Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Ez bazara ezer txarrik egiten ari, zergatik ezkutatu?

2009-04-25  //  Gizartea, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Pribatutasuna ez da krimena

Pribatutasuna ez da krimena

Inork pribatutasuna defendatzen duela esaten badu, litekeena da berarekin ados ez dagoen pertsona batek galdera hori egitea: “Zergatik kezkatzen zara, ezer txarrik ez bazara egiten ari?”. Txar horrekin, legez kanpoko esan nahi dutela pentsatzen dut. “Legea ez baduzu urratzen, zer axola du legeak zu kontrolatzea?”. Bruce Schneier segurtasunean adituak, izenburuko galderari erantzun dio The Eternal Value of Privacy (Pribatutasunaren betiereko balioa) artikuluan. (gehiago…)

Jainko Diruak drogatuta

2009-04-12  //  Komiki kritikak  //  Iruzkinik ez

'Dinero' liburuaren azala

'Dinero' liburuaren azala

Dinero: Revista de poética financiera e intercambio espiritual. Miguel Brieva (2008).
Mondadori argitaletxea. 336 orrialde. (gehiago…)

Lupa moreak ez ditu orban guztiak topatuko

2009-04-11  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

La Lupa Violeta

La Lupa Violeta

Software jabedunarekin soilik erabil daiteke. Eta gaztelaniazko testuekin bakarrik funtzionatzen du. Baina, intentzioz bederen, tresna interesgarria da. Wordeko testuak zuzentzen ditu, hizkuntzaren erabilera ez sexista bermatuz. La Lupa Violeta du izena eta doan deskarga daiteke Interneten. (gehiago…)

Euskal Bizikleta, UCI Pro Tour-en biktima

2009-03-28  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

Alberto Contador, iazko irabazlea

Alberto Contador, iazko Euskal Herriko Itzuliaren irabazlea

“Euskal Bizikletak eta Euskal Herriko Itzuliak bat egin dute”, zioen hainbat hedabidek pasa den otsailaren 5ean plazaratutako titularrak. Eta beherago: “Bi itzulien antolatzaileek, Euskal Bizikleta Elkarteak eta Diario Vasco-ko Kirol Antolakuntzak, elkarte berria sortu dute: Euskadi Txirrindulari Antolakuntzak. Elkarte horrek antolatuko ditu aurrerantzean Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa, UCI ProTour ligan dauden Euskal Herriko bi lasterketak”. Albisteak ez gintuen harritu. Euskal Bizikleta ez zegoen UCI Pro Tour ligan, eta punta-puntako txirrindulari gutxi erakartzen zituen, azken edizioetan bereziki. Bi itzulien arteko bateratzearen arrazoietako bat hori da, UCI Pro Tour ligak hainbat lasterketen gain izan duen eragin kaltegarria. Baina badira arrazoi gehiago, EITBk jokatzen duen papera kasu. (gehiago…)

Komikizaleen estereotipoaz

2009-03-14  //  Kulturgintza, Literatura  //  Iruzkinik ez

Steven Norman komiki saltzailea

Steven Norman komiki saltzailea

Gizonezkoa. Lodia, erdi burusoila. Bakartia eta berezi samarra. Frikia. Halakoxea da The Simpsons marrazki bizidunetan agertzen den komiki saltzailea. Batzuentzat, hura da komiki saltzailearen –eta irakurlearen– estereotipoa, komiki saltzaileak ezagutzen ez dituztenentzat batez ere. Komikizaleei buruzko aurreiritzi horiek faltsuak direla erakutsi nahi du Wired.com webgunean argitaratutako Secret Lives of Comic Store Employees (Komiki dendetako langileen bizitza sekretuak) erreportajeak. (gehiago…)

Infernutik

2009-03-01  //  Komiki kritikak  //  Iruzkinik ez

'From Hell' liburuko irudia

'From Hell' liburuko irudia

From Hell. Alan Moore & Eddie Campbell.
Planeta DeAgostini (Lehenengo edizioa: 2001).
620 orrialde, zuri-beltzean. (gehiago…)

Emakumearen Egunak erditu zuen Barbie

2009-02-28  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

Barbie panpina

Barbie panpina

Tira, ez zen juxtu hala izan. Barbie martxoaren 9an jaio zen, Emakumearen Nazioarteko Egunaren biharamunean. Panpina meharraren lehenengo modeloa duela 50 urte merkaturatu zen: arrasto zuri eta beltzezko bainujantzia zeraman soinean, eta harro erakusten zuen bere melena modernoa. Orduz geroztik, haren estilistek mila modutara jantzi dute. Gorpuzkeraz ordea berdin-berdin jarraitzen du. Amets amerikarraren ikur, batzuentzat ispilu, besteentzat etsai, Barbie markak diru kopuru potoloa mugitzen du mundu osoan. (gehiago…)

Ana Belen eta Evaristo elkarri zirika

2009-02-18  //  Musika, Zinema  //  Iruzkinik ez

Evaristo eta Ana Belen, 'Adios pequeña' filman

Evaristo eta Ana Belen, 'Adios pequeña' filman

ARGIA.com-eko kideok egin behar ditugun lanen artean, badira batzuk oso mekanikoak. Kodeak aldatu, formularioak bete… Musika bidaide atsegina izan ohi da horrelakoetan, saguaren erritmoa arintzen duelako. MP3rik ezean, Internet aliatu ona izan daiteke. YouTube-ra sartu, gustuko musika estiloaren edo taldearen Playlist-a aukeratu, kaskoak jarri eta listo, lanean ari zaren bitartean kanta mordoa entzuteko aukera izango duzu. Halaxe egin dut gaur. Nostalgiak harrapatuta, La Polla Records taldearen Playlist bat aukeratu eta formularioak betetzeari ekin diot. Erritmo onean nindoan, bideo bitxia aurkitu dudan arte. Aguraindarren Estrella del rock (1984) abestia entzuten da, baina baxu, taberna bateko irratitik emititzen ari balira bezala. Bat-batean, emakumezko baten ahotsa: “¿Alguien sabe dónde puedo encontrar a Carlos Iturriaga?” (Badaki inork non aurki dezakedan Carlos Iturriaga?). Eta gizonezko baten erantzuna: “¿Para qué buscas a Carlos? ¿Qué pasa, tu marido no te lo hace bien?” (Zertarako aurkitu nahi duzu Carlos? Zer gertatzen da, zure senarrak ez dizu ongi egiten?).

Formularioaren pantaila txikiagotu eta bideoa ikusi dut. Arraioa, emakumezkoa Ana Belen da, eta gizonezkoa Evaristo! TVE2 kateko irudiak dira, film batekoak. La Pollako abeslaria oso gazte dago bideoan. Gandorragatik eta belarri xabal horiengatik ez balitz, nekez identifikatuko genuke. Filmak Adios pequeña du izena. Imanol Uribek zuzendu zuen 1986an, eta Beatriz izeneko abokatua (Ana Belen) da protagonistetako bat. YouTubeko bideoan Bilboko taberna bateko irudiak ageri dira, eta Evaristo billarrean jokatzen ari da. Eszena laburra da, baina ikusgarria. Hauxe da lotura: www.youtube.com/watch?v=CVJq48W7o1Q.

Iragarkia begira duzu

2009-02-14  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

IMC konpainiaren iragarkia

IMC konpainiaren iragarkia

Hogeita hamar urteko gizonezkoa zara. Kalean zaudela, iragarki diferenteak eskaintzen dituen pantailari begira geratu zara. Bat-batean, bizarra mozteko apar marka baten iragarkia hasi da. Pantailari begira jarraitu duzu, eta gizonezkoentzako kolonia eta auto banaren iragarkiak ikusi dituzu. Pantaila aurretik aldendu zarenean berrogei urteko emakumea jarri da haren parean. Hari zuzendutako produktuak ageri dira orain. Ez ezazu ahaztu New Yorkeko Time Square plazan zaudela… (gehiago…)

Segar, Hardy, Sekundino Esnaola, Lauaxeta eta jabetza publikoa

2009-01-17  //  Literatura, Musika  //  Iruzkinik ez

Aste honetako ARGIA aldizkarian, Popeye marinelak Europaren eta AEBen artean sor ditzakeen liskarren inguruko artikulutxoa plazaratu dugu: Popeye dela-eta zartakoka . Laburtze aldera, kontua da 1929an sortu zuela pertsonaia hori Elzie Crisler Segar estatubatuarrak. Segar 1938an hil zen, duela 70 urte. AEBetako copyright legediaren arabera, pertsonaiaren sorreratik 95 urte igaro behar dira jabetza publikora pasatzeko; 2024ra arte, beraz, ez litzateke halakorik gertatuko. (gehiago…)

54 / 55«Aurrekoa10203052535455Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA