Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren. Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen...
Read More8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn
Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez. “2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren...
Read MoreHiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko
ARDOZALEEN BILERA Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion: – Niri atera Cariñena bat, mesedez. Berahala, Landetakoak: – Eni, otoi, Tursan bat. Gaztelauaren ahotsa entzun zen...
Read MoreAlsaziari buruzko oharrak, erreferendumaren aitzakian
Gaur Alsazian lurralde egitura erabakitzeko erreferenduma aitzakia egokia iruditu zait, iazko udan bertan igaro genuen oporretako astean zehar jasotako hainbat inpresio blogeratzeko. Leku ederra izan eta oso ardo eta jaki onak eskaintzeaz gain, interes berezia nuen bertatik bertara ezagutzeko alsaziar kulturaren egoera. Kasualitateak gainera, Milhüsa/Mulhouse herrira eraman gintuen! “Miluzera goaz” esaten nien lagunei. Herri sarrerako kartelean, Mulhouse frantsesez, Milhüsa...
Read MoreDabid Anauten “Hizkuntzaren barrurako atea” liburuaz
Norbaitek esango baligu “hizkuntzari buruzko liburu bat” irakurri duela, zer pentsatuko genuke? Normalean, euskararen gramatikari edo euskalkiei buruzko liburu bat irakurri duela. Edo euskararen jatorriaren ingurukoa. Agian, buruak beste esparru batera eramango gintuzke eta euskararen egoeraren inguruko libururen bat irudikatuko genuke, hitz potoloekin esanda, soziolinguistikari buruzko bat, alegia. Dabid Anautek, ordea, beste bide bat jorratu du, euskaraz nahikoa gutxi landu den alor bat....
Read More
Iruzkin berriak