Maleta

0

Charlotek maleta bat hautatu du. Gustatu egin zaio, bere gauzak eramateko behar dituen kualitate guztiak baditu. Ondoren, bere errealitatea, bere zerak barruan biltzen dituen armarioa ireki du, haiekin maleta bete du… Ez da dena sartzen! Ipurdiz maleta zapaldu, gainean salto […]

Irakurri

Arauak

0

Gilipollas aurpegia jartzen zait, sumatzen dut, autobusean sartzeko maskara janzten dudan aldi oro… eskerrak autoritateek, inork ez diezadan ikusi, maskara jantzarazten didaten! … Koronaldi gogorrean, arauak arauen gainean, inor agilipollatzeko modukoxe bizimodua eramanarazi ziguten. Batzuetan ez geneukan oso garbi ordenak […]

Irakurri

Jokaldia

0

Duela mende erdi bat, Europan, emakume askok, zenbait feministak ere, ez zuten etxetik kanpo soldatapean lan egiterik eskatzen. Etxeko lanak ordainduak izatea eskatzen zuten. “Etxean denbora osoan lan egiten duen familia-ama batek ez du bigarren lan bat behar” (Mariarosa Dalla […]

Irakurri

Gazte komunista bati

0

Ez dut uste nirekin gogoratuko zarenik. Herritik alde joan nintzenean, oso gaztea zinen zu. Azkeneko urteetan, besteren ahotik jakin izan dut zure berri. Orain dela gutxi lagun batek esan zidan, gazte batzuekin eta beste gazte batzuen kontra kale-liskarren batean ikusi […]

Irakurri

Lehen-lagunak

0

Euskal Herrira etorri eta laster izan nuen lehen-auzoen berri. Ekialdera lehen-auzoak, mendebaldera auzo-hurrenak, edo, han eta hemen, beste barik, auzoak; inon ere baziren laguntasun-sare haiek dira niretzako preziosoak. “1960. urteetan, irakurtzen dut liburuxka batean, Santa Grazin, etxe bakoitzak hiru lehen-auzo zituen. […] […]

Irakurri

Azken gerra

0

1942tik, plutonio, uranio, tritio, radio, polonio, estrontzio eta iodo erradiaktiboa injektatu zitzaien, eurek jakin gabe, Estatu Batuetako hainbat herritarri; tartean baziren soldaduak, Marshall irletako bizilagunak, geriatriko bateko zaharrak, Massachusettseko eskola bateko haur desgaituak… Zerk eraman zituen mediku batzuk halako ankerkeriak […]

Irakurri

Independentzia gerra

0

Semeari ari zaio aita: “Gure gizonak ausardiaz borrokatu ziren, baina txikitu egin zituzten. Gure ezpatak motzegiak ziren eta gure lantzak ahulegiak. Gutariko asko hirira aldatuta zeuden ordurako. Ez zekiten sugeeraz. […] Burdinazko gizonen aurka, haien armez borrokatu behar izan ziren […]

Irakurri

Klase-gerra

0

Ehun urte luzez langileek kapitalaren kontra egin zuten gerrari deitu izan dio inork klase-gerra. Gerra galtzen ari zirela, hara bitartean gorderik egon ziren beste zanpatu-multzo batzuk bistaratu ziren, hala nola emakumeak, edo beltzak. Dibertsitateak, haren kritiko batzuentzat, arrazakeriaren edo matxismoaren […]

Irakurri

Subsistentzia-gerra

1

Beren kulturak,beren balore bernakuloak eta beren subsistentzia desegitera heldu ziren burgesen aurrean komuneko jendeak egin eta galdu zuen gerra luzeari deitu izan zaio hola. Gerra galtzearekin, gehienbat bere kabuz eta bere eskuz bizi izatetik haundien eskupetik bizi izatera igaro zen […]

Irakurri

Desarmea

0

Gona grisa, alkandora txuria, elastiko berdea… Eskola-uniformez jantzitako neska adolezente batzuk ikusi nituen Donostian lehengoan. Oroitu nintzen, hamahiru urte nituela, haietxen moduko neska uniformatu batek, kalean harekin kruzatzen nintzenean, barruak piztu egiten zizkidala. Desio erotiko maskulinoa, bere manifestazio ia guztietan, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA