“PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
Josep Vicent Frechinak Caramella argitaletxean aurten kaleratu duen liburu honek bat-bateko kantuak Mediterrànian izan duen eta duen garrantzia eta paper soziala aztertzen ditu, liburuarekin batera, adibideak biltzen dituen CDa dakarrelarik. Liburuaren lehen zatian bat-bateko kantuak gizarte tradizionaletan bete izan dituen funtzioak eta bere ezaugarri nagusiak zehazten ditu. Euskal Herriko bertsolaritzari buruz duen ezagupen sakonaz baliatuz, gainera, hemengo bertsolariei nahiz ikerlariei...
Read MoreGerra hotsak komikietan
Nazioarteko hainbat gatazkatara hurbiltzeko ez ohiko bide bat erabili dut azkenaldian: komikiak. Txetxeniako, Irakeko, Chiapaseko eta Afghanistango gatazkak oso ikuspegi desberdinetatik jorratzen dituzten 4 komiki izan ditut eskuartean. Gerra hotsak eta gerraren kontrako oihuak entzungo dituzue, berauek irakurriz gero. Chroniques du proche étranger en Tchétchénie: Rash eta Tamada. Vertige Graphic. Paris. 2007 “Inguxetia, 200ko uztaila. 150.000 errefuxiatu txetxeniar baino gehiago bertan...
Read MoreAtsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako
LAX’N’BUSTO Abestia: T’ESTIMO MOLT (“Maite zaitut” abestiaren bertsioa) Diskoa: LAX’N’BUSTO A L’APOLO – 2009 MANEL Abestia: BENVOLGUT (Maitea) Diskoa: 10 MILLES PER VEURE UNA BONA ARMADURA (10 milia armadura on bat ikusteko)- 2011 OBRINT PAS Abestia: LA VIDA SENSE TU (Bizitza zu gabe) Diskoa: CORATGE (Kuraia)- 2011 LLUIS LLACH Abestia: TOSSUDAMENT ALÇATS (Zutik, egoskor) Diskoa:...
Read MoreSarrionandiaren pentsakera soziolinguistikoa “Moroak gara”n (eta II)
Bigarren post honetan, liburuaren azken ataletan jasotako ideiak bilduko ditugu. ‘Berdintasuna eta homogeneizazioa’z diharduen 25. atalean, Frantziak eta Espainiak garatutako politika akulturatzaileak deskribatzeaz gain, lehenengo nazionalismoaren oker linguistikoak aztertzen dira, tartean euskalgintzaren gaur egungo planteamenduak berpentsatzeko parada eskaintzen duten hausnarketa interesgarriak eginez: “Elebitasuna ezinezkoa delako axioma gainditu dela ematen du, hizkuntza aniztasuneko...
Read MoreSarrionandiaren pentsakera soziolinguistikoa “Moroak gara”n (I)
Amaitu berri, oraindik ere aztoratuta nauka Sarrionandiaren liburuak. Boterea, politika, historia, hizkuntzak, kolonialismoa, filosofia, literatura… Gai ugari jorratzen ditu egileak, erudiziora hurbiltzen den datu emari oparo bat oinarri. Ukitzen dituen gaien inguruko informazio aberatsa eta zehatza eskaintzen du, baina joritasun hau ez da irakurketarako oztopo gertatzen, eta orrien itsasoan murgildu ahala, marea gorako uhinek nola, hondo sakonetik datozen hausnarketa, proposamen eta ideiek...
Read More’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da
1980an egin zen lehen Korrika Euskal Herrian. Harrez geroztik, Korrika eredutzat harturik, antzeko ekimenak sortu dira hainbat herrialdetan: Katalunian Correllengua (1997), Galizian Correlingua (2000), Bretainian Ar Redadeg (2008) eta Irlandan An Rith (2010). Oraingo honetan, Gales izango da hizkuntzaren alde korrika abiatuko den herrialdea. ’Ras yr Iaith’ da galeseraren aldeko lasterketaren izena eta lehen edizio hau behintzat, 3 egunekoa izango da. Artikulu hau idatzita geneukala,...
Read MoreZergatik txiokatzen dugu euskaldunok euskaraz, galesdunek galesez halako bi?
Rhodri ap Dyfrig-ek “Pam bod Basgwyr yn trydar ddwywaith cymaint â’r Cymry?” artikulua (Zergatik txiokatzen dute euskaldunek, galesdunok halako bi?) argitaratu du Dyfeisgar bere blogean. Rhodri ap Dyfrig, Aberystwyth Universityko irakaslea da, Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. 2010ean EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolaturiko “Web TV: Interneteko telebistari buruzko Mintegian” hartu zuen parte eta The Welsh Language in the Media ikerketaren egilea da Elin...
Read MoreHizkuntza indigenak: heriotzera kondenatuak? Paraguaiko “Claves” programaren laburpena
Interneten arakatzen, Deustche Welle, Alemaniaren nazioarteko kateak eta Red GuaraníParaguaiko telebistak elkarlanean ekoiztutako Claves: Lenguas indígenas: ¿Condenadas a morir? debate-programan hizkuntza indigenei buruz iazko abenduaren 22an eskainitakoa aurkitu nuen. Saioak interes berezia du guretzat, Paraguai delako lurralde osoan hizkuntza indigena bat ofizialtzat duen Latinoamerikako estatu bakarra. Guaraniera, Amerikako hizkuntza indigenen artean, bideragarritasun handienekotzat jo...
Read MoreKatalunia independentea eta hizkuntzen lege-estatusa: debate baten kronika
Joan den larunbatean, “Les llengües en el nou Estat” (Hizkuntzak estatu berrian) gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuten CALek (Coordinadora d’Associacions per la Llengua Catalana), Tallers per la Llenguak eta katalanaren aldeko beste erakunde batzuek Sabadellen. Euskal Herrian ere ezagunak diren lau aditu izan ziren bertan: Carme Junyent, Jordi Solé i Camardons, Albert Pla Nualart eta Xavier Vila. Eztabaidarako galdera hauek proposatu zizkieten: Zein izan behar du katalanaren...
Read MoreQuebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua
Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren. Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen...
Read More
Iruzkin berriak