

Susana Guerrero: “Berdintasunerantz egiteko, beharrezkoa da gizon eta emakume kazetariak genero kontuetan trebatzea”.

Susana Guerrero UMA Malagako Unibertsitateko irakasleak hainbat lan argitaratu du gaztelaniazko hedabideek erabiltzen duten diskurtso sexistaz. Zehazki kirol prentsaren lengoaiaz aritu da solasean José Luis Rojas kazetariarekin, Periodismo deportivo de calidad webgunean. Elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu, aintzat hartzekoak direlakoan, nahiz eta, zorionez, euskarazko hedabideetan ez den sumatzen espainiar kirol prentsari sarri darion naftalina usainik.

(gehiago…)

Eta zuk, zein izen jarriko zenioke Baiona+Biarritz balizko errugbi taldeari?

2015-06-05  //  Errugbia  //  Iruzkinik ez

Izen xelebreak proposatu dituzte internautek. Zail egiten zaigu bat aukeratzea...

Izen xelebreak proposatu dituzte internautek. Zail egiten zaigu bat aukeratzea…

Ipar Euskal Herriko bi errugbi taldeek oraingoz behintzat ez dutela bat egingo genioen pasa den hilean. Zaletuak, dena den, balizko bateratzetik sortuko litzatekeen taldeak zein izen izan beharko lukeen proposatu dute Internetez. Sud Ouest agerkariak bere webgunean zerrendatu ditu izen horiek, hainbat ataletan sailkatuta:

Izen serioak: Entente Bayonne Biarritz, Union Force Basque, Ovalie du Pays basque, La sélection basque, Racing Club Pays basque, Union Pays des Basques, BBB Basques Bayonne Biarritz, Pays basque Rugby Pro…

Euskaldunak: Elgar azkar, Euskal Rugby Taldea, Euskadi Rugby, I.B.E. Indarra Batasunak Ematen du…

Mistoak: Alympron Bayoritz, Avirolympique Biarryonne, BIARBAY Olympique (BBO), L’avirolympique biarroynnais…

Dibertigarriak: Le rugby-club républicain du Sud-Ouest, Babibel, UBBBBPADM Union Bordeaux-Bègles-Bayonne-Biarritz-Pau-Dax-Mont-de-Marsan, BNB Paris basque, B.B.B.B Bordel Basco Bayono Biarrot, Patxaran XV…

(…)

Eta, zuek zein izen jarriko zeniokete?

Twitter bidez jaso ditugun erantzunak:

@argia @jtorner “Euskal Selekzioa”

— LapurtarEH (@EHO64) June 5, 2015

@EHO64 @argia @jtorner LAPURDI

— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) June 5, 2015

@argia @jtorner Biona

— Maguna Zelaia (@magunazelai) June 5, 2015

BaiBiak https://t.co/XCLREbkNzf

— Su (@sussergaz) June 5, 2015

“Ereserkiari txistu egin diot, hala nahi nuelako”

2015-06-02  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

https://www.youtube.com/watch?v=hhXRL_yLr-Y

Espainiako ‘Kirol eremuko indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako batzordeak’ ikertu egingo ditu Errege Kopako finalean espainiar ereserkiari jotako txistuak, inor zigortu behar ote den erabakitzeko.

(gehiago…)

Mikel Landari ere “errespetu eza” leporatu diote, espainiar ereserkia entzutean txapela ez kentzeagatik

2015-06-01  //  Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Mikel Landa txirrindulari arabarrak hirugarren postuan amaitu du Italiako Giroa. Podiumean, espainiar ereserkia entzutean –Alberto Contador espainiarrak irabazi du lasterketa– ez zuen txapela kendu. Keinuaz ohartu ere ez zen egin sari banaketa telebistaz jarraitu zuen jende asko, baina batzuentzat “errespetu ezaren” erakusgarri argia da.

Iturria: Vilaweb.cat

29 / 55«Aurrekoa1020282930314050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA