Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Eskubaloi jokalariak, top eta kulerotxoak janztera behartuak

2014-07-09  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

[Eguneraketa: 2014-07-11]

Kirol Kontseilu Gorenak ebatzi du neskek edozein janzkera erabili dezaketela, neurria sexistatzat jo duten jokalarien aldarrikapenei erantzunez.

Jokalariek nahi duten janzkera aukeratu ahal izango dute Estatuko txapelketetan lehiatzeko. Handik kanpo jokatu behar dutenean, aldiz, nazioarteko araudiari men egin beharko diote: sabela bistan eraman beharko dute eta azpialdeko bikiniak, alderik zabalenean, ez ditu hamar zentimetro baino gehiago izango. Aitzitik, gizonezkoek galtza zabalak jantzi ditzakete, belaunetik behera gehienez hamar zentimetro luze izan daitezkeenak.

[Jatorrizko artikulua, 2014-07-08]

Europako –eta Espainiako– eskubaloi federazioaren arabera, ezkerroko neskak behar bezala jantzita daude. Ez, ordea, eskuinekoak. (Argazkia: @progresos_bm)

Europako –eta Espainiako– eskubaloi federazioaren arabera, ezkerreko neskak behar bezala jantzita daude. Ez, ordea, eskuinekoak. (Argazkia: @progresos_bm)

Espainiako eskubaloi federazioak kargu hartu die asteburuan Suances (Kantabria) hiriko hondartzan jokatutako txapelketan aritu diren nesken 21 talderi. Zergatik eta top eta bikiniarekin ez jokatzeagatik, Europako araudiak zehazten duen moduan.

(gehiago…)

Selfiak, txirrindularientzat ipurdiko min

2014-07-07  //  Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Ikusle artaburuei buruzko posta sareratu nuen pasa den astean blogean. Besteak beste, zale askoren protagonismo goseaz hitz egin nuen, telebistan agertzeak sortzen duen zirraraz, Youtubemaniaz eta norberak bere burua Interneteko –edo Whatsappeko– ikusienen artean paratu nahi izateaz. Bada, Frantziako Tourreko bigarren etapa amaitzean, selfien kontrako adierazpenak egin dituzte Geraint Thomas eta Tejay van Garderen txirrindulariek, arriskua eragin dezaketelakoan.

"Banitate eta ergelkeria uztarketa arriskutsua"

“Banitate eta ergelkeria uztarketa arriskutsua”

Selfiak “ipurdiko min berria” dira ziklistentzat, kexu da Thomas. Bere hitzetan, oso arriskutsua da pelotoiari bizkarra eman eta argazkiak ateratzen hastea. “Istripu ugari gertatu da ikusleak ez direlako garaiz alboratu; halakorik ez litzateke gertatu behar”.

“Banitate eta ergelkeria uztarketa arriskutsua da”, idatzi du “Tejay van Garderenek twitterren. “Errepide erdian bizkarrez, 200 txirrindulari zugana doazenean, soilik selfie bat ateratzeko?”.

Kittelekin selfia

Italiako Giroan, etapa bat amaitzean lurrean eseri zen Marcel Kittel alemaniarra, pott eginda. Zale bati ez zitzaion ezer hoberik bururatu berarekin argazkia ateratzea baino. Vangarderenek dioen bezala, ergelkeriak eta banitateak bat egiten dutenean…

Txirrindularitza: Zer egin ikusle artaburuekin?

2014-07-04  //  Txirrindularitza  //  Iruzkin bat

Frantziako Tourra abiatzear denean, lasterketa bertatik bertara ikustera joango diren zenbait illuminati hasiak izango dira txirrindularien alboan korrika egiteko zapatila egokien eta mozorro ahalik eta tontoenaren bila. Ez, ez zarete halakoak  ikusi ezin dituzten bakarrak. Sare sozialetan ia urtero errepikatzen da eztabaida: Zer egin tamainako artaburuekin?

tour600

(gehiago…)

Telebistek ezkutatu duten irudia: “Salba ditzagun faveletako haurrak”

2014-07-02  //  Brasilgo Munduko Kopa 2014, Futbola  //  Iruzkinik ez

Save Favelas Children.

Save Favelas Children.

Munduko Futbol Kopak utzi digun, eta telebistek erakutsi ez duten irudia da hau. Asteartean futbol zelaira salto egin zuen gazte honek kamisetan mezu politiko argiarekin: Faveletako haurrak salba ditzagun. Sare sozialetan mugitu da argazkilariren batek unea bikain harrapatu ostean. Brasilen Munduko Koparen eta FIFAren aurkako mobilizazioek aurrera darraite.

Munduko Kopa amaitzean Brasilen gerta daitekeena [patua iragar dezaketen argazki aztoragarriak]

2014-06-30  //  Brasilgo Munduko Kopa 2014, Kirola  //  Iruzkinik ez

Zer pasako da Munduko Futbol Koparen aitzakian Brasilen eraiki diren azpiegitura eta estadio izugarri garestiekin, txapelketa amaitu eta milaka bisitariek alde egitean? Erantzunik ez dago oraindik, baina auziak kezka sortu du eragile ugariren artean, eraikin berrien balizko erabilera (edo erabilera eza) dela-eta.

(gehiago…)

Evviiiva Pescaraaa… (Escobar ez da munduan bakarra)

2014-06-27  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Entzun ezazue Italiako Pescara futbol taldearen ereserkia. Zer, Hego Euskal Herriko seme-alabei 50. segundutik aurrerakoa ezagun egiten zaizue, ezta?

(gehiago…)

Munduko Futbol Kopak isiltzerik izan ez duena

2014-06-24  //  Brasilgo Munduko Kopa 2014, Futbola  //  Iruzkinik ez

Askok pentsatzen genuen, nik behintzat bai, Munduko Futbol Kopa hastearekin batera Brasil astindu duten mobilizazioek ez zutela jarraipenik izango, estadioetako ikuskizunak protestak itzaliko zituela, hilabetez bederen. Hedabide nagusiek, gainera, horixe bera gertatzen ari dela sinetsarazi nahi digute, apenas ematen baitute Koparen aurkako egitasmoen informazio-irudirik, liskarrik sortzen ez bada behintzat. Protestek ez dute etenik izan, ordea.

(gehiago…)

Quebrantahuesos eta dopina, loturik berriz ere

2014-06-23  //  Txirrindularitza  //  Iruzkinik ez

Tristea da urtero milaka ziklista biltzen duen probari buruz EPOagatik hitz egitea, baina...

Tristea da urtero milaka ziklista biltzen duen probari buruz EPOagatik hitz egitea, baina…

Hiru bider irabazi du Angel Vázquez txirrindulari gipuzkoarrak Quebrantahuesos (QH) proba, martxa, lasterketa edo nahi duzuen bezala deitua. Aurten ere lehenengoa zioan, Guardia Zibilak geratu duen arte. Debekatua zuen ateratzea, Federazioak zigortu egin duelako EPOa baliatzeagatik.

(gehiago…)

Eta oraindik ez dugu ulertu brasildarrak zergatik ari diren protestan…

2014-06-13  //  Brasilgo Munduko Kopa 2014, Futbola  //  Iruzkinik ez

Liskarrak Sao Paulon, atzo, Munduko Futbol Koparen irekiera egunean.

Liskarrak Sao Paulon, atzo, Munduko Futbol Koparen irekiera egunean.

Futbola zainetan daramaten brasildarrek zergatik egin dute Munduko Koparen aurka? Futbola nazio-harrotasun ikur nagusitzat duen herrialdean nolatan gerta daiteke hau? “Soziologo, kazetari eta aditu ugarik ulertu ez dituzten” faktoreen analisi mamitsua plazaratu dute Federico Corrientek eta Jorge Monterok Diagonal agerkarian. Merezi du irakurtzeak.

(gehiago…)

Biktimarik ahulena nesken futbola dela erakutsi du Osasunak

2014-06-11  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

(Argazkia: NavarraDeportiva.com)

Garai konplikatuak bizi ditu emakumezkoen futbolak Nafarroan, Osasuna eta San Juan desagertu izanak erakusten duen moduan. (Argazkia: NavarraDeportiva.com)

Osasunak ez du datorren denboraldian nesken talderik izango, klubaren murrizketa-politikaren ondorioz. Aurreko denboraldian erregional mailako taldea desagerrarazi zuten, eta 2. mailan aritu beharko litzatekeena kendu dute orain. Garai zailak bizi ditu emakumezkoen futbolak Nafarroan: San Juan taldea ere desagertu egin da, eta Lagunak mailaz jaitsi da –erregionalean jokatuko du datorren denboraldian–.

(gehiago…)

38 / 55«Aurrekoa1020303738394050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA