Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Palestinak atzera bota du FIFAk Israel zigortzeko eskaera

2015-05-29  //  Futbola, Palestina  //  Iruzkinik ez

[2015-05-29]

Palestinaren aldeko ekintzaileek FIFAren kongresua eten dute.

[2015-05-29]

Palestinak atzera bota du Israel zigortzeko eskaera.

Rt.com

The Guardian

[2015-05-21]

Joseph Blatter FIFAko presidentearen "bake misioak" porrot egin du (Argazkia: Abbas Momani / AFP)

Joseph Blatter FIFAko presidentearen “bake misioak” porrot egin du (Argazkia: Abbas Momani / AFP)

Palestinako futbol federazioak FIFAri eskatu dio Israel zigortu dezan, nazioarteko federazioaren araudia hiru zentzutan urratzen duelako: palestinarren aurkako eraso arrazistak –Israelgo futbolean– ez ditu zigortu, bere ligan israeldar kolonietako bost talde mantentzen ditu, eta Palestinako federazioaren independentzia oztopatzen du. Hilaren bukaeran bozkatuko du FIFAk Palestinak egindako eskaeraren gainean.

(gehiago…)

FIFAko hainbat goi-kargu atxilotu dituzte ustelkeriagatik

2015-05-27  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Baur au Lac hotelean atxilotu dituzte FIFAko goi-karguak. (Pascal Mora / The New York Times)

Baur au Lac hotelean atxilotu dituzte FIFAko goi-karguak. (Pascal Mora / The New York Times)

 

[2015-12-21]

FIFAk zortzina urteko zigorra ezarri die Blatter eta Platiniri (El País)

[2015-05-27]

FIFA nazioarteko futbol federazioko zazpi goi-kargu atxilotu ditu poliziak Zurichen (Suitza), AEBetako Justizia Departamenduaren aginduz, FBIrekin elkarlanean. Iruzur, xantaia eta diru-zuriketa delituak leporatzen dizkiete, Suitzako Gobernuak jakinarazi duenez.

Joseph Blatter presidentea ez dago atxilotuen artean. Akusatuak “hamar baino gehiago” dira; guztiak ez daude uneotan Suitzan. 1990eko hamarkadaz geroztik 150 milioi euro baino gehiagoko sobornoak jaso izana leporatzen diete. Suitzako Gobernuko iturrien arabera, marketin enpresa eta telebista kateetatik heldu zen diru hori. Trukean, marketin, babesletza eta Ameriketako futbol partiden emisio eskubideak lortu zituzten.

AEBek, Suitzan atxilotutakoen estradizioa eskatu dute, leporatzen zaizkien delituak AEBetan hitzartu eta prestatu, eta ordainketak hango bankuen bitartez egin zituztelakoan.

The New York Times egunkariak akusatuen zerrenda plazaratu du:

– Jeffrey Webb: Ipar Amerika, Ertamerika eta Karibe uharteetako futbol Konfederazioko presidentea.

– Eugenio Figueredo: FIFAko presidente-ordea.

– Jack Warner: FIFAko presidente-orde ohia.

– Eduardo Li: Costa Ricako federazioko presidentea.

– Rafael Esquivel: Venezuelako futbol federazioko presidentea.

– José Maria Marin: Brasilgo futbol konfederazioko presidentea.

-Nicolás Leoz: Hego Amerikako konfederazioko presidentea.

– Julio Rocha eta Costas Takkas.

– Kirol-marketinarekin lotura duen hainbat enpresari: Alejandro Burzaco, Aaron Davidson, Hugo Jinkis, Mariano Jinkis eta José Margulies.

Akusatuak eta leporatzen zaizkienak, grafiko batean bilduta (The New York Times)

Informazio gehiago:

The New york Times

El País

Futbolak ez duelako zertan aberatsen jostailu izan behar [jardunaldiak Katakrak-en]

2015-05-22  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

“Futbolaren guda politikoa ezin dugu eskuin zaharkitu baten esku utzi. Bere irizpideak inposatu, eta klub profesional guztiak eta zaletu-talde ugari kontrolatzen ditu. Kapitalismoa eta eskuina dira futbolean nagusi. Osasuna dugu horren adibide. Desagertzeko arriskuan dago (bazkide eta zaletuek berreskuratzen ez badute), taldearen zorrak handitu dituzten politiken eta kirol kudeaketa txarraren ondorioz. Ezinbestekoa da jokoaren esentzia berreskuratu eta futbola beste modu batean pentsatzea; garbitu, desdramatizatu eta ilusioa berriz piztea. Helburu horrekin antolatu ditugu jardunaldi hauek. Baloiak biraka jarraitzea nahi dugu; futbola iraultza ere badelako”.

Futbola ere lapurtu ziguten jardunaldien aurkezpen hitzak dira. Iruñeko Katakrak guneak hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta proiekzio jasoko du hilaren 25etik 29ra bitartean, helburuetako bat izanik ezkerreko mugimenduek futbola haien helburuetarako balia dezaketela erakustea.

Itxura ederra du egitarauak (gauzatxo batzuk zehazteke daude oraindik).

Maiatzak 25: Gu, futbola. Jone Goirizelaia, Eva Blanco eta Maider España.

Maiatzak 26: Posible al da konpromiso sozial eta politikoa futbol profesionalean? Angel Cappa, Bittor Alkiza eta Endika Guarrotxena.

Maiatzak 27: Dokumentalak. The last proletarians of football, Democracia Em Preto Branco eta L’Equip petit.

Maiatzak 28: Beste futbol eredu baten alde: komunitatea, pasioa eta herri kultura. Iñigo Arza, Panenka aldizkariko kide bat eta Alemaniako Sant Pauli klubeko ordezkari bat.

Maiatzak 29: Osasuna, aberats berriaren akatsak. Oier Sanjurjo, Javier Bikuña, Joan Bosch eta Rafa Aguilera.

Ipar Euskal Herriko bi errugbi taldeek ez dute bat egingo

2015-05-19  //  Errugbia  //  Iruzkinik ez

[Eguneraketa, 2015-05-19]

“Azken egunetako giro bortitza ikusirik”, Baionako presidente Manu Merinek gelditu egin du Miarritzerekin bat egiteko proiektua, Berriako kazetari Eneritz Zabaletak azaldu duen moduan:

“Manu Merinek, negarra begian eta eztarria unatua, denek itxaroten zuten albistea eman zuen. ‘Hurrengo sasoian bi talde profesional egonen dira Euskal Herrian: Baiona eta Miarritze’. Lehenago, baina, azken egunetako giro ozpindua aipatu zuen. ‘Mehatxuak jaso ditut. Nik, nire enpresak eta nire familiak. Nire enpresaren atean segurtasun zaindariak jarri ditut. Nire autoari harriak bota nahi izan dizkiote. Kalean gelditu naute. Nire 8 urteko ilobengana joan dira, garrasika’. Iragan sasoiaren antzera, zaleen kexuek eta gehiegikeriek bertan behera utzi dute proiektua. (…) Bitartean, galderak dira nagusi. Baiona eta Miarritzeren finantza egoera larria da oso: Miarritzek 1,7 milioi euroko zuloa omen dauka, eta Baionak, bi milioi eurotik gorakoa. Taldeko babesle nagusiak zirenek —Alain Affleouk eta Serge Kampfek— bi euskal taldeak bateratzea eskatu dute zuloa estaltzeko baldintza gisa. Ikusi beharko da orain zer gertatuko den”.

(gehiago…)

“Arrazakeria gogor borrokatuko du FIFAk”. Eta Israel? “Ez futbola politizatu, faborez”

2015-05-14  //  Futbola, Palestina  //  Iruzkinik ez

"Arrazakeriaren kontra" dago futbola, baina (Uefa.com)

“Arrazakeriaren kontra” omen dago futbola, joko garbiaren alde… (Argazkia: Uefa.com)

“Diskriminazioaren aurkako borrokan urrats berria emango du FIFAk: 2018an Errusian jokatuko den Munduko futbol Koparako sailkapen faseko partiduetan bigilantzia sistema berria hasiko gara erabiltzen, arrazismoaren aurkako FARE erakundearekin elkarlanean”, irakurri dugu Nazioarteko Federazioaren webgunean. Zenbait begiralek gertutik zelatatuko dute zaleen eta gainerako protagonisten jokabidea, bideokamera bidez-eta, diskriminazio zantzurik balego frogak FIFAren diziplina-batzordera bidali eta hark egoki ikusten badu, zigor-prozedura hasi ahal izateko.

(gehiago…)

“Madrilgo Beti-Jai frontoiaren alde borrokan jarraitu behar dugu”

2015-05-07  //  Azpiegiturak, Pilota  //  Iruzkinik ez

 Joaquin Rucoba arkitektoak diseinatu zuen Beti Jai. Bilboko Udala ere hark egin zuen. Irudiotan, frontoiaren argazki zahar bat, eta gaur egun duen itxura tamalgarria.

Joaquin Rucoba arkitektoak diseinatu zuen Beti Jai. Bilboko Udala ere hark egin zuen. Irudiotan, frontoiaren argazki zahar bat, eta gaur egun duen itxura tamalgarria.

Beti Jai pilotalekua, 1894ko jatorrizko egitura mantendu baina egoera oso txarrean dagoena, Madrilgo Udalak eskuratu berri du. 7 milioi euro ordaindu ditu azkenean, frontoiaren jabeak, Tarcosul enpresa gipuzkoarrak, 12 milioi eskatzen zituen arren.

Pilotalekuaren kontserbazio eta eraberritzearen alde diharduen herri-plataformak txalotu egin du albistea, baina ohartarazi du “borrokan” jarraitu beharra dagoela frontoiak bere kirol-izaearari eutsi diezaion, taldeko bozeramaile Igor Gonzalezek Diario.es agerkarian adierazi duenez.

Plataformak azaldu du Udalak oraindik ez duela zehaztu frontoiari zein erabilera emango dion –espekulazio urbanistikoaren mamua etengabe agertzen da–, ezta eraberritze edo gutxienez mantentze lanei (noiz) helduko dien ere.

Hiru proposamen egin ditu taldeak:

1. Beti Jai pilotalekuak erabilera publikoa izatea, haren kudeaketa pribatua izanik ere.

2. Espazio autofinantzatu eta jasangarria izatea.

3. Pilota partidez gain, bestelako kirol eta kultur ekitaldiak jasotzeko egokitzea: futbol edo saskibaloi partiduak, antzerki emanaldiak, kontzertuak, herri-bazkariak, batzar irekiak eta abar.

 Dokumentala

Hilaren 30ean Beti Jai, la capilla sixtina de la pelota (Beti Jai, pilotaren Kapera Sixtinoa) dokumentala estreinatuko dute Madrilen. Proyecto Family ekoizpen-etxeak egin du, Richard Zubelzuk zuzenduta, herri-plataformarekin elkarlanean. Frontoiaren historia eta haren balio arkitektonikoa ditu ardatz.

Zergatik itxi beharko lukete Everest? (4 arazo nagusiak)

2015-05-06  //  Mendia  //  Iruzkinik ez

Pasa den asteko elur-jauzien eragina Everesten (Argazkia: 6 Summits Challenge)

Pasa den asteko elur-jauzien eragina Everesten (Argazkia: 6 Summits Challenge)

Nepal astindu duen lurrikarak eta goi-mendietan eragin dituen elur-jauziek (ber)piztu egin dute espedizio gaindosiaren inguruko eztabaida. “Everest jendez lepo eta oso zikin dago”, idatzi du Justin Wm. Moyer kazetariak The Washington Post egunkarian. “Azken bi urteotan sekula baino mendizale gehiago hil da bertan“, nabarmendu du.

“Alpinista asko kexu da Everesten komertzializazioaz, tontorrerako bidea auto-ilarekin alderatzeraino”, zioen duela urtebete Zachary Daviesek The Telegraph egunkarian, espedizioen inguruko hamaika datu bildu zuen erreportajean.

Mendizale kopuruaren, aurre egin beharreko gastuen, baliabide berrien edota heriotza kopuruaren inguruko zifra horiek abiapuntutzat hartuta, lau arazo handienak zerrendatu ditu Washington Postek, demostratzeko Everest itxi egin beharko luketela:

1. Esperientzia falta

Mendizaleek geroz eta material hobea dute, eguraldiaren ezagutza zehatzagoa, gailu teknologiko aurreratuagoak, soka finkoak erabili ahal ditzakete… baina hori ez da nahikoa Everest igotzeko. Esperientzia funtsezko osagaia da, eta askok ez dute ezagutza nahikorik, bereziki egoera zailei nola aurre egin dagokionez.

2. Zikinkeria

Hondakin ugari pilatu da inguruan: orotariko zaborra, oxigeno tankeak, apurtutako eskalada-materiala, kaka eta pixak… baita  hilotzak ere.

3. Arraza bereizkeria

Jende mordoa erakartzen du Everestek, aberats ugari tartean. Sherpak izan ohi dituzte bidelagun, sarri lan gogorrena eginagatik, nahikoa sari jasotzen ez duten espedizio-kideak. Bizi duten errealitatearen erakusgarri da iaz 16 sherpa hil zituen elur-jauzia.

4. Klima-aldaketaren eragina
Iazko elur-jauziaren ondoren, mendian gertatutako heriotzen inguruko erreportajea plazaratu zuen The Atlantic-ek. Elur-jauziak dira kausa nagusia sherpen artean, eta bigarrena haiei ordaintzen dieten mendizaleen artean. Klima aldaketak are arriskutsuago bilakatu(ko) ditu Everest moduko mendiak.

“Euzkadi: Un equipo de hermanos” [dokumentala]

2015-04-30  //  Euskal selekzioak, Futbola  //  Iruzkinik ez

1937-39 artean nazioartean hainbat partidu jokatu zituen euskal futbol selekzioari buruzko dokumentala aurkeztu du Enrique Ballesteros mexikarrak. 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuen Gernika abiazio faxistak. Egun berean, Euskadiko selekzioak partidu-bira hasi zuen Parisen.

(gehiago…)

#MileskerGaritano #JeSuisGaritano

2015-04-27  //  Euskara  //  Iruzkin bat

Badakizue zer pasa zen. Joseba Urkiola ETBko kazetariak euskaraz egindako galderari euskaraz erantzuten hasi, Almerian zeuden kazetari batzuek protesta egin, eta prentsaurrekotik ospa egin zuen Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileak. Bien bitartean, Almeriako prentsa arduradunak errespetu eza egotzi zien kazetari espainiarrei. Txalotzekoa… bai ETBko kazetariaren jarrera, bai Garitanorena, baita prentsa arduradunarena ere.

(gehiago…)

Ziklistak arautzea, automobil industriaren eta aseguru-etxeen iruzurra

2015-04-24  //  Mugikortasuna  //  6 iruzkin

(Matt McClain for The Washington Post)

Automobil industriak abiatutako propaganda-gerraren figurarik arrakastatsuenetakoa, ‘zuhurtziarik gabeko oinezko zein ziklistarena’, gogor kritikatu du Eben Weiss blogariak.  (Matt McClain / The Washington Post)

“Hiri barnean bizikletan dabiltzanek kaskoa derrigor jantzi behar izatea eta zirkulazio-arauak zorroztea dute helburu automobil industriak, aseguru-etxeek eta Gobernu-funtzionarioek. ‘Guztiontzako eskubide eta betebehar berdinak’ tranparen argudioarekin, ahulenak kriminalizatzea besterik ez dute nahi, ziklistek jasan dezaketen balizko kalteen inguruko erantzukizuna saihestea, oinezko eta txirrindularientzako azpiegitura hobeak eraiki behar ez izatea, eta autoei zirkulazio arauak bete ditzaten derrigortzeari uztea”.

(gehiago…)

30 / 55«Aurrekoa1020293031324050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA