Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Eskuina vs ezkerra, kirola ulertzeko modu bi

2010-05-21  //  Kirola eta politika  //  Iruzkinik ez

Manuel Vázquez Montalbán

Manuel Vázquez Montalbán kazetaria.

1972an Manuel Vázquez Montalbán (1939-2003) idazle eta kazetariak Política y deporte saiakera (Andorra argitaletxea) plazaratu zuen. Liburu horretako hitzaurretik hartu ditugu lerro hauek. Vázquez Montalbanek berak idatzi zuen, hainbatetan erabili zuen Luis Dávila ezizenarekin. (gehiago…)

ANV eta “La furia española” (Kirola eta politika I)

2010-05-20  //  Kirola  //  Iruzkin bat

Belauste

Belauste, ANVren fundatzaile eta espainiar indarraren eredu.

Kirolaren eta politikaren arteko harremanek nahi adina artikulu idazteko aukera ematen dute. “ANVko fundatzaileetako baten balentriak sorrarazi zuen Furia española titulua”, irakurri dugu Interneten, gure erreportajerako (PDF) informazio bila ari ginela. (gehiago…)

Evok inoiz hartu duen gosaririk garestiena…

2010-05-05  //  Nazioartea  //  Iruzkinik ez

"Toyotea ongi zaindu zak eh?"

"Toyotea ongi zaindu zak e?"

… gizon potolo eta burusoil batek jan du. Horixe zabaldu dute behintzat hedabideek, “itxuraz” eta “ustez” jositako albisteetan. Antza denez, pasa den igandean, Evo Moralesen txoferra nagusiarentzako gosaria eta ogia erostera joan zen La Paz-eko (Bolivia) kafetegi batera, Hugo Chavezek oparitutako Toyota Land Cruiser todoterrenoan. Txoferrak giltzak jarrita utzi zituen, kafetegiko zerbitzari bati eskatu ostean autoa zaintzeko. Presidentearen gosaria erosten ari zela, ordea, “gizon potolo eta burusoil bat” (ziurrenik europarra) autora sartu eta ospa egin zuen. Pastel ederra.

Pololoak 3: Trilogia probokagarriaren amaiera apala

2010-04-25  //  Komiki kritikak  //  Iruzkin bat

'Pololoak 3' trilogia itxi duen komikiaren azala.

'Pololoak 3' trilogia itxi duen komikiaren azala.

Guztioi pasa zaigu. Zerbaiten esperoan denbora asko ematen dugunean, dastatu ostean zapore gazi-gozoa lagatzen digu. Halako zerbait gertatu zait Patxi Gallegoren Pololoak trilogia iraultzaileari amaiera eman dion komikiarekin. (gehiago…)

Katalana, iPhone eta iPad-eko hizkuntza ofiziala

2010-04-10  //  Hizkuntzak, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Kataluniako webgune ugarik errebotatu dute Apple enpresak zabaldutako albistea: aurtengo udan erabiltzaileen esku jarriko duen mugikorretarako sistema eragile berriak (OS 4.0) katalana izango du hizkuntza ofizial gisa. Internautak pozik dira, nahiz eta batzuek uste duten ez dela kasualitatea katalanezko bertsioa orain iragartzea, Apple-ek aurki Bartzelona erdian denda bat irekiko duelako. (gehiago…)

Skolkovo, Errusiako Silicon Valley

2010-04-04  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Victor Vekselberg aluminio eta petrolio magnatea.

Victor Vekselberg aluminio eta petrolio magnatea.

Skolkovo izeneko herria Moskuren kanpoaldean dago, Errusiako hiriburuaren erdigunetik 30 bat kilometrora. Han, 380 hektareako gune batean, puntako zentro teknologikoa eraiki nahi du Dmitri Medvédev presidente errusiarrak. Proiektuaren koordinatzailea herrialdeko gizon aberatsenetako bat izango da: Victor Vekselberg aluminio eta petrolio magnatea. (gehiago…)

Malet-Tardi bikotearen klasikoa

2010-04-03  //  Komiki kritikak  //  Iruzkinik ez

'Reyerta en la feria' obra klasikoa.

'Reyerta en la feria' obra klasikoa.

Reyerta en la Feria
Léo Malet / Jacques Tardi
Norma Editorial (1. edizioa: 1997)
78 orrialde, zuri-beltzean (gehiago…)

Antibirusak eta galtzontziloak

2010-03-15  //  Internet  //  2 iruzkin

"Listo, bi antibirusekin ordenagailua bere kabuz itzaltzen da!"

"Listo, bi antibirusekin ordenagailua bere kabuz itzaltzen da!"

“Lasai, pardillokeria tipikoenetako bat da”, esan dit lankide tximaluzeak, halakoetan erakutsi ohi duen irribarre aluarekin. “Jendeak bi galtzontzilo janzten ditu hotzetik babesteko, edo bi pare galtzerdi… normala da ordenagailuan bi antibirus jarrita babestuago egongo zarela pentsatzea”. (gehiago…)

Force with control, teknologiaren indarra

2010-03-06  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

Bradley Wiggns, Sky taldeko txirrindularia.

Bradley Wiggns, Sky taldeko txirrindularia.

Duela gutxira arte talde herbeherear, alemaniar, frantziar eta bereziki italiar eta espainiarrak ziren nagusi goi mailako txirrindularitzan. Orain, ordea, estatubatuar eta britainiarrak dira indartsuenak. Tropela ingelesez mintzo da. Aurrerapen teknologikoek pisu handia dute Lance Armstrong-en Radio Shack bezalako taldeetan. Psikologoek, biomekanikariek, nutrizionistek… lagun ugarik parte hartzen dute perfekzioa xede duten proiektu anbiziotsuetan. (gehiago…)

Palestina, Bosnia, Iran, Afganistan… nobela grafikoak gatazken bihotzean

2010-02-20  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

palestina

'Palestina, en la franja de Gaza' liburuaren azala.

Poztu nau Le Monde Diplomatique aldizkarian nobela grafikoei buruzko artikulua aurkitzeak. Analisi serioetan ere komikiek tarterik badutela ikusteak, agian norbaiti balio izango zion generoarekiko mesfidantza puntu hori uxatzeko. (gehiago…)

50 / 55«Aurrekoa10203049505152Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA